134. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

480/2005 FORU AGINDUA, urriaren 26koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "Iruña-Logroño autobia eraiki, zaindu eta ustiatzeko herri lanen kontzesioa" izeneko kontratuko 5. tarte orokorrean "Armañantzasera iristeko NA-7251 errepidea egokitu eta sendotzea" proiektua jendaurrean egoteko epea bukatutzat eman eta behin betikoz onesten duena.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak uztailaren 14an emandako 381/2005 Foru Aginduaren bidez, onespen teknikoa eman zitzaion "Iruña-Logroño autobia eraiki, zaindu eta ustiatzeko herri lanen kontzesioa" izeneko kontratuko 5. tarte orokorrean "Armañantzasera iristeko NA-7251 errepidea egokitu eta sendotzea" proiektuari, eta, horrekin batera, jendaurrean jarri zen, 30 egun baliodunetan, bai proiektua bai obra horiek ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda. Foru agindu hura 2005eko abuztuaren 15eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 97. zk.an.

Foru agindu horren bitartez, proiektua eta hark ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri ziren, bidezko oharrak eta alegazioak egin zitezen.

Bide eta Eraikuntza Zerbitzuak aditzera eman du alegazio aldian honako hauek aurkeztu direla:

1. alegazioa._Armañantzasko Udala.

Eskatzen du:

1. 2+000 k.p.tik aitzina ezponda-pareta bat egin dadila, tarte horretan ezponda bera eroria baitago.

2. Egokitu behar ez den errepide tartean dagoen zubia, Torres del Rio-Aguilar Kodeskoa errepideari lotzen zaiona, zabaldu dadila, ibilgailuak errezago iragateko.

Erantzuna:

Alegazioaren lehenbiziko atala onartu egiten da.

Bigarrenari dagokionez, adierazi egin behar da:

a) Proiektu honen xedeetan ez dago zubia zabaltzea ez eta errepide hori egokitzea ere.

b) Proiektua gauzatzeko prozesua zehaztu gabe dago, beraz, ezin jakin zehatz-mehatz egokitu beharreko errepide tartean trafikoa iragatea galaraziko den ala ez. Beharrezkoa izanez gero eta ibilgailuek Torres del Rio-Aguilar Kodeskoa errepidera doan tartea ibili behar izanez gero, zubian paratuko da ibilgailuak bertan pasatzeko zeinek daukan lehentasuna.

Hortaz, bigarren atalean alegaturikoa ezetsi da.

2. alegazioa._Jose María Ruiz de Galarreta Crespo.

Proiektua zuzentzeko eskatzen du; izan ere, AR-02 (1. poligonoko 532-b lurzatia), AR-03 (2. poligonoko 733-a lurzatia) eta AR-06 (2. poligonoko 731-a lurzatia) finkak ez dira Juana Hermoso de Mendoza Gómez de Oteo andrearenak, baizik eta haren bilobek, José María eta Eva María Ruiz de Galarreta Crespo jaun-andreek oinordetzan hartu dituzte.

Erantzuna:

Alegazioa onartu egiten da, eta aktak egiteko ekitaldian agiriekin frogatu beharko da.

Horiek horrela, Bide eta Eraikuntza Zerbitzuak adierazi eta proposaturikoarekin bat, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 47/2005 Dekretuaren 2.2. artikuluan emandako eskurantzak erabiliz, eta Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. "Iruña-Logroño autobia eraiki, zaindu eta ustiatzeko herri lanen kontzesioa" izeneko kontratuko 5. tarte orokorrean "Armañantzasera iristeko NA-7251 errepidea egokitu eta sendotzea" proiektuaren jendaurreko epea ebaztea, foru agindu honen azalpen zatian aurkeztutako alegazioei erantzuna emanez adierazitako moduan.

2. "Iruña-Logroño autobia eraiki, zaindu eta ustiatzeko herri lanen kontzesioa" izeneko kontratuko 5. tarte orokorrean "Armañantzasera iristeko NA-7251 errepidea egokitu eta sendotzea" proiektua behin betikoz onestea.

3. Proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, foru agindu honen eranskinean agertzen diren horiei, dei egitea ager daitezen azaroaren 23an Armañantzasko herriko etxean, okupatu aitzineko aktak egiteko eta, hala bada, baita ukituriko ondasun eta eskubideak behin betikoz okupatzekoak ere. Ekitaldi horretara norberak joan beharko du, edo bere izenean aritzeko behar bezala baimendutako pertsona batek; titularra dela frogatzen duten agiriak eraman beharko ditu (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.) eta, egoki baderitzo, perituak edo/eta notarioa eraman ditzake, baina, betiere, norberak ordaindu beharko die.

4. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako Foru Komunitatean gehien zabaltzen diren bi egunkarietan argitaratzea.

5. Foru agindu hau jakinaraztea ukituriko ondasun eta zerbitzuen titularrei, Autovía del Camino, S.A.ri, Bide eta Eraikuntza Zerbitzuari (Kontzesioko Obren Atalari), Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuari (Desjabetzapen Atalari), Armañantzasko Udalari eta alegatzaileei, behar diren ondorioak izan ditzan.

6. Foru agindu honek ez du administrazio bidea amaitzen eta haren aurka interesatuek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Aurreko lerroaldean xedatutakoa deusetan ukatu gabe, foru agindu honek Administrazio Publikoendako administrazio bidea amaitzen du. Dena den, Administrazioek foru agindu honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean. Aukeran, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu baino lehen errekerimendua egin dezakete, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2005eko urriaren 26an._Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Alvaro Miranda Simavilla.

E R A N S K I N A

Ukitutako eta desafektatutako ondasun eta eskubideen banan banako zerrenda zehaztua

ARMAÑANTZASKO UDAL MUGAPEA

AR-03 RUIZ DE GALARRETA, CRESPO, EVA MARIA 404,96 2 733-A ALORRA

GARTZIA NAIARAKOA, 15, 2-C - IRUÑA

AR-04 HERMOSO DE MENDOZA ZUÑIGA, JOSE MIGUEL 710,17 2 732-A ALORRA

SAN MARTIN, 17 - ARMAÑANTZAS

AR-05 DESOJO MENDAZA, PABLO 72,82 1 277-F LARREAK-ZUHAIZTIA

TORRES DEL RIOKO ERREPIDEA

AR-06 RUIZ DE GALARRETA, CRESPO, EVA MARIA 3.287,61 2 731-F ALORRA

GARTZIA NAIARAKOA, 15, 2-C - IRUÑA

AR-07 OYON VALENTIN, FERNANDO 2.868,36 2 730-A ALORRA

PLAZA, 1 - ARMAÑANTZAS

AR-08 LOPEZ OYON, MONSERRAT 83,51 2 729-D LARREAK

K. NAGUSIA, 1 A, TORRES DEL RIO

AR-09 LOPEZ OYON, MONSERRAT 1.553,52 2 729-1 ALORRA

K. NAGUSIA, 1 A - TORRES DEL RIO

AR-10 HERMOSO DE MENDOZA ZUNIGA, JOSE MIGUEL 39,40 2 37-B ALORRA

SAN MARTIN, 17 - ARMAÑANTZAS

AR-11 GUISASOLA MONTIEL, MARIA LUZ 32,44 1 80 LURZORUA

ZALDOKO, 18 - GORRAITZ

AR-12 HERMOSO DE MENDOZA ZUNIGA, JOSE MIGUEL 251,37 2 37-A LURZORUA

SAN MARTIN, 17 - ARMAÑANTZAS

TORRES DEL RIOKO UDAL MUGAPEA

AR-01 BAQUEDANO DIAZ-CERIO, REMEDIOS 80,60 1 514-B FRUTA ARBOLAK

K. NAGUSIA, 1 - TORRES DEL RIO

AR-02 HERMOSO-MENDOZA GOMEZ-OTEO, JUANA 1.959,37 1 532-B ALORRA

SAN PABLO, 1 - ARMAÑANTZAS

Iragarkiaren kodea: F0521366