92. ALDIZKARIA - 2003ko uztailaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A N T S O A I N

E D I K T U A

Antsoaingo Udalak, 2003ko ekainaren 20an egin osoko bilkuran, besteak beste erabaki hau hartu zuen:

"Toki Entitateen Antolaketa, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduan, azaroaren 28ko 2568/1986 E.D.ren bitartez onetsitako hartan, hain zuzen ere 13.6 artikuluan ezartzen da dedikazio esklusiboa ez duten Udalbatzako kideek laguntzak jasoko dituztela organo kolegiatuen bilkuretara joaten direnean, baldin eta haietako partaide badira.

Horrenbestez,

Erabaki da:

1. Udalbatzako kideek 241 euroko laguntza jasoko dute, organo kolegiatuen bilkuretara joaten diren bakoitzean, baldin eta haietako partaide badira.

2. Dena dela, Udalbatzako kideek hilean gehienez ere zenbateko hauek jasoko dituzte bilkuretara joateagatik:

_Alkate udalburua: 601 euro.

_Alkateordeak: 421 euro.

_Gainerako zinegotziek: 241 euro.

3. Erabaki honek eragina izanen du bi mila eta hiruko uztailaren batetik aitzina.

4. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarki oholean argitaratuko da."

Argitara ematen da Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeko 75.5 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Antsoainen, bi mila eta hiruko ekainaren hogeita lauan. Alkatea, Alfredo García López.

Iragarkiaren kodea: C3205416