92. ALDIZKARIA - 2003ko uztailaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A N T S O A I N

E D I K T U A

Antsoaingo alkate udalburuak ebazpen hau eman du 2003ko ekainaren 18an:

"Toki Araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.1 artikuluak ezartzen duenez, alkateak Gobernu Batzordeko kideak libreki izendatu eta kargutik kentzeko ahalmena du.

Bestalde, artikulu bereko 3. idatz-zatiak xedatzen duenez, alkateak ahalmena du alkateordeak libreki izendatzeko, Gobernu Batzordeko kideen artetik hautaturik, eta bai kargutik kentzeko ere. Alkatea kanpoan edo gaixorik edo alkatetza hutsik dagoenean, alkateordeak arituko dira alkatearen ordez, izendatu zituzten hurrenkera berean.

Horrenbestez,

Ebatzi dut:

1. Alkateorde eta Gobernu Batzordeko kide izendatzea ondoko zinegotzi hauek:

_Lehen alkateordea: Antonio Gila Gila jauna.

_Bigarren alkateordea: Jesús María Esteban Lainez jauna.

_Hirugarren alkateordea: Javier Apellániz Muñoz jauna.

_Laugarren alkateordea: Manuel Benítez Trinidad jauna.

2. Izendapen honen berri ematea osoko bilkurari, hurrengo bilkuran, izendatuei banan-banan jakinaraztea, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarkia argitaratzea. Horrek ez du eragotziko izendapenek indarra hartzea ebazpen hau eman eta biharamunean."

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Antsoainen, bi mila eta hiruko ekainaren hogeita lauan. Alkatea, Alfredo García López.

Iragarkiaren kodea: C3205406