12. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

2071/2003 EBAZPENA, abenduaren 2koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun kudeaketako teknikari izateko 4 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onesten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun kudeaketako teknikari izateko 4 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi da. Hona hemen deialdian bete behar diren arauak:

1._Arau orokorrak.

Deialdi honetako oinarriak eta ereduak web orri honetan kontsultatu eta eskuratzen ahal dira: www.cfnavarra.es/snso/

Deialdi hau arautuko duten xedapenak honakoak dira: azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretua, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako sarrera eta bertako lanpostuen hornidura arautzen dituena; urriaren 3ko 464/2001 Foru Agindua, Osasun kontseilariak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartzeko eta bertako lanpostuak (osasun arloko A mailako langileak izan ezik, A.1 eta A.2 estamentuak) hornitzeko prozeduretan aplikatuko diren merezimenduen baremoak arautzen dituena, eta gainerako arau osagarriak.

1.1. Deialdi honen xedea da osasun kudeaketako teknikari izateko 4 lanpostu, lan eskaintza publikoan sartuak, oposizio-lehiaketa bidez betetzea, bete gabe gelditu baitira Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 20ko 1606/2001 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiaren bitartez egindako lekualdatze lehiaketan. Aipatu deialdia 2002ko urtarrilaren 25eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ziren (11. zenbakia). Lanpostuen destinoak hauek dira:

_2 Bideko Ama Birjina Ospitalean (plantillako zenbakiak: 67138 eta 67139).

_2 Zerbitzu Zentraletan (plantillako zenbakiak: 68058 eta 68059)

1.2. Lanpostu hutsak banatzeko ordena hau izanen da:

a) Lehendabizikoa, hirugarrena, bosgarrena, zazpigarrena eta bederatzigarrena, igoera txandatik, Nafarroako edozein Administrazio Publikotako plantillako langile finkoentzako hautapen prozesu murriztutik alegia, beste kategoria batekoak izanik deialdiko lanpostuaren maila-talde berekoak edo txikiagokoak badira. Betiere, azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren 12. artikuluak eta indarrean den Hitzarmen Kolektiboak bultzatutako igoera erregulatzen duen araudiari jarraituko zaio.

b) Bigarrena, laugarrena, seigarrena, zortzigarrena eta hamargarrena, txanda irekitik.

Lanpostu hutsak betetzeko hurrenkera lehenbizikotik hasiko da, ez baita aurretik esleitutako lanposturik.

Deialdiko lanpostuak honela beteko dira:

a) 2 igoera txandan, oposizio-lehiaketan.

b) 2 lanpostu txanda irekian, oposizio-lehiaketan.

1.3. Hauta-probak gainditzeko eskatzen den gutxieneko puntuaziora ez iristeagatik bete gabe gelditzen bada txanda murriztuko lanpostu hutsen bat, txanda irekikoei gehituko zaie.

Era berean, igoera txandan bete gabeko lanpostu kopurua baino izangai gehiagok gainditzen badute, txanda honetan plazarik eskuratu gabe gainditu dutenek txanda irekiko bete gabeko lanpostuetarako aukera izanen dute, aipatu txandara aurkeztu direnekiko lehia hertsian, lortutako azken puntuazioari jarraituz.

1.4. Izendapena dela bide, izendatuak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren plantillako nominadun funtzionarioak izanen dira, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioei buruz indarra duten xedapenetan ezarritako eskubideak eta betebeharrak izanen dituzte.

1.5. Deialdiko lanpostuak A maila edo taldekoak dira, eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko "Administrazio Publikoko teknikariak" estamentuan eta "Goi mailako tituludunak" espezialitatean sailkaturik daude (urriaren 20ko 11/1992 Foru Legea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen araubidea erregulatzen duena, eranskina). Lanpostuetako ordainsariak urriaren 20ko 11/1992 Foru Legean eta aplika daitezkeen gainerako xedapenetan ezarritakoak izanen dira.

1.6. Hautapen probak gainditu eta deialdi honen xede diren lanpostuetarako izendaturiko izangaiek, Nafarroako Administrazio Publikoko funtzionario izanik lehendik afiliaturik baldin badaude eskubide pasiboen erregimenean eta osasun eta gizarte laguntzan, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuak eta gainerako xedapen osagarriek aipatzen duten hartan, aukera izanen dute bertan segitu edo Gizarte Segurantzan afiliatzeko.

Txanda irekiko izangaien kasuan, berriz, funtzionario egin eta Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean afiliatuko dira eta alta emanen zaie, erregimen horretan aurreikusitako babesean.

1.7. Izendatutako izangaiek destinoa duten herrian bertan bizi beharra dute, eta hori betetzeko udalerri horretan finkatuko dute bizilekua. Administrazio organo eskudunek destinoa aldatu ahalko dute.

1.8. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta administrazio organo eskudunek noiznahi aldatu ahalko dute.

2._Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

2.1.1._Txanda irekiko izangaiak:

a) Espainiako herritarra izatea, edo Europako Batasuneko beste Estatu batekoa. Orobat, espainiarren eta Europako Batasuneko beste Estatuetako herritarren ezkontideek hartu ahal dute parte, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo gorakoak, haien kontura biziz gero. Halaber, Europako Elkarteak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen aplikazio esparruan sartutako pertsonek badute parte hartzeko eskubidea, haietan langileen zirkulazio librea aplikagarria bada.

b) Adinez nagusi izatea.

c) Lizentziatu, ingeniari edo arkitekto titulua izatea edo titulu horietako bat eskuratzeko baldintzak betetzea eskaerak aurkezteko epea bukatzean.

d) Lanpostuaren eginkizunetan aritzeko gaitasun fisikoa eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoak betetzeko ezgaitua edo gabetua ez izatea, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizi ez izana.

2.1.2._Igoera txandako izangaiek, txanda irekikoentzat adierazitakoez gain, honako hauek ere bete beharko dituzte:

a) Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioak, estatutupeko langileak edo lan-kontratatu finkoak izatea, borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez daudenak igoeraren abiaburuko lanpostuan.

b) Deialdiko lanpostu hutsen maila edo talde berekoa edo txikiagokoa izatea, baita beste kategoria batekoa ere.

c) Lizentziatu, ingeniari edo arkitekto titulua izatea, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunetan titulu hori eskuratzeko moduan egotea eta Administrazio Publikoetan gutxienez bost urteko antzinatasuna frogatzea.

2.2. Betiere, izangaiek eskabideak aurkezteko epearen azken egunerako bete behar dituzte beharkizun horiek, eta hautapen prozesu osoan eutsi behar diete, harik eta izendatu arte.

3._Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistroan aurkeztuko dira (Irunlarrea kalea, 39, Iruña, P.K. 31008), edo ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipatzen diren bulegoetako edozeinetan (95. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, abuztuaren 7koa) edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4. artikuluan ezarritako erregistro eta bulegoetan.

