92. ALDIZKARIA - 2003ko uztailaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Iruñeko Udaleko Administrazioaren Antolamenduari buruzko Erregelamendua hasiera batez onetsirik

Udalak, 2003ko uztailaren 3an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Iruñeko Udaleko Administrazioaren Antolamenduari buruzko Erregelamendua.

Espedientea ikusgai dago Iruñeko Udaleko iragarki oholean, interesatuek aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten, 30 egun balioduneko epean, argitalpen honen biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, bi mila eta hiruko uztailaren lauan. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0306878