92. ALDIZKARIA - 2003ko uztailaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

2003ko lan-eskaintza publikoa

Iruñeko Udaleko Alkatetzak, 2003ko maiatzaren 29an, honako xedapen hau eman zuen:

DAL 03-MAI-29 (1/FP).

Ikusirik indarrean den Iruñeko Udaleko plantilla organikoan dauden lanpostu hutsak, erabaki dut Iruñeko Udalaren 2003ko lan-eskaintza publikoa onestea, bertan sartuta indarrean den Udaleko plantilla organikoko lanpostu huts guztiak. Plantilla hori 2003ko 34. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, martxoaren 19an. Hori guztia, Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamenduaren 3. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Hasteko, 2003an lanpostu hauek eskainiko dira:

Erreprografiako ofizial 1.

2 profesional-ofizial, obretakoak.

Elektrizitate Zerbitzuko arduradun 1.

3 profesional-ofizial, elektrizistak.

7 profesional-ofizial, obretakoak.

3 ikuskatzaile-ofizial, obretakoak.

2 profesional-ofizial, lorategietakoak.

6 ikuskatzaile-ofizial, lorategietakoak.

Mantenimenduko arduradun 1, desinfekziokoa.

2 profesional-ofizial, desinfekziokoak.

Lakiolari arduradun 1.

Hilerriko 3 arduradun.

Mantenimenduko zerbitzuko arduradun 1.

11 udaltzain.

19 udaltzain kabo.

Plantilla organikoan dauden gainerako lanpostu hutsak 2004 eta 2005 urteetan eskainiko dira. Hartara, deialdiak lehenetsiko dira kontuan hartuz ukitutako langile taldeen behin-behinekotasuna eta lanpostu huts horiek bitarteko langileekin beteta daramaten denbora.

Iruñean, bi mila eta hiruko ekainaren hogeita hamarrean. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0306610