92. ALDIZKARIA - 2003ko uztailaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Dirulaguntzak ematea, gazteendako jarduerak egiteko

_Dirulaguntzen xedea.

Dirulaguntzen deialdi publiko honen xedea 2003. urtean gazteendako aisialdirako jarduerak sustatzen edo garatzen dituzten elkarte edo entitateendako dirulaguntzak arautzea da.

_Eskabideak.

Gutunazal batean, bertan sarturik baldintzen oinarrietan zehaztutako agiriak eta aipatu oinarriei atxikirik doan eranskina beterik.

_Aurkezteko tokia eta epea.

Eskabideak aurkezteko epea00 2003ko urriaren 15ean bukatuko da, edo, bertzenaz, bidezko bada, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo hamabost egun natural iraganda, argitalpen hori aurtengo urriaren 1a baino geroago egiten bada, eta, betiere, azken eguneko arratsaldeko ordu bietan (14:00). Eskabideak Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztu behar dira.

_Bertzelako argibideak.

Baldintzak eta behar den guztia Gaztediaren Etxean (Zangoza, 30) eta Udalaren Argibide bulegoan daude (Casa Marceliano - Merkatuko kalea, 7 eta 9, beheko solairua).

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hogeita zazpian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0306706