92. ALDIZKARIA - 2003ko uztailaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E S T E R I B A R

Xehetasun azterlana hasiera batez onetsita

Esteribarko Udalak, Alkatetzak 2003ko ekainaren 13an eman 74/03 ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen Ollokiko 1. poligonoko 12 eta 14. lurzatien eta inguruaren xehetasun azterlana, José M. Echavarren Gogorcena jaunak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Esteribarren, bi mila eta hiruko ekainaren hamahiruan. Alkatea, Francisco Javier Borda Garde.

Iragarkiaren kodea: A0306210