92. ALDIZKARIA - 2003ko uztailaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A N T S O A I N

E D I K T U A

Antsoaingo alkate udalburuak ebazpen hau eman du 2003ko ekainaren 18an:

"Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduaren 43. artikuluaren arabera, alkateak zilegi du bere eskurantzak Gobernu Batzordearen esku uztea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.3 artikuluan ezarritako mugak gainditu gabe.

Horrenbestez,

Ebatzi dut:

Lehena._Alkatetzaren eskurantza hauek Gobernu Batzordearen esku uztea:

a) Kudeaketa ekonomikoa garatzea, onetsitako aurrekontuari loturik, eta gastuak xedatzea nire eskumeneko esparruan.

b) Lan eskaintza publikoa onestea eta langileak hautatzeko proben oinarriak onestea.

c) Planeamendu orokorra garatzeko bitartekoak onestea, osoko bilkurari dagozkionak izan ezik, eta orobat hirigintzako kudeaketarako bitartekoak eta urbanizazio proiektuak onestea.

d) Kontratazioak eta esleipenak, apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 artikuluko ñ) letran ezarritako mugak gainditu gabe.

e) Obra eta zerbitzuen proiektuak onestea, haiek kontratatu edo esleitzea nire esku badago eta aurrekontuan jasorik badaude.

f) Lizentziak ematea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 319. artikuluan ezarritako moduan.

Bigarrena._Dekretu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, eta haren edukiaren berri ematea osoko bilkurari hurrengo bilkuran."

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Antsoainen, bi mila eta hiruko ekainaren hogeita lauan. Alkatea, Alfredo García López.

Iragarkiaren kodea: C3205393