Eskabidea aurkezteko epea hogeita hamar egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe hori luzaezina da.

Eskabideak deialdi honetan (I. eranskina) argitaratutako ereduaren arabera egin behar dira eta haietan izangaiek adierazi behar dute beharkizun guzti-guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epearen azken egunean.

3.2. Deialdi honetan parte hartu nahi duten izangai guztiek agiri hauek erantsi beharko dizkiote eskabideari:

a) Titulazioaren jatorrizko agiria, edo haren kopia, notario edo administrazio bidez konpultsatua.

b) Espedientea formalizatzeko eta azterketa eskubideetarako 25 euro ordaindu izanaren ziurtagiria.

Azterketa eskubideak ordain-gutun baten bidez pagatuko dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kontuan, edo bestela, banku transferentziaren bidez, Banco Santander Central Hispanoko 00491821012110580351 kontura, transferentziaren agirian datu hauek ezarriz:

_Izangaiaren izen-deiturak.

_Ordainketa egin behar deneko kontu-zenbakia.

_Kontzeptua: Oposizioak

_Lanpostua.

Daturen bat eman gabe utziz gero, izangaia bazterturik geldituko da.

Ordain-gutunak Nafarroako Foru Komunitateko banku-entitateetan ordaintzeko balio du, ez kanpokoetan. Gainontzeko erkidegoetan ordainketa banketxe transferentziaren bidez eginen da.

Azterketa eskubideak ordaintzeak ez du inola ere aldatuko eskabidea behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.

Tasatik salbuetsirik daude:

a) %33koa edo handik goitiko minusbaliotasuna dutenak.

b) Deialdi hau argitaratu baino hilabete bat lehenago, gutxienez, enplegu-eskatzaile gisa agertzen direnak. Salbuespen honetaz baliatu ahal izateko nahitaezkoa izanen da uko egin ez izana bidezko lan eskaintzei, edo lanbidearen sustapeneko edo prestakuntzako edo eraberritzeko ekintzei, eta, halaber, lanbidearteko gutxieneko soldatatik gorako errentarik ez izatea hilabetean. Hori dena Enplegu Bulegoak luzaturiko agirien bidez egiaztatuko da.

3.3. Deialdian igoera txandan parte hartu nahi duten izangaiek, gainera, 2.1.2. oinarrian aipaturiko betebeharren egiaztagiria aurkeztu beharko dute.

3.4. Minusbaliotasunak dituzten izangaiek ariketak egiteko egokitzapenak eskatzen ahal dituzte, beharrezkoa izanez gero. Eskabidean adierazi behar dute zer-nolako minusbaliotasuna duten eta zein egokitzapen behar den. (Halaber, minusbaliotasuna frogatu egin behar dute, erakunde eskudunek emandako agiria aurkeztuz).

3.5. Lanpostua eskuratzen duten izangaiek gainerako beharkizunak dokumentuen bidez egiaztatu beharko dituzte lanpostua eskuratzen dutenean, deialdi honen 8. oinarrian ezarri den epe eta moduan.

4._Lehiatzaile onartu eta baztertuen zerrenda.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko ebazpena emanen du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko. Zuzenketa-eskaeren onarpena edo ezespena behin betiko zerrendaren ebazpenari lotuta egonen da.

4.3. Ezarritako epean eskabiderik aurkezten ez bada, oposizio-lehiaketa hutsik gelditu dela adierazteko ebazpena emanen du organo eskudunak. Ebazpen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu beharko da.

4.4. Erreklamazioak aurkezteko epea bete eta haiek ebatzirik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko ebazpena emanen du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko.

4.5. Onartuen zerrendan agertzea ez da aski ebazpen honen bitartez abiatzen den prozeduran eskatutako baldintzak betetzen direla onartzeko. Hautapen prozedura gainditu eta dokumentazioa aurkeztutakoan, baldintzaren bat betetzen ez dela ohartuz gero, interesatuek prozeduran parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak galduko dituzte.

5._Epaimahaia.

5.1. Ondoko kideek osatuko dute epaimahaia:

Mahaiburua: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Laguntza Espezializatuko zuzendaria.

Ordezko mahaiburua: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Laguntza Espezializatuko zuzendariordea.

Mahaikidea: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko edo Osasun Departamentuko osasun kudeaketako teknikari bat.

Ordezko mahaikidea: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko edo Osasun Departamentuko osasun kudeaketako teknikari bat.

Mahaikidea: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko edo Osasun Departamentuko osasun kudeaketako teknikari bat.

Ordezko mahaikidea: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko edo Osasun Departamentuko osasun kudeaketako teknikari bat.

Mahaikidea: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatu beharrekoa.

Ordezko mahaikidea: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatu beharrekoa.

Mahaikide idazkaria: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria.

Ordezko mahaikide idazkaria: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen zuzendariordea

Epaimahaia hautapen-probak hasi baino lehen eratuko da.

5.2. Epaimahaia nork osatzen duen izangai onartu eta baztertuen zerrendarekin batera emanen da aditzera.

5.3. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, gutxienez ere kideen erabateko gehiengoa bertan ez bada.

Organo kolegiatu horren eraketa baliozkoa izateko, beharrezkoa izanen da kide hauek biltzea: mahaiburua eta mahaikide idazkaria edo horien ordezkoak, eta gutxienez ere mahaikideen erdiak.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdi honetako oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sor daitezkeen gorabeherak oro.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituak hartu ahalko ditu, proba guztietarako nahiz batzuetarako. Aipatu aholkulariak beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta haietan oinarriturik bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6._Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.

6.1. Deialdi honetako faseak hurrenkera honetan izanen dira: lehenbizi oposizioaldia, eta gero, hura bukatutakoan, lehiaketaldia.

6.2. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko ebazpenean berean adieraziko da oposizioa zein toki, egun eta ordutan hasiko den. Beharrezkoa bada, behar den garaian, epaimahaiak hurrenez hurren eta arauzko eran iragarriko ditu gainerako proba edo ariketak.

6.3. Oposizioaldia eta balorazioa.

6.3.1. Oposizioaldian ariketa hauek izanen dira txanda irekiko eta igoera txandako izangaientzat:

Lehen ariketa:

1. Proba; test erako galde-sorta bati erantzunak ematea; galderak Epaimahaiak erabakiko ditu, III. eranskineko gaiei loturik.

2. Proba; galdera laburrez osatutako galde-sorta bati erantzuna idatziz ematea; galderak Epaimahaiak erabakiko ditu, III. eranskineko gaiei loturik.

Bigarren ariketa: Idazlana, Epaimahaiak III. eranskineko gaiei loturik azaltzen dituen kasu teoriko-praktikoei buruzkoa, eta gero idatzitakoa jendaurrean irakurtzea.

Proba horien gehieneko iraupena epaimahaiak zehaztuko du probak hasi aurretik.

