34. ALDIZKARIA - 2004ko martxoaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko Desjabetzapenak

109/2004 EBAZPENA, otsailaren 24koa, Herri Lan zuzendari nagusiak emana, "NA-132 errepidea (Lizarra-Tafalla-Zangoza) zabaldu eta hobetzea, tartea: Eslaba-Zareko saihesbidea" egiteko proiektua jendaurrean jartzeko epea bukatutzat eman, bereizi eta behin betikoz onesten duena.

Ekainaren 17ko 400/2003 Ebazpenaren bidez onespen teknikoa eman zitzaion "NA-132 errepidea (Lizarra-Tafalla-Zangoza) zabaldu eta hobetzea, tartea: Eslaba-Zareko saihesbidea" egiteko proiektuari eta, horrekin batera, proiektua jendaurrean jarri zen. Ebazpen hori 2003ko 92. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, uztailaren 18an.

Ebazpen horren bitartez, proiektua bera eta hark ukitutako ondasun eta eskubideak jendaurrean jarri ziren, bidezko oharrak eta alegazioak egin zitezen.

Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak aditzera eman du alegazioak aurkezteko epean honako hauek hartu direla:

1. alegazioa. Gregorio Lacheta Santaquiteria jaunak aurkeztua.

1. Eskatu du ES-56 finkaren hegoaldea desjabetu dakiola, errepide berriak ukituko baitu.

Erantzuna:

1. Onartu egin da alegazioa. Eslabako 3. poligonoko 327. lurzatiaren hegoaldeak 177 m² hartzen ditu. Desjabetze espedienteari gaineratuko zaizkio.

2. alegazioa. María Santaquiteria Armendáriz andreak aurkeztua.

1. Eskatu du ES-18, ES-19 eta ES-23 finkak osorik desjabetu dakizkiola, errepide berriak gehiena ukitu eta nekazaritzarako errenta ez diren puxkak utziko baititu.

Erantzuna:

1. Onartu egin da alegazioa. Lurzati hauek osorik desjabetuko dira:

_Eslabako 3. poligonoko 58 A eta B (ES-18) eta (ES-19).

_Eslabako 3. poligonoko 161 (ES-23).

3. alegazioa. Francisco Javier Sagüés del Castillo jaunak aurkeztua:

Alegatu du Lizarra-Zangoza NA-132 errepideko trazadura berriak Zareko 4. poligonoko 359. eta 367. lurzatiak ukitzen dituela, bere dituenak, eta horregatik hau dio:

1. Bi lurzatiei eginen zaien kaltea ezin konponduko dela, Zareko lurzati berrantolamendua berriki bukatu baita.

2. Beste bi trazadura proposatu ditu. Bata Tafallatik zehar, laburragoa eta zuzenagoa. Bestea, gaurko errepideko trazadurari jarraituko diona, haren bihurguneak hobetuz, 400 m-tik goitiko erradioak izanen bailituzkete.

Erantzuna:

1. eta 2. Proiektuan 12+300 k.p.tik Bizkaia errekaren gaineko zubira bitarteko tarterako konponbide teknikorik hoberena garatu da, ukitzen baitu alegatzailea.

Proposaturiko aukerako trazadurak jendaurrean egon dena baino txarragoak dira. Lehenbizikoa Tafallako bideari lotzen zaio eta horretarako behar dira hornidura hodiak mugitu, bide horretatik baitoaz, eta Bizkaia errekaren gainean beste zubi bat eraiki. Bigarrenak gaurko errepideko antzeko trazadura du, baina egin asmo dena baino gehiago garatu behar da eta haren trazadura txarragoa da.

Hortaz, alegazioa ezetsi da.

4. alegazioa. Miguel Angel Basterra Castillo Ezporogiko Barrutiko alkate jaunak Udal horren izenean aurkeztua.

1. Alegatu du, proiektuan esan bezala, haren xedea "zabaltzea eta hobetzea" bada, ez dela ulertzen oraingo errepidearen parez pare doan bide berri bat egin asmoa, errepideari ere eutsiz, horrela handitu egiten baita desjabetu beharreko eremua. Eskatu du trazadura berriaren beharra eta komenentzia teknikoa frogatu dadila gaurko errepidearen iraupenari dagokionez, baita horrek entitate ukituei eta bide berria darabilten gainerakoei lekarzkiekeen onurak ere, ez bakarrik geroko erabilerari dagokionez, baita mantentze eta zaintzeari dagokionez ere.

Erantzuna:

1. Jendaurrean egonen den proiektua 2002-2009 Errepideetarako II. Plan Zuzentzailean aipatzen da. Nafarroako Gobernuak onetsi zuen lan hori, 2002ko azaroaren 2ko bilkuran, eta Nafarroako Parlamentuko Herri Lanetarako Batzordeak ere bai.

