92. ALDIZKARIA - 2003ko uztailaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L O N G I D A

Obra kontratua esleiturik: "Sareak, zoladura eta hodiak berritzea Murillon, Artaxon, Ekain eta Billabetan"

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko 10/1998 Foru Legearen 96.3 artikuluan aurreikusitako ondorioak sor daitezen, aditzera ematen da Udalak 2003ko maiatzaren 15ean egin osoko bilkuran erabaki hau hartu zuela: Jabsa eta Tarco Tomás Hurtado, S.L. enpresen aldi baterako batasunari esleitzea "Sareak, zoladura eta hodiak berritzea Murillon, Artaxon, Ekain eta Billabetan" izeneko obraren kontratua, 611.686,80 eurotan, BEZa barne.

Longidan, bi mila eta hiruko ekainaren bian. Alkatea, Francisco Javier Oliver Carte.

Iragarkiaren kodea: A0306287