92. ALDIZKARIA - 2003ko uztailaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T A F A L L A

URM-12 unitateko 27, 28, 29, 30 eta 31. lurzatien xehetasun azterlana behin betiko onetsita

Tafallako Udalak, 2003ko ekainaren 11n egin osoko bilkura berezian, erabaki hau hartu zuen, bertzeak bertze:

Gobernu Batzordeak 2003ko martxoaren 25ean hasiera batez onetsi zuen URM-12 unitateko 27, 28, 29, 30 eta 31. lurzatien xehetasun azterlana, Joaquín Catalan Barasoain, Maria José Andueza Ruiz, Irene Bustince Pérez eta Eduardo Lerga Lecumberri jaun-andreek sustatua.

Espedientea jendaurrean egon zen 20 egunez. Horretarako 2003ko 60. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, maiatzaren 14an. Javier Sola Los Arcos jaunak 2003ko maiatzaren 7an alegazioa aurkeztu zuen (S.E.ko zenbakia: 1369), bere jabetzako 28. lurzatiaren kokaera zela eta. Izan ere, xehetasun azterlanean Sola jaunaren lurzatia besteak baino beheragoko kotan eratu zen, ez zuelako onartu gainerako lurzatietarako proposatu zen garaiera.

Javier Sola Los Arcos jaunak 2003ko maiatzaren 26an idazkia aurkeztu zuen (S.E.ko zenbakia: 1601). Bertan adierazi zuen kendu egin nahi zuela maiatzaren 7an aurkeztutako alegazioa eta ontzat ematen zuela xehetasun azterlanean 27, 29, 30 eta 31. lurzatietarako kalkulatu zen garaiera.

Udaleko zerbitzu teknikoek 2003ko ekainaren 11n emandako txostena kontuan izanik eta Lurraldearen Antolameduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legeko 76 eta 81. artikuluetan xedatutakoa aplikatuz,

Erabaki da:

Lehena._Sola jaunak alegazioa kentzeko 2003ko maiatzaren 26an aurkeztu zuen idazkia onartzea, eta halaber, gainerako lurzatiei kalkulatu zaien garaiera bera onartzea 28. lurzatirako, horrela lortuko baita kaleko eraikuntzak konposizioz berdintsuak izatea, URM-12 unitatearen xehetasun azterlan orokorrak bete nahi duen helburuetako bat, hain zuzen ere.

Bigarrena._Behin betiko onestea URM-12 unitateko 27, 28, 29, 30 eta 31. lurzatien xehetasun azterlana, Joaquín Catalan Barasoain, Maria José Andueza Ruiz, Irene Bustince Pérez eta Eduardo Lerga Lecumberri jaun-andreek sustatua.

Hirugarrena._Sustatzaileei xehetasun azterlanaren proiektuaren testu bategina egin dezatela eskatzea, garaierari buruzko zehaztapenetan kaleko 28. zenbakiko lurzatia ere sartzeko.

Laugarrena._Behin betiko onespenerako erabakiaren iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, eta erabakia eta xehetasun azterlanaren testu bateginaren kopia igortzea, behar bezala eginbideturik, Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura.

Bosgarrena._Erabakia jakinaraztea Ekonomia eta Kontabilitate Alorrari, Hirigintza eta Lege Aholkularitza Alorrari eta interesatuei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Jakinarazten dut, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak sor ditzan, eta ohartarazten erabakiaren aurka errekurtso hauek jar daitezkeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi ondoko hilabetean.

Tafallan, bi mila eta hiruko ekainaren hamabian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0306548