Plan horrek errepidea berritu beharra aipatzen du, bidearen xede den proiektuaren ezaugarri hauek izan behar baititu: 80 km/h-ko berariazko lastertasuna eta 7/10 sekzioa. Trazadurak ukitzen du desjabetu beharreko eremu gehiena, proiektuaren ezaugarri haien ondorioz. Gaurko errepidea zerbitzuko bide gisa uzteak oso gutxi handitzen du desjabetu beharreko eremua. Izan ere, parte bat jabari publikoko eremu gisa utzi beharko litzateke, Errepideak Babesteko Legeak xedatu bezala. Hori dela eta, proiektua beharrezkoa da.

5. alegazioa. Miguel Angel Basterra Castillo jaunak Jerónimo Basterra Cabodevilla jaunaren izenean aurkeztua.

1. Alegatu du "NA-132 errepidea zabaldu eta hobetzeko proiektua" ez datorrela bat dioenarekin, errepide berri bat baita, orain dagoenaren paretik doana, 8-10 m-ra, bere duen lurzatian, hots, Ezporogiko 9. poligonoko 215. lurzatian desjabetu beharreko eremua handituz.

2. Agezako errepide zaharreko estolda erabiliz gero, ez dela beharrezkoa izanen erreten hormigoitsu bat egitea ez eta Zangozerriko Ur Mankomunitatearen urbideak desbideratzea.

3. Zangozerriko Ur Mankomunitatearen hodiei dagokienez, alegatu du L forman desbideratu beharrean, aski izanen litzatekeela bi ukondo egitea, erregistrorik gabe, horrela desjabetu beharreko eremua txikiagoa izanen bailitzateke.

Erantzuna:

1. Alegazioa ez da onartu. 4. alegazioaren erantzuna begiratu.

2. Alegazioa ez da onartu. Ezporogiko 9. poligonoko 215. lurzatia ukitzen duen eremuan, errepidearen sekzioa egiteko zelaitze-lanak beharko dira eta erretena zorua drainatzeko beharrezkoa da, inguruan estoldak daudela edo ez.

3. Onartu egin da alegazioa.

6. alegazioa. Carlos Javier Bariain Bariain Eslabako alkate jaunak Udal horren izenean aurkeztua.

1. Eskatu du oraingo bide berriaren paretik joanen den trazadura kendu eta prestatu den proiektua aldatu dadila, oraingo oinegitura oinarri hartuta. Alegazioa onartu ezik, eskatu du oraingo bidea geroan zaintzeko modua azaldu dadila.

2. Eskatu du Eslabako saihesbidea kendu dadila, 2002-10-22ko izkribuan eskatu zuenaren arabera, egin asmo den trazadura Eslabako gaurko zeharbidetik joan dadin.

Erantzuna:

1. Alegazioa ez da onartu. 4. alegazioaren erantzuna begiratu.

2. Begi bistakoa da Eslabako saihesbidea hobetze proiektuaren barruan handitzea komeni dela, gaurko zeharbideko trazadura eta sekzioa nolakoak diren ikusirik. Hala ere, Eslabako Udala ados ez dagoela ikusirik, proiektuaren onuradun nagusia izanen baita, errepide tarte honetan trafiko gutxi dagoenez, posible da proiektua geroago egitea, Errepideetarako II. Plan Zuzentzailean aipatzen den tartearen hobekuntzari lotu gabe. Hortaz, jendaurrean paraturiko proiektutik Eslabako saihesbideko proiektua bereiziko da, tarte hori hobetzeko obrak burutu ondoren egin ahal dadin.

7. alegazioa. Francisco Javier Ayape Martínez jaunak aurkeztua:

1. Alegatu du bere dituen ES-31, ES-32 eta ES-33 lurzatiak osorik desjabetu dakizkiola, trazadura erditik baitoa eta trazaduraz bi aldeetan oso eremu txikiak geldituko baitira.

ES-06 lurzatiari dagokionez, mahasti parraduna denez, eskatu du kendu beharreko anduiak pagatu dakizkiola, uzta egin ahal izateko, eta zutoinak eta burdin-hariak lehengoratu daitezela.

Erantzuna:

1. Onartu egin da alegazioa.

ES-06 alegazioari dagokionez, kaltea desjabetze espedienteko une egokian zehaztuko da.

Ingurumen zuzendari nagusiak adostasun txostena eman dio proiektuari, 2003ko uztailaren 29ko izkribuaren bidez. Txosteneko jarraibideak proiektuan bildu dira.

Aurkezturiko alegazioak direla eta, beharrezkoa izan da aurrekontua eta lurzati-planoa aldatzea.

