92. ALDIZKARIA - 2003ko uztailaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A S A R T A

2002ko kontu orokorrak behin betiko onetsita

Asartako Kontzejuko Batzorde Kudeatzaileak, 2003ko martxoaren 28an egindako bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea 2002ko kontu orokorrak, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 305. artikuluan eta horrekin bat datozen gainerako xedapenetan ezarritakoari jarraikiz.

Asartan, bi mila eta hiruko ekainaren hemeretzian. Alkate udalburua, Jesús María Alegría Azcárate.

Iragarkiaren kodea: A0306469