92. ALDIZKARIA - 2003ko uztailaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B U Ñ U E L

Aurrekontuko aldaketak behin betiko onetsita

Buñuelgo Udalak, 2003ko apirilaren 14an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2003ko aurrekontu arrunta aldatzeko espedientea.

Hasierako onespenaren iragarkia 64. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, 2003ko maiatzaren 21ean argitaratu ondoko jendaurreko epean herritarrek edo interesatuek ez dute erreklamaziorik aurkeztu; hori dela eta, bidezko da aldaketa hau behin betiko onestea:

_Kontusaila: 5310-60001 "Uholdeengatik kaltetutako nekazaritzako azpiegiturak konpontzea", 324.984,58 euro. Kreditu berezia Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzarekin finantzatua, zenbateko berarekin.

Buñuelen, bi mila eta hiruko ekainaren hamarrean. Alkate udalburua, Santiago Mayayo Chueca.

Iragarkiaren kodea: A0306187