92. ALDIZKARIA - 2003ko uztailaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G A L O Z E

2002ko ekitaldiko kontuak

Galozeko Udalak, Kontuen Batzorde Berezi gisa eraturik, 2003ko maiatzaren 25ean egin bilkuran, aho batez erabaki zuen adostasun txostena ematea eta hasiera batez onestea 2002ko kontuen espedientea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 305. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 242. artikuluan ezarritakoa betetzeko, espedientea jendaurrean egonen da Udaleko idazkaritzan hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Galozen, bi mila eta hiruko ekainaren bederatzian. Alkate udalburua, Jesús María Eder Jiménez.

Iragarkiaren kodea: A0306411