92. ALDIZKARIA - 2003ko uztailaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

EBRO KIROL MANKOMUNITATEA

Aurrekontuko aldaketen espedientea

Ebro Kirol Mankomunitateko Batzarrak, 2003ko ekainaren 10ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2003ko aurrekontu orokor eta bakarreko aldaketen espedientea. Hona hemen laburturik:

GASTU GOITITUAK

Organikoa: 1. Funtzionala: 121. Ekonomikoa: 22602. Deskribapena: publizitatea eta propaganda. Zenbatekoa: 200,00.

Organikoa: 1. Funtzionala: 121. Ekonomikoa: 216. Deskribapena: ekipo informatikoen konponketa, mantentze-lana eta kontserbazioa. Zenbatekoa: 2.000,00.

Organikoa: 1. Funtzionala: 121. Ekonomikoa: 206. Deskribapena: fotokopiagailu ekipoaren "renting" alogera. Zenbatekoa: 2.000,00.

Guztira: 4.200,00.

Gastu horiek finantzatuko dira gastu orokorretarako diruzaintzako gerakin likidoarekin.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeko 212. artikuluan eta ondorengoetan xedatuarekin bat egin da hau guztia.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 276. artikuluarekin bat, espediente hau jendaurrean egonen da 15 egun balioduneko epean, Mankomunitateko egoitzan, nahi duenak aztertu eta bidezko juzgatzen dituen erreklamazioak aurkez ditzan.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, horrela onetsitako espedientea behin betikotzat joko da eta betetzat, orobat, hura laburturik argitaratzeko tramitea.

Castejonen, bi mila eta hiruko ekainaren hogeita seian. Mankomunitateko burua, María Olga Mesa Romeo.

Iragarkiaren kodea: A0306614