6.3.2. Oposizioaldian gehienez 60 puntu lortzen ahal dira, honela banatuak ariketen arabera:

Lehen ariketa:

1. Proba; 0tik 15 puntura baloratuko da. Baztertu eginen dira gutxienez 7,5 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

2. Proba; 0tik 15 puntura baloratuko da. Baztertu eginen dira gutxienez 7,5 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

Izangaiak ariketa bakoitzeko lehen proban epaimahaiak eskatutako gutxieneko puntuazioa eskuratzen ez badu, epaimahaiak ez du bigarrena kalifikatuko.

Bigarren ariketa: 0tik 30 puntura bitarte emanen dira. Baztertu eginen dira gutxienez 15 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

6.3.3. Ariketa bakoitzerako deialdi bakarra eginen da. Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala aldean daramatela agertu beharko dute, edo epaimahaiaren iritziz identifikaziorako balio duen beste agiriren bat.

Ariketa egitera azaltzen ez diren izangaiak edo epaimahaiak ezarritako egunean idazlanak irakurtzera azaltzen ez direnak oposizioalditik baztertuko dira.

6.3.4. Hauta-probetan, beharrezkoa izanez gero, elbarrientzako egokitzapenak egin ahalko dira, elbarriek aurretiaz hala eskatzen badute beren eskabideetan.

6.3.5. Behin ariketa bakoitza bukatuta, epaimahaiak ariketa gainditu duten izangaien zerrenda eta bakoitzak lortutako kalifikazioak jendaurrean jarriko ditu Nafarroako Osasun Zerbitzuko iragarki-oholean edo ariketa egiteko erabilitako lokaletan. Halaber, oposizioko hurrengo proba edo ariketa egiteko lekua, eguna eta ordua ezarriko ditu, hura hasi baino gutxienez 24/48 ordu lehenago, hurrenez hurren.

6.4. Lehiaketaldia eta balorazioa.

6.4.1. Epaimahaikoek lehiaketaldia abiatuko dute oposizioa gainditzen duten izangaiekin.

Oposizioa gainditzen duten izangaiek merezimenduak alegatu beharko dituzte eta agiri bidez frogatu, epaimahaikoek eskatu eta hamabost eguneko epean. Horretarako, jatorrizko agiriak aurkeztuko dituzte, edo notario edo administrazio bidez konpultsatutako kopiak, deialdian ezarritako baremoaren arabera.

6.4.2. Lehiaketaldian kalifikatu eginen dira izangaiek azaldu eta frogatutako merezimenduak, deialdi honi erantsitako baremoen arabera (II. eranskina).

Lehiaketaldian ez da izangairik baztertuko. Fase honetan gehienez 40 puntu bildu ahalko dira.

6.4.3. Merezimenduak baloratzean, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den eguna arte egindakoak baizik ez dira kontuan hartuko. Geroago egindako merezimenduak ez dira aintzat hartuko.

6.4.4. Merezimenduen baremoaren 1. ataleko balorazioan kontuan hartuko da deialdiko lanpostua "Administrazio Publikoko teknikariak" estamentuan eta "Goi mailako tituludunak" espezialitatean sailkaturik dagoela, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko estamentu eta espezialitateetako izendapenen indarreko sailkapenaren arabera (urriaren 20ko 11/1992 Foru Legea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen araubideari buruzkoa, eranskina).

Egindako zerbitzuak frogatzeko, zentroko zuzendariak edo langileen arduradunak emandako ziurtagiriak aurkeztu behar dira, eta bertan nahitaez datu hauek jarri behar dira:

_Lantokia

_Estamentua eta/edo espezialitatea

_Zerbitzuen iraupena, behar bezala adierazita hasiera eta bukaera egunak eta guztira zenbat egun diren.

_Zerbitzuak lanaldi partzialean eman baldin badira, honako hau erantsi:

a) egunean, astean, hilabetean edo urtean egindako orduen kopurua eta emandako zerbitzuei dagokien urteko lanaldia,

b) edo, bestela, ohiko lanaldiaren aldean zein portzentaje osatzen duten.

Enpresa pribatuetan eginiko zerbitzuak izanez gero, ziurtagiri horrez gain, Gizarte Segurantzako Diruzaintzak lan bizitzari buruz egindako txostena ere aurkeztu beharko da.

6.4.5. Epaimahaiak edozein momentutan eska ditzake lehiatzaileek aurkeztutako merezimenduen gaineko argibideak eta datu osagarriak.

6.4.6. Epaimahaiak baremoaren atal bakoitzean izangaien merezimenduak baloratuko ditu. Epaimahaiak ez du inoiz aintzat hartuko izangaiak aurretiaz azaldu eta agiri bidez frogatu gabeko merezimendurik, eta ezin izanen du atal bakoitzerako ezarritako puntuazioa baino handiagorik eman.

Behar bezala egiaztatu gabeko merezimendurik alegatzen bada, epaimahaiak erabaki dezake epe bat ematea, interesatuek akatsak zuzen ditzaten.

6.4.7. Lehiaketaldia bukatzen denean epaimahaiak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko iragarki-oholean jendaurrean jarriko du balorazioaren emaitza, izangai bakoitzak lortutako puntuazioak adierazita.

6.4.8. Izangaiek aurkeztutako agiriak berreskuratzen ahalko dituzte, espres eskatuz gero, izendapena jakinarazi eta sei hilabete igaro ondoko hilabeteko epean, salbu eta izangairen batek erreklamazioa jartzen badu, hala izanez gero agiriak luzaroago gordetzen ahal baitira egiaztapenak eta probak egiteko. Arestian aipatutako epean izangaiak agiriak berreskuratzen ez baditu, berreskuratzeari uko egin diola ulertuko da eta haien gaineko eskubidea galduko du.

7._Azken puntuazioa.

Azken kalifikazioa lehiaketaldian eta oposizioaldian lortutako puntuazioen batura izanen da.

Azkeneko puntuazioetan berdinketarik badago, oposizioaldian puntuazioarik altuena duen izangaiak izanen du lehentasuna. Hala ere berdinketak irauten badu, izangai zaharrena lehenetsiko da.

8._Probak gainditzen dituztenen zerrenda eta agirien aurkezpena.

8.1. Lehiaketaldia eta oposizioaldia bukatu ondoren, epaimahaiak probak gainditu dituztenen zerrenda, guztira lortu dituzten puntuazioen araberako hurrenkeran, jendaurrean jarriko du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko iragarki-oholean. Gero, probak gainditu eta puntuazio handiena lortu eta lanpostuen kopuruan sartzen diren izangaiak izendatzeko proposamena eginen dio administrazio organo eskudunari, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

8.2. Proposatutako izangaiak, izendatzeko proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta 30 egun naturaleko epean, agiri hauek aurkeztu beharko ditu Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Sarrera eta Barne Igoera Zerbitzuan:

8.2.1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finko ez diren izangaiak:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua, edo izangaiaren nazionalitatea eta identitatea frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

b) Eginkizun publikoetarako ezgaitua edo gabetua ez izatearen, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik berezia ez izanaren zinpeko aitorpena.

c) Laneko Arriskuei Aurrea hartzeko Zerbitzuak emandako txostena, interesatuak karguari dagozkion eginkizunetan aritzea eragotziko liokeen gaixotasun edo akats fisiko edo psikikorik ez duela frogatzeko.

d) Zin egite edo promesa, Nafarroako Foru Eraentza begiratu, Konstituzioari eta legeei men egin eta karguaren eginkizunak zintzo beteko dituela dioena.

e) Europako Batasuneko herritarra izanez gero, Espainian bizitzeko egoitza-txartela.

f) Europako Batasunetik kanpokoa bada, Espainian bizi eta lan egiteko baimena.

