92. ALDIZKARIA - 2003ko uztailaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Lehiaketa publikorako deialdia, Mendillorriko Trinkete-Kiroldegiko kirol ekipamenduaren, aldagelen eta komunen hornidura eta instalazioa kontratatzeko

_Proposamenak aurkezteko:

Gutunazal batean, lehiaketaren oinarriek ezarritako agiriak barnean sartuta.

_Proposamenak non aurkeztu, eta noiz arte:

Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean (Casa Marceliano etxea), hogeita seigarren egun naturala bitarte, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

_Beste hainbat argibide:

Baldintzak eta behar den beste edozein argibide jasotzeko, Udalaren Argibide Bulegora jo daiteke, (Merkatuko kalea, z/g), edo, bestela, Hezkuntza, Gazteria eta Kirol Alorrera (Zapateria kalea, 40-2. solairua).

Iruñean, bi mila eta hiruko ekainaren hogeita bostean. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0306707