92. ALDIZKARIA - 2003ko uztailaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

D O N E Z T E B E

Kreditu aldaketak 2003ko aurrekontu orokorrean

Doneztebeko Udalak, 2003ko maiatzaren 23an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2003ko aurrekontu orokorrean kreditu aldaketak egiteko 2. espedientea, eranskinean azaltzen den bezala. Jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, Udaleko idazkaritzan, nahi duenak aztertu eta bidezko iruditzen zaizkion erreklamazioak aurkez ditzan. Erreklamaziorik egiten ez bada, espedientea behin betikoz onetsitzat joko da, hala xedatu baitzen hasierako onespenaren erabakian.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 284 eta 285. artikuluetan xedatutakoa betez.

Gastuak:

Kontusaila: 1-4523-62201. Kontsignazioa: 0 euro. Altak/bajak: 51.474,66 euro. Osotara: 51.474,66 euro.

Kontusaila: 1-4523-62201. Kontsignazioa: 51.474,66 euro. Altak/bajak: 18.440,49 euro. Osotara: 69.915,15 euro.

Osotara. Kontsignazioa: 51.474,66 euro. Altak/bajak: 69.915,15 euro. Osotara: 121.389,81 euro.

Kreditu aldaketak 870-R.T. (Gastu orokorrak) kontusailaren kargura finantzatuko dira 18.440,49 euroko zenbatekoan, eta Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuaren dirulaguntzaren kargura 51.474,66 euroko zenbatekoan.

Donezteben, bi mila eta hiruko ekainaren hamahiruan. Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0306286