8.2.2. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoak diren izangaiak:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua, edo izangaiaren nazionalitatea eta identitatea frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

b) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario, estatutupeko langile edo lan-kontratatu finkoa dela frogatzen duen ziurtagiria, baita bere espediente pertsonaleko gainerako inguruabarrena ere.

c) Laneko Arriskuei Aurrea hartzeko Zerbitzuak emandako txostena, interesatuak karguari dagozkion eginkizunetan aritzea eragotziko liokeen gaixotasun edo akats fisiko edo psikikorik ez duela frogatzeko.

8.3. Eskabidean ehuneko 33ko minusbaliotasuna edo handiagoa dutela adieraziz gero, izangaiek, aurreko agiriez gainera, minosbaliotasunak deialdiko lanpostuan aritzea ez diela eragozten frogatu behar dute, eskumena duten balorazio eta orientazio taldeek emandako agiriaren bitartez.

8.4. Aipatu epearen barnean, eta aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuak salbu, arestiko agiriak aurkezten ez dituena ezin izanen da izendatu, eta bere egintza guztiak deuseztatuak geldituko dira, eskabidean egindako faltsukeria dela medio etor dakiokeen erantzukizuna galarazi gabe.

8.5. Aurreko atalean azaldutako kasuetan administrazio organo eskudunak 8.1. oinarrian aipaturiko zerrendara joko du, oposizio-lehiaketa gainditu dutenen zerrendara alegia, eta hurren-hurrena dagoen izangaia jarriko du baztertutakoaren lekuan.

9._Lanpostu hutsak hautatzea.

9.1. Izendapen proposamena argitaratu baino lehen esleituko du administrazio organo eskudunak laneko tokia, probak gainditzen dituzten eta deialdiko lanpostu bat lortzen ahal duten izangaien eskaerak kontuan hartuta. Betiere, oinarri hauetan ezarritako baldintzak beharko dituzte bete, eta hautapen probetan lortutako ordenari jarraituko zaio. Lanpostua igoera txandan lortzen dutenei ematen zaie lehentasuna, eta gero txanda irekikoei.

Izangai minusbaliaturik bada, eta horrek eragina badu lanpostu bat edo bestea hautatzeko, aukeratzen hasi aurretik, minusbaliotasunarekin hobeki egokitzen direnak esleituko zaizkie, horren gaineko txostena aztertutakoan.

9.2. Laneko tokia aukeratzeko, aditzera emanen diren lekuan, egunean eta orduan agertu beharko dute. Epe horretan aukeratzen ez duten izangaiek, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan salbu, eskubide guztiak galduko dituzte oposizio-lehiaketaren xedeko lanpostuetan jarduteko. Hori gertatuz gero, 8.5 atalean ezarritakoari jarraituko zaio.

10._Izendapena eta jabetza hartzea.

10.1. Administrazio organo eskudunak, egoki bada, aurreko oinarrietan ezarritako baldintzak betetzen dituzten izangaiak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izendatuko ditu ebazpen bidez, osasun kudeaketako teknikarien lanpostuak bete ditzaten.

10.2. Izendapen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

10.3. Izendatutako izangaiak hilabeteko epean jabetu behar du lanpostuaz, izendapena jakinarazten diotenetik hasita. Epe horretan lanpostuaz jabetzen ez bada, ezinbesteko kasuetan salbu, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa izateko eskubide guztiak galduko ditu.

Hori gertatuz gero, 8.5. atalean ezarritakoari jarraituko zaio.

10.4. Izangai bat funtzionario bihurtu eta lanpostuan batere aritu gabe zuzenean eta berak eskatuta borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzearen egunetik bertatik, data hartan beste Administrazio Publiko batean ari delako, kasuko lanpostu hutsa ere beteko da deialdiko 8.5. atalak agintzen duen moduan.

10.5. Izangaietatik inork ez badu gainditzen oposizio-lehiaketa, organo eskudunak oposizio-lehiaketa hutsik gelditu dela adierazteko ebazpena emanen du. Ebazpen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu beharko da.

10.6. Izendapenean eragina izan lezakeen helegiteren bat aurkezten bada deialdiaren, oposizio-lehiaketaren nondik-norakoen edo horren ebazpenaren aurka, izendapena ez da irmoa izanen, eta administrazio bidean nahiz Administrazioarekiko auzien jurisdikzioan helegiteari buruz eman beharreko ebazpenaren zain eta mende geldituko da.

11._Aldi baterako kontratazioak egiteko zerrendak.

11.1. 2001eko urtarrilaren 9ko Erabakian xedatutakoaren arabera prestatuko dira osasun kudeaketako teknikariak aldi baterako kontratatzeko zerrendak, erabaki horretan onetsi baitzen Osasun Administrazioak eta AFAPNA, CEMSATSE, CC.OO, ELA, LAB, SAE eta UGT sindikatuek sinatutako ituna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zentro eta establezimenduetan aldi baterako langileak hautatzeko, eta 2001eko abuztuaren 20ko 101. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu.

11.2. Erabaki horretan xedatutakoaren arabera, oposizio-lehiaketa bidezko deialdi honen emaitzetan oinarrituko dira aldi baterako zerrendak, irizpide hauei jarraituz:

a) Deialdi honetako probak gainditu bai baina lanposturik erdietsi ez duten izangaiek izanen dute lehentasuna aldi baterako kontrataziorako.

Izangai horiek, Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzari eskabidea igorrita, kontratazio zerrendetatik kentzeko eskatu ahalko dute, kontratazio zentro edo unitate batean edo gehiagotan.

b) Aurreko atalean adierazitako izangaien ondotik, oposizio-lehiaketa bidezko deialdi honetara aurkeztu eta hautapen probak gainditu ez dituzten izangaiak jarriko dira kontratazio zerrendetan. Kasu horretan, proba gehien gainditzen dituztenen zerrendak erabiliko dira lehenik, gainditutako probetan lortzen duten puntuazio osoaren arabera ordenatuta beti.

c) Aurreko idatz-zatiaren arabera egindako izangai zerrendari 2001eko urtarrilaren 9ko Erabakiaren 2. puntuko c) atalean aipatzen diren izangaiak gehituko zaizkio, baremoan lortutako puntuazioaren araberako ordenan.

11.3. Izangaiek zentro bakar bat aukeratuko dute A, B eta C atal bakoitzean daudenen artean. Ez da nahitaezkoa atal guztietan aukera egitea.

A atala

f Nafarroako Ospitalea

f Bideko Ama Birjina Ospitalea (Emakumeari Laguntzeko Zentroak barne).

f Iruñerria

_Iruñerriko Osasun Etxeak

_Nafarroako gainerako Osasun Etxeak

_Larrialdietarako zerbitzuak (Iruña eta Tafalla)

_Adimen Osasuneko baliabideak (OPUak izan ezik)

f Iruñeko eta Tafallako anbulatorioak

B atala

f Ubarmin Klinika

f Odol Bankua

f Osasun Publikoaren Institutua.

f Nafarroako Iparraldeko Osasun Etxeak

C atala

f Tuterako Osasun Barrutia

f Lizarrako Osasun Barrutia.

Esparru horietako bakoitzean bi zerrenda eginen dira: bata, iraupen laburreko kontratuetarako, eta iraupen luzeko kontratuetarako bestea.

Kontratu laburrak izanen dira jardunean dauden plantillako langileen ordez aritzeko egiten direnak, eta, oro har, hasierako aurreikuspenen arabera, sei hilabeteko iraupenera ailegatzen ez direnak. Kontratu laburrak izanen dira, halaber, lanaldi partzialean aritzeko, hala nola etengabeko edo guardiako osasun laguntza emateko egiten direnak, alde batera utzirik zenbat irauten duten.

Iraupen luzeko kontratuak dira lanpostu hutsak bitarteko gisa eta plantillako langileentzat erreserbatutako lanpostuak betetzeko egiten direnak eta, oro har, sei hilabeteko edo gehiagoko beste edozein kontratazio.

Izangai bakoitzak bere eskaeran adierazi beharko du iraupen luzeko kontratazio zerrendan egoteaz gain, iraupen laburrekoan ere egon nahi duen ala ez.

Zentroa onarpenerako eskaeran hautatu behar da. Dena dela, behin betiko emaitzak argitaratutakoan, interesatuek, argitaratu eta biharamunetik bost eguneko epean, hasieran hautatukoa aldatu ahalko dute.

Aipatu esparruetatik bakar bat ere hautatzen ez dutenek oinarri honen arabera prestatzen diren aldi baterako kontratazio zerrendetan sartzeari uko egiten diotela ulertuko da.

11.4. Kontratazio zerrenden funtzionamendua 2001eko urtarrilaren 9ko Akordioan xedatutakoaren arabera arautuko da.

12._Helegiteak.

Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean eta ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuan ezarritakoarekin bat, ebazpen honen kontra, berau garatzeko ematen diren behin betiko ebazpenen kontra eta gaiaren muinean zuzenean edo zeharka eragiten duten prozedurak aurrera egitea galarazten duten edo defentsarik eza edo legezko eskubide eta interesentzako kalte konponezina eragiten duten tramite-egintzen kontra, gora jotzeko helegitea jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, helegindako egintza argitara eman edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta hiruko abenduaren bian._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

I. ERANSKINA

Eskabidea

......................... jaunak/andreak, adin nagusikoak; Nortasun Agiri Nazionalaren zenbakia (edo horren baliokidea den nortasun-agiriarena): ..........., jaioteguna: ..........., jaioterria: ............., nazionalitatea: ................, gaurko helbidea: .............., herria: ...................., probintzia: ......................., posta kodea: ..................., etxeko telefonoa: ..............................., harremanetarako telefonoa: ...............................

Honako hau azaltzen dut:

_Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko .......... izateko ..... lanpostu betetzeko deialdian parte hartzeko onar nazatela eskatzen dudala (deialdia ...... zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, .........(e)koan), txanda honetan:

f Txanda irekia

f Igoera txanda

f Minusbaliatuentzako txanda murriztua.

_Karguan aritzea galarazten didan eritasun edo akats fisiko edo psikikorik ez dudala.

_Indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik ez dudala.

_Ez naizela diziplina espediente bidez inongo Administrazio Publikoren zerbitzutik bereizia izan eta ez nagoela desgaitua eginkizun publikoak betetzeko.

_Deialdian ezarritako azterketa eskubideak ordaindu ditudala, eta horren egiaztagiria erantsi dudala.

_Eskabideak aurkezteko epearen azken egunean beharkizun guztiak betetzen ditudala. Betebehar horiek agiri bidez frogatuko dira, deialdian ezarririko epean eta moduan.

f Badudala minusbaliotasuna, eta horregatik egokitzapena eskatu nahi dudala (minusbaliotasunaren nondik-norakoak eta behar diren egokitzapenak aparteko orrian azalduko dira).

f Euskaraz jakitea frogatzen dudala, jatorrizko agiri baten bitartez, edo notario nahiz administrazio bidez konpultsatu kopiaren bitartez.

f Onartzen dut euskarazko probetara aurkeztea.

Eskabide honekin batera aurkeztu diren orrien kopurua......

Horrenbestez,

Eskabide hau ontzat hartu eta aipatu deialdian onartua izatea eskatzen dut.

Iruñean, ......(e)ko .................aren .........(e)an.

Izenpea

I. ERANSKINA (BIS)

........................... jaunak/andreak, NAN: ....................... izateko oposizio-lehiaketan onar dezatela eskaturik,

Azaltzen du:

Behar diren baldintzak betez gero, aldi baterako kontratatzeko zerrendetan egon nahi duela, ondoko esparruotan:

A atala

f Nafarroako Ospitalea

f Bideko Ama Birjina Ospitalea (Emakumeari Laguntzeko Zentroak barne).

f Iruñerria

_Iruñerriko Osasun Etxeak

_Nafarroako gainerako Osasun Etxeak

_Larrialdietarako zerbitzuak (Iruña eta Tafalla)

_Adimen Osasuneko baliabideak (OPUak izan ezik)

f Iruñeko eta Tafallako anbulatorioak

B atala

f Ubarmin Klinika

f Odol Bankua

f Osasun Publikoaren Institutua.

f Nafarroako Iparraldeko Osasun Etxeak

C atala

f Tuterako Osasun Barrutia

f Lizarrako Osasun Barrutia.

f Iraunaldi luzeko eta laburreko zerrendetan egon nahi duela.

Lauki hori bete ezean, iraupen luzeko kontratueetarako zerrendan baizik ez da sartuko.

Iruñean, .......(e)ko .................aren .........(e)an.

Izenpea

II. ERANSKINA

1. atala. Egindako zerbitzuak. Ondokoak baloratuko dira:

1. Deialdiko lanpostuen estamentu eta espezialitatean emandako zerbitzuak, edozein Administrazio Publikorenak edo haien erakunde autonomoenak diren zentroetan: 1,8 puntu urte bakoitzeko.

2. Beste estamentu eta espezialitate batzuetan emandako zerbitzuak, edozein Administrazio Publikorenak diren zentroetan: 1,3 puntu urte bakoitzeko.

3. Lehiatzaileak lortu nahi duen lanpostuaren kategoria berean enpresa pribatuan, Gizarte Segurantzan alta emanik eta haren kotizazioak ordaintzen, besteren kontura egindako zerbitzuak: 0,70 puntu urte bakoitzeko.

Azpiatal hauetako bakoitzaren puntuazioa proportzionalki kalkulatuko da urtebetetik beherako kasuetan.

Atal honetako puntuazioa 17 puntu izanen da gehienez.

Bateraezinak dira aurreko azpiatalengatik emandako puntuazioak, denboraldi berekoak direnean; halakoetan, handiena bakarrik emanen da.

Baremo honetan aipatutako zerbitzuak urriaren 3ko 464/2001 Foru Aginduaren 2. artikuluan ezarritako arauei segituz zenbatuko dira.

2. atala. Prestakuntza, irakaskuntza, ikerkuntza eta hizkuntzak:

Deialdiko lanpostuarekin zerikusia duten merezimenduak baino ez dira baloratuko:

1. Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatu edo kreditatutako prestakuntza ekintzetan ikasle gisa parte hartzea. Kreditu akademiko edo haren balio bereko bakoitzarengatik (10 ikastordu), 0,1 puntu. Ordu kopuru zehatzik agertzen ez denean, kreditu bateko balioa emanen zaio agiriari, eta denbora ikasturte batekoa dela dioenean, 12 kreditu kontatuko dira. Gehienez ere 10 puntu, denbora zatiak hainbanatuz.

Orobat, nahiz erakunde antolatzailearen beharkizuna ez bete, prestakuntza ekintzak baloratu eginen dira Administrazioak aginduta egin badira edo hark homologatu baditu. Horien artean sartzen dira sindikatuek "Administrazio Publikoetako Etengabeko Prestakuntzarako Akordioen" barrenean antolatuak.

2. Biltzar edo jardunaldietan aurkezturiko ponentzia edo komunikazioak: 0,4 puntu, nazioartekoa bada, 0,3 puntu, nazionala bada, eta 0,2 puntu soilik eskualdea edo herria hartzen badu; gehienez ere 2 puntu.

3. Administrazio edo erakunde publikoen beka edo saria jaso duten lan zientifiko edo ikerlanak: 0,75 puntu, nazioartekoa bada, 0,5 puntu, nazionala bada, eta 0,2 puntu autonomia erkidegokoa bada; gehienez ere 2 puntu.

4. Aldizkari espezializatuetan argitaraturiko lanak: 0,2na puntu lehen hiru sinatzaileei, gainerakoei 0,05na puntu; 2 puntu gehienez.

5. Prestakuntza beka edo egonaldiak: 0,1 puntu hilabeteko, puntu 1 gehienez.

6. Sektore publikoan edo unibertsitatean prestakuntza ekintzak antolatzea eta/edo horietan irakasle gisa parte hartzea: kreditu akademiko bakoitzeko edo 10 orduko, 0,2 puntu, gehienez ere 3 puntu; zatikiak proportzionalki kalkulatuko dira. Iraupenik adierazten ez duten ziurtagiriak 2 ordukotzat joko dira.

7. Europar Batasunean erabilera ofizialeko hizkuntzak diren aldetik, frantsesez, ingelesez edo alemanez jakitea, ofizialki frogatuz gero: 1,6 puntu hizkuntza bakoitzeko. Hizkuntza Eskola Ofizial batek emandako Gaitasun Agiririk edo ofizialki baliokidetzat jotako titulaziorik ez izatera, Hizkuntza Eskola Ofizial batean gainditutako maila bakoitzari dagokion gehieneko puntuazioaren bostetik bat emanen zaio.

Bateragarria da 2. eta 4. azpitatalei emandako puntuazioa, lan edo ikerketa berari edo antzekoari buruzkoa denean.

Deialdiko lanpostuan aritzeko gaitasunik ematen ez duten titulu ofizialak ez dira prestakuntzako merezimendutzat hartuko.

Atal honetako puntuazioa 19,8 puntu izanen da gehienez.

3. atala. Euskaraz jakitearen balorazioa:

1. Eremu euskalduneko lanpostuak eskuratzeko, euskaraz jakitea beste batzuen artean baloratu beharreko merezimendu kualifikatua denean, balorazio hori ez da inoiz izanen frantsesez, ingelesez edo alemanez jakiteari ematen zaion puntuazioa baino % 10 gehiago.

2. Eremu mistoan euskaraz jakitea merezimendu gisa baloratzen denean, balorazio hori ez da inoiz izanen frantsesez, ingelesez edo alemanez jakiteari ematen zaion puntuazioa baino % 5 gehiago.

3. Bi kasu horietan, Hizkuntza Eskola Ofizial batek emandako gaitasun agiria edo ofizialki balio berekoa den besteren bat ez badu, gehienez lor daitekeen puntuazioaren bostena emanen da Hizkuntza Eskola Ofizial batean gaindituriko maila bakoitzeko eta, Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan, gehieneko puntuazioaren hamabirena, gainditutako urrats bakoitzeko.

III. ERANSKINA

Gai zerrenda

1._A MULTZOA

1.1. Legea. Kontzeptua eta motak. Lege erreserba. Lege dekretuak eta legegintza dekretuak.

1.2. Erregelamendua. Kontzeptua eta motak. Legearen eta Erregelameduaren arteko erlazioak. Erregelamenduak emateko ahalmena eta horren mugak. Erregelamenduen kontrola.

1.3. Administrazio egintzak: kontzeptua, ezaugarriak eta sailkapena. Administrazio egintzaren elementuak: eskumena, edukia, xedea eta forma. Egintza tazituak eta isiltasun administratiboa. Egintza administratiboaren jakinarazpena.

1.4. Administrazio prozedura. Kontzeptua eta izaera. Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legea. Aplikazio esparrua eta printzipio orokorrak. Interesatuak. Baldintzak eta epeak.

1.5. Kontratazio administratiboa. Izaera juridikoa, motak eta osagaiak. Ebazpena, desegitea eta amaiera iragartzea.

1.6. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Kontratuei buruzko Foru Legea: egitura eta edukia.

1.7. Administrazio publikoen erantzukizuna. Kontzeptua eta motak. Baldintza orokorrak. Ondorioak. Osasun arloko langileek beren lanean duten erantzukizun zibil nahiz penala.

1.8. Nafarroaren ahalmen eta eskumenak. Foru Komunitateak Nafarroako osasun publikoaren arloan dituen eskumenak. Estatuko Administrazioarekiko harremanak. Autonomia erkidegoekiko lankidetza hitzarmen eta akordioak.

1.9. Osasunari buruzko Lege Orokorra. Oinarri orokorrak. Oinarrizko ezaugarriak. Administrazio publikoen eskumenak. Osasun Sistema Nazionala. Egitura eta gaurko egoera.

1.10. Nafarroako Osasun Eskualdeei buruzko Foru Legea: oinarri erregulatzaileak, egitura eta edukiaren azterketa. Udalen osasun zerbitzuen gaineko araua: egitura eta edukiaren azterketa.

1.11. Osasunari buruzko Foru Legea: oinarri erregulatzaileak, egitura eta edukiaren azterketa.

1.12. Eriaren eskubideak Espainian. Erregulazioa ordenamendu zibilean eta arlo penalean. Eriaren eskubideak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan. Nazioarteko adierazpenak. Herritarren erreklamazio eta iradokizunak erregulatzea Nafarroako osasun publikoaren sisteman.

1.13. Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua arautzen duen Foru Legea: egitura eta edukiaren azterketa.

1.14. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen araubidea erregulatzen duen Foru Legea: oinarri erregulatzaileak, egitura eta edukiaren azterketa. Araudi osagarria.

1.15. Medikamentuari buruzko Legea. Medikamentuen finantzaketa selektiboaren dekretua Osasun Sistema Nazionalean, eta hori garatzen duen agindua. Finantzaketa EEEko herrialdeetan. Erabiltzaile ekarpena.

2._B MULTZOA

2.1. Osasunaren Munduko Erakundea. Osasun arloan eragina duten nazioarteko beste erakunde batzuk. Nazioarteko Osasun Erregelamendua.

2.2. Europako erkidegoak. Sorrera eta bilakaera. Maastrichteko ituna. Batasuneko erakundeak. Europako erkidegoen antolamendu juridikoa. Antolamendu espainiarrean duten eragina. Osasun integrazioa Europan. Osasun arloan Batasuneko Erregelamenduei egokitzea.

2.3. Osasun ereduak. Herrialdeen arteko azterketa konparatiboa. Asistentzia mailak. Sistema espainiarraren egitura. Espainiako osasun erreforma: ildo orokorrak. Oinarrizko osasun ereduak. Herrialde garrantzitsuen arteko azterketa konparatiboa.

2.4. Gizarte Segurantzako osasun sistemak babesten duen populazioa. Eboluzioa eta ezaugarriak. Gizarte Segurantzaren babes ekintza: babesten diren egoerak eta prestazioen araubidea.

2.5. Asistentzia mailak. Kontzeptua, mugak eta erlazio funtzionalak. Asistentzia mailen antolamendua Nafarroan.

2.6. Oinarrizko osasun laguntza: oinarrizko kontzeptuak. Osasun erreformaren egungo garapena oinarrizko mailan. Legezko araudia. Komunitateak parte hartzeko organoak. Antolaketaren eta zuzendaritzaren oinarrizko irizpideak Oinarrizko Osasun Laguntzan. Zerbitzuen planifikazioa. Oinarrizko Osasun Laguntzako kontsulten antolaketa funtzionala.

2.7. Laguntza espezializatua. Oinarrizko kontzeptuak. Espezialitate anbulatorioen hierarkizazio prozesua. Legezko araudia.

2.8. Osasun Zerbitzuen antolamendua. Kontzeptu orokorrak. Zentroak eta baliabideak banatzeko irizpideak. Ospitale sarea. Besteren baliabideekin izaten den asistentzia. Itunak.

2.9. Ospitaleko laguntza: oinarrizko kontzeptuak. Antolaketaren egitura. Egitura funtzionala. Ospitaleko laguntza hobetzeko neurriak. Legezko araudia.

2.10. Larrialdietako osasun laguntza, ospitaleetako, anbulatorietako eta herrietako larrialdi zerbitzuak. Plangintza eta kudeaketa. Kontrola.

2.11. Osasun garraioa. Aplikatzen den araudia. Kontrola eta ebaluazioa. Etxeko oxigenoterapia eta bentiloterapia. Etxeko dialisia. Aplikatzen den araudia. Kontrola eta ebaluazioa.

2.12. Prestazio orto-protesikoak. Oxigenoterapia eta bentiloterapia. Etxeko dialisia. Osasun eta administrazio arloko beste prestazio batzuk. Gastuak itzultzea, osasun garraioa.

2.13. Osasun produktuen prestazioak. Farmazia prestazioa. Preskripzioak. Botikak ematea. Osasun arloko langileei botiken gainean ematen zaien informazioa eta pazienteei ematen zaiena. Espainiako erregelamendua. Gardentasun fitxak.

2.14. Botiken erabilera egokia. Kontzeptua eta helburuak. Botikak egoki erabiltzeko programa baten inguruan egin beharreko jarduerak.

2.15. Botiken preskripzioan eragina duten faktoreak. Botiken preskripzioaren onura, arriskuak eta kostua. Preskripzio politikak ebaluatzeko oinarri zientifikoak.

3._C MULTZOA

3.1. Gizarte Segurantzako osasun laguntzaren finantzaketa Espainian. Espainiako osasun gastua. Egitura eta ebaluazioa. Europako Batasuneko herrialdeekin konparatzea. Nafarroako osasun gastua.

3.2. Gizarte Segurantzako sistemen krisi ekonomikoa. Osasun gastua: horretan eragina duten faktoreak. Kostu ekonomikoak eta osasun arloko lehentasunak. Osasun politikari buruzko azterketa ekonomikoei buruzko irizpideak.

3.3. Osasun ekonomia. Osasunaren balioa. Osasun arloko eskaera eta eskaintza. Osasun merkatua. Osasun Zerbitzuen izaera ekonomikoa.

3.4. Zerbitzu publikoa. Kontzeptua eta motak. Zerbitzu publikoak kudeatzeko moduak. Zuzeneko kudeaketa. Zerbitzu publikoak kudeatzeko kontratua. Enpresa publikoak eta enpresa mistoak. Kudeatzeko eredu berriak.

3.5. Deszentralizazioa. Kostu eta onurako zentroak. Transferentzia prezioak ezartzeko kostuak. Inbertsio zentroak. Kostuak esleitzeko metodoak. Klinikoen erantzukizuna eta kudeaketarako autonomia zerbitzuen kalitateari eta eraginkortasunari begira.

3.6. Osasun laguntzaren ebaluazio ekonomikoa. Osasun teknologien ebaluazioa. Osasun laguntzako kostu eta onurei buruzko azterlanak. Kostua-onura eta kostua-eraginkortasuna azterketa.

3.7. Kostuaren eta erabakiak hartzearen kontzeptuak. Kostua, gastua eta ordainketa kontzeptuak. Kostuen sailkapena. Kostuaren neurria. Itopuntuaren edo errentagarritasun atalasearen azterketa.

3.8. Kostuaren kalkulua eta horren kontabilitatea. Kontabilitate finantzarioaren eta analitikoaren arteko desberdintasunak. Galera eta irabazien kontua. Kostuak kalkulatzeko metodoak. Kontabilitate sistema.

3.9. Inbertsio kontzeptua. Inbertsioen sailkapena. Inbertsio proiektuen balorazioa. Inbertsioak baloratzeko metodoak (denboraz kanpoko irizpideak eta denbora barnekoak).

3.10. Aurrekontuen printzipioak. Aurrekontua prestatzea. Aurrekontuen egitura, aurrekontu aldaketak. Aurrekontuaren exekuzioa. Gastu exekuzioaren prozedura eta faseak. Aurrekontuen kontabilitatea. Kontabilitate finantzarioarekin dituen desberdintasunak.

3.11. Zentro publikoak finantzatzeko alternatibak. Per cápita finantzaketa. Aurrekontu prospektiboaren eta erretrospektiboaren araberako finantzaketa. Jardueraren, kasuaren, egonaldiaren eta "case mix-en" araberako finantzaketa. Alde onak eta txarrak. Programa kontratuak.

3.12. Zentro pribatu itunduei zerbitzuak erostea. Osasun sisteman zentro itunduek duten zeregina. Zentro pribatu itunduen finantzaketa alternatibak. Zentro pribatuekin egiten diren itunak.

3.13. Langileen gastuak. Oinarrizko ordainsariak eta ordainsari osagarriak. Ordainsari egituraren ereduak. Osasun arloko langileei dagozkien ordainsari sistemek zer eragin duten osasun sistemen eraginkortasunean.

3.14. Baliabideen plangintza. Erabilera profila. Erabilera maila. Eraginkortasuna erabileran. Hondar gaitasuna.

3.15. Giza baliabideen kudeaketa. Eginkizunak eta zereginak esleitzea. Egiten den lanaren ebaluazioa. Motibazioa eta sustapena. Ezagutzaren kudeaketa.

4._D MULTZOA

4.1. Osasun mailak neurtzea. Oinarrizko kontzeptuak. Komunitatearen osasunaren adierazle nagusiak eta haien mugak.

4.2. Osasun plangintza. Oinarrizko kontzeptuak. Plangintza prozesuaren motak eta etapak.

4.3. Osasun arazo eta beharrak identifikatu eta lehenesteko metodoak. Nafarroako Osasun Plana.

4.4. Kalitatearen eta bere kudeaketa ereduen bilakaera kontzeptuala. Kalitatea osasun laguntzan. Marketina osasun zerbitzuetan.

4.5. Kalitatea kudeatzeko tresnak. Hobetu beharreko arloak identifikatu, aztertu eta lehenesteko metodoak. Kalitate politika kudeatzeko metodoak.

4.6. Kalitate programen diseinua osasun zerbitzuetan. Horiek ezartzeko estrategiak.

4.7. Ebidentzian oinarritutako erabakiak hartzera bideratutako kudeaketa klinikoa. Hori garatzeko estrategia eta teknikak.

4.8. Erabateko kalitatea. Kontzeptuak eta metodologia. Kalitatea kudeatzeko Europako eredua.

4.9. Ospitaleko zentro eta zerbitzuen kreditazioa. Kreditazio sistemak.

4.10. Prozesuaren ebaluazioa. Auditoria medikoa. Erabileraren azterlanak. Ospitaleko zerbitzu baten funtzionamendua ebaluatzeko prozesua.

4.11. Ebidentzian oinarritutako osasun laguntza. Ebidentzia bilatzea. Ebidentzian oinarritutako erabakiak hartzea. Normalizazioa osasun laguntzan. Protokolo klinikoak. Praktika kliniko egokietarako gidak. Bide klinikoak.

4.12. Bikaintasuna praktika klinikoan. Benchmarking kontzeptua. Aplikazio aldi eta estrategiak.

4.13. Prozesuen araberako kudeaketa osasun sisteman. Prozesuen berringeniaritza.

4.14. Kalitatea oinarrizko osasun laguntzan. Zerbitzuen zerrenda. Zerbitzuen baldintza teknikoak eta hedadura. Kalitate planak. Adierazle nagusiak.

4.15. Osasun adierazleak eratzeko metodologia. Ospitaleetako kalitatearen adierazle nagusiak.

5._E MULTZOA

5.1. Kudeaketaren kontrola. Monitorizazio sistemen diseinua.. Kudeaketako Aginte Koadroak. Eraginkortasunaren adierazle nagusiak.

5.2. Proiektuen kudeaketa. Proiektuen plangintza. Diagramak eta kronogramak. Bide kritikoa. Baliabideak esleitzea eta zereginak banatzea. Proiektuaren kontrola.

5.3. Harrera Zerbitzuak pazienteak kudeatzeko oinarrizko tresna gisa. Eginkizunak eta egituratzea. Oheen kudeaketa eta alten programazioa.

5.4. Itxaron zerrendak. Kontzeptua. Itxaron zerrendak kudeatu eta kontrolatzea.

5.5. Eriaren Arazoetarako Zerbitzuak. Eginkizunak eta egituratzea. Gizabidezko osasun laguntza.

5.6. Ingresatutako pazienteen erregistroa. Araudia eta erabilerak.

5.7. Ospitaleko altaren txostena. Araudia, justifikazioa eta erabilerak.

5.8. Eritasunak, prozesu diagnostikoak eta terapeutikoak sailkatu eta kodetzeko sistemak. Eritasunen nazioarteko sailkapena.

5.9. Pazienteen sistemak eta sailkapena. Diagnostikoarekin zerikusia duten taldeak. Ospitaleko case-mix. Erabilerak.

5.10. Osasun laguntzari buruzko informazioa erregistratzeko sistemak. Historia kliniko tradizionala eta problemen arabera bideratutako historia klinikoa. Historia kliniko informatizatua, bere garrantzia, arriskuak eta onurak. Datuen Oinarrizko Multzo Gutxienekoa. Osasun arloan aplikatzen diren informazioaren teknologiak.

5.11. Osasun demografia. Aldagai demografikoak. Jaiotza-tasa eta ugalkortasuna. Heriotza-tasa orokor eta berariazkoa. Migrazio mugimenduak. Informazio iturriak.

5.12. Epidemiologiako oinarrizko kontzeptuak. Definizioa. Metodo epidemiologikoa. Aldagai epidemiologikoak. Kausalitatearen teoria epidemiologian.

5.13. Estatistika deskriptiboa. Aldagai motak. Aldagaiak neurtzeko eskala. Datuen irudikapen grafikoa. Zentralizazio eta sakabanatze estatistikak.

5.14. Populazioaren eta laginaren kontzeptua. Laginketa teknikak. Probabilitatezko laginak eta probabilitatezkoak ez direnak. Ausazko laginketa sinplea. Ausazko laginketa geruzatua. Ausazko laginketa mordokatua ("clusters").

5.15. Karaktere kuantitatiboko bi laginen edo gehiagoren arteko homogeneotasun azterketa. Batez bestekoen eta bariantzen alderaketa.

Iragarkiaren kodea: F0301146