99. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

698/2003 FORU AGINDUA, ekainaren 19koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "Pirinioen hegoaldeko autobia (A-24), Iruña-Jaca-Huesca: Noaingo lotune berria eta A-15 autobidearekin eta N-121 errepidearekin lotzea" izeneko lanen kontratua esleitzen duena.

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, aditzera ematen da ekainaren 19ko 698/2003 Foru Aginduaren bidez kontratu hau esleitu dela:

_Kontratuaren xedea: aipatu lanak egitea.

_Esleitzeko prozedura edo bidea: irekia, lehiaketa.

_Kontratuaren prezioa: 9.226.975,00 euro.

_Epea: hemezortzi (18) hilabete.

_Esleipen-hartzailea: Hormigones Asfálticos de la Ribera, S.A. (Harinsa).

Iruñean, bi mila eta hiruko ekainaren hemeretzian._Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, José Ignacio Palacios Zuasti.

Iragarkiaren kodea: C3216372