9. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ESTERIBAR

Ollokiko A.R.-1eko U.E.-1 unitatearen ordenantzako aldaketa. Behin betiko onespena

Esteribarko Udalak, 2003ko irailaren 26an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Ollokiko A.R.-1eko U.E.-1 unitatearen ordenantzako aldaketa.

Onesteko erabakia 2003ko 133. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urriaren 17an, eta jendaurreko epean ez da alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza horretako aldaketa behin betikoz onetsi da eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

OLLOKIKO A.R.-1EKO U.E.-1 UNITATEAREN ORDENANTZAKO ALDAKETA

1._Xedea.

Honako aldaketa honen helburua da lurzatietako itxituren eite bateratua lortzea, haien diseinuen eta akaberen kalitatea bermatu ahal izateko.

2._Ordenantzak.

31. art. Lurzatietako itxiturak.

Egungo ordenantza

31. art. Lurzatietako itxiturak.

Itxitura, ate, garajeen sarbide, obra-matxoi, errementeri-lan eta abarretarako proposamena oinarrizko unitate bakoitzean berari dagokiona izanen da.

Itxitura elementuen gainean geroago egin nahi bada aldaketaren bat, proiektu baterakoi baten barrenean egin beharko da, kasuan kasuko oinarrizko unitateko jabe ukitu guztiek sinaturik.

Lurzatiaren itxitura espazio publikoaren aldera ez da 2,00 metro baino altuagoa izanen, eta honela eginen da: zokaloan bistako hormigoia, harri-horma, harrizko txapatua, harri artifiziala, bistako adreilua, 1,00 metro bitarte, pastaz edo antzeko zerbaitez erremataturik, eta gainerakoan, aipaturiko gehieneko altueraraino, material bereko matxoiak, burdin sare zurrunaren bidezko sarrailagintza, metalezko burdinesi edo bastidoreak, landareak eta antzekoak.

Erabat debekaturik dago hesi metalikoak paratzea, nahiz eta behin-behinekoz izan. Bihurdurazko hesi metalikoak erabil daitezke, baina bakarrik lurzatien arteko barne itxituretan.

Kereta eta ainarra erabiltzea ere zilegi da, kolore nabarmenekoak ez badira eta hasierako hesiaren altuera gainditzen ez badute.

Itxitura mailakatua denean, altuera neurtuko da maila bakoitzaren erdiko puntutik.

Proposatzen den ordenantza.

31. art. Lurzatietako itxiturak.

Lurzatietako itxitura guztiak Esteribarko Udalak onetsitako ereduari lotu beharko zaizkio.

Zilegi da arkubarnera hormigoizkoa egitea, betiere eremu publikoaren aldera bistako adreilua baldin badu.

Erabat debekaturik dago hesi metalikoak, plastikoak edo bestelako material opakoak jartzea, hala nola metalezko xaflak, nahiz eta behin-behinekoz izan. Bihurdurazko hesi metalikoak erabil daitezke, baina bakarrik lurzatien arteko barne itxituretan.

Kereta eta ainarra erabiltzea ere zilegi da, kolore nabarmenekoak ez badira eta hasierako hesiaren altuera gainditzen ez badute.

Itxitura mailakatua denean, altuera neurtuko da maila bakoitzaren erdiko puntutik.

Esteribarren, bi mila eta hiruko abenduaren bian. Alkatea, Francisco Javier Borda Garde.

Iragarkiaren kodea: L0300801