92. ALDIZKARIA - 2003ko uztailaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

NAFARROAKO ADMINISTRAZIO AUZITEGIA. Jakinarazpen ediktuak.

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horren 59.5 artikuluak xedatzen duena, Auzitegi honek 2003ko urtarrilaren 30ean emandako 361 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 01-4971 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Esteban Igoa Echeveste jaunak jarri zuen, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko maiatzaren 7an eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (27546/00 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"361 zenbakiko Ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeita hamarrean.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 02-4971 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoko espedientea aztertu du. Esteban Igoa Echeveste jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko maiatzaren 7an eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (27546/00 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da Iruñeko Alkatetzak 2001eko maiatzaren 7an eman zuen premiamendu-probidentzia baten aurka. Probidentzia hori borondatezko epean ordaindu gabeko trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko eman zen. Isuna Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko 1990eko martxoaren 2ko Legea urratzeagatik ezarri zen, 27546/00 zenbakiarekin instruitu zen zehapen espedientean. Errekurtsogileak egokitzat jotzen dituen alegazioak eta oinarri juridikoak azaldu ditu eta, azkenik, probidentzia deusezta dadila eskatu du.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketaren aurrekariak biltzen dituen espedientea bidali du, eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa._Udalak premiamendu prozedura batean egin duen jarduketa bat legezkoa den ala ez argitu behar da errekurtso honetan.

Auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, abenduaren 20ko 1684/90 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Diru-bilketari buruzko Erregelamendu Orokorrean dago. Bada, Erregelamenduaren 99 artikuluaren arabera, premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek soilik izan daitezke: a) preskripzioa; b) likidazioa deuseztatzea, etetea edo arauzko eran ez jakinaraztea; c) borondatezko epean ordaintzea edo ordainketa geroratzea; eta d) betearazpen bideari hasiera ematen dion agiriaren formazko akatsa. Zio horiek Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia _R. Ar. 544_, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa _R. Ar. 4934 eta 5454_, beste askoren artean), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino. Premiamendu-prozeduraren helburu bakarra Ogasun Publikoarekiko zorrak borondatezko epean ordaintzen ez direnean haiek nahitaez ordainaraztea da. Zorrak sortarazi dituzten egintzak, egintza nagusiak direnez, prozedurako une egokian aurkatu behar dira, eta ez borondatez ordaindu gabeko zorrak nahitaez ordainarazteko orduan.

Bigarrena._Espedientean ikusi dugunez, ez da gertatu Erregelamenduaren 89. artikuluko kasurik. Zehapen ebazpena behar bezala jakinarazi zitzaion errekurtsogileari, aginduzko baldintza formalak betez, Posta Zerbitzuaren bitartez, 2000ko azaroaren 17an (jakinarazpena jaso zuen pertsonak honela identifikatu zuen bere burua: Isabel Echeveste andrea, interesatuaren ama, NAN: 72.618.767), eta horrenbestez tramitea betetzat eman zen.

Gainerakoan, egintza irmoa eta onartua izan zen, ez zitzaiolako behar ziren garaian eta eran errekurtsorik egin. Gogoan izan behar da ezen zehapen ebazpen horren aurka, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa aurkez zitekeela, egintza agindu zuen organoari zuzendua, edo Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jurisdikzio egokian, Nafarroako egoitzan, edo bestela gora jotzeko errekurtsoa Auzitegi honetan. Halaber, kontuan hartu behar da gora jotzeko errekurtso hau jartzeak, ez baita errekurtso hierarkikoa, ez duela Udalaren administrazio-bidearen luzapenik eragiten, ezta isunaren ordainarazpenaren etendurarik, inondik ere (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 339.1 artikulua, eta 279/1990 Foru Dekretuaren 8.2 artikulua, 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazkeran).

Hirugarrena._Bestalde, administrazio bidea (Udalarena) agorturik, ebazpen zehatzailea betearazle bilakatu zen (Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 138.3 artikulua) eta, Trafikoari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 84. artikuluan (martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako E.D.) ezarritako borondatezko ordainketa epea iragan zenez isuna ordaindu gabe, Zuzenbideari erabat lotzen zaio isuna premiamendu bidez ordainaraztea, eta bai %20ko premiamendu-errekargua sortzea (aipatu Erregelamenduaren 98 eta 100. artikuluak) eta berandutzagatiko korrituak sortzea ere (arau beraren 98 eta 109. artikuluak).

Azkenik, ez da antzeman zehapenaren preskripziorik gertatu denik (zehapenak, behin irmoak direnean, urtebeteren buruan preskribatzen dira _Bide Segurtasunari buruzko Legearen 81.2 artikulua_; eta ez dira irmotzen harik eta Jurisdikzioari buruzko Legeak _uztailaren 13ko 29/1998 Legea_ 46. artikuluan Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezteko ematen duen epea bukatu arte, hau da, bi hilabete iragan arte, jakinarazpena berariaz egiten denean), ez ordainketa geroratu edo zatikatzeko baimenik eman denik, ezta Auzitegi honek, are ofizioz, aintzat hartu behar lukeen beste inolako akatsik gertatu denik ere. Bidezkoa da errekurtsoa ezestea.

Azaldutakoa dela eta, Auzitegiak ondokoa,

Ebatzi du: Ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko isun bat betearazpen bidetik kobratzeko Iruñeko Alkatetzak emandako premiamendu-probidentziaren aurkakoa (27546/00 zenbakiko zehapen espedientea); egintza hori berretsi beharrekoa da eta berretsi egin dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita hamarrean._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horren 59.5 artikuluak xedatzen duena, