92. ALDIZKARIA - 2003ko uztailaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

250/2003 FORU DEKRETUA, uztailaren 15ekoa, Francisco Javier Errea Iribas jauna Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Herrilurren atalburu kargutik kentzen duena.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko bigarren atalean ezartzen du atalburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Horiek horrela, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hiruko uztailaren hamabosteko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra._Francisco Javier Errea Iribas jauna Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Herrilurren atalburu kargutik kentzea, eta emandako zerbitzuak eskertzea. 2003ko ekainaren 4az geroztiko ondorioak izanen ditu kargu-uzteak.

Iruñean, bi mila eta hiruko uztailaren hamabostean._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, José Javier Echarte Echarte.

Iragarkiaren kodea: C3226229