Hona hemen lurzati aldatuak:

_Eslabako 3. poligonoko 327. lurzatia, ES-56, María Santaquiteria Armendáriz andrearena. Jendaurreko epean 1.633 m² desjabetu ziren; beste 177 m² desjabetuko dira. Guztira 1.810 m² ukituko dira.

_Eslabako 3. poligonoko 158A eta B lurzatiak, ES-18 eta ES-19, Amelia, Aurora eta Gregorio Lacheta Santaquiteria jaun-andreenak. Jendaurreko epean 2.500 eta 315 m² ukitu ziren, hurrenez hurren. Lurzati osoa ukituko da.

_Eslabako 3. poligonoko 161. lurzatia, ES-23, Amelia, Aurora eta Gregorio Lacheta Santaquiteria jaun-andreena. Jendaurreko epean 1.464 m² ukitu ziren. Lurzati osoa ukituko da.

_Eslabako 9. poligonoko 221. lurzatia, ES-139, Teresa Izco Roncal andrearena. Jendaurreko epean 391 m² ukitu ziren. 89 m² gutxiago ukituko dira. Guztira 302 m² ukituko dira.

_Ezporogiko 9. poligonoko 215A lurzatia, ES-143, Jerónimo Basterra Cabodevilla jaunarena. Jendaurreko epean 3.022 m² ukitu ziren. 432 m² gutxiago ukituko dira. Guztira 2.590 m² ukituko dira.

_Eslabako 3. poligonoko 168 A, B eta C lurzatiak, ES-31, ES-32 eta ES-34, Francisco Javier Ayape Martínez jaunarenak. Jendaurreko epean 7.798, 233 eta 307 m² ukitu ziren, hurrenez hurren. Lurzati osoa ukituko da.

UKITUTAKO ZERBITZUEN ZORTASUN BERRIA

Ukitutako zerbitzuen zortasuna

ES-139 Izco Roncal, Teresa 11 44 - Hornidura 9 221 Alorra

San Andrés. Ageza

ES-143 Basterra Cabodevilla, Jerónimo 83 332 - Hornidura 9 215A Alorra

Santa Marina 8. Ageza

ZABORTEGIAREN ZORTASUN BERRIA

Zabortegiek ukitutako lurzatiak

ES-169 Zareko Udalaren herrilurrak 993 11.158,00 3 340 Larrea

La Plaza, 7. Zare

Horiek horrela, Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak adierazi eta proposaturikoarekin bat, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak uztailaren 29ko 800/2003 Foru Aginduaren bidez emandako ahalmenak erabiliz, eta Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluan adierazitakoari jarraituz,

EBATZI DUT:

1. "NA-132 errepidea (Lizarra-Tafalla-Zangoza) zabaldu eta hobetzea, tartea: Eslaba-Zareko saihesbidea" egiteko proiektua jendaurrean egoteko aldia bukatutzat ematea, aurkeztutako alegazioei Ebazpen honen azalpen zatian adierazitako erantzunak emanez.

2. Proiektua bitan banatzea. Hona hemen:

a) "NA-132 errepidea (Lizarra-Tafalla-Zangoza) zabaldu eta hobetzea, tartea: Eslaba-Zareko Saihesbidea, saihesbiderik gabe"

b) "Eslabako saihesbidea".

3. Proiektu hauek behin betikoz onestea:

a) "NA-132 errepidea (Lizarra-Tafalla-Zangoza) zabaldu eta hobetzea, tartea: Eslaba-Zareko Saihesbidea, saihesbiderik gabe". Haren hasierako aurrekontuak 4.022.509,36 euro egiten du.

b) "Eslabako saihesbidea". Haren hasierako aurrekontuak 2.060.349,15 euro egiten du.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratzea.

5. Ebazpen hau jakinaraztea Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuari, Bide eta Eraikuntza Zerbitzuari, Desjabetzapen Atalari eta Lerga, Eslaba, Ezporogi eta Zareko Udalei eta alegatzaileei, behar diren ondorioak sor ditzan.

6. Ebazpen honek ez du administrazio bidea agortzen, eta haren aurka interesatuek gora jotzeko helegitea jarri ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Aurreko lerroaldean xedatutakoa deusetan ukatu gabe, ebazpen honek Administrazio Publikoendako administrazio bidea amaitzen du. Dena den, Administrazioek ebazpenaren kontrako administrazioarekiko auzi-helegitea jarri ahalko dute Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean. Aukeran, epe horretan berean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44.1 artikuluan aurreikusitako errekerimendua egin dezakete, administrazioarekiko auzi-helegitea aurkeztu baino lehen.

Iruñean, bi mila eta lauko otsailaren hogeita lauan._Herri Lan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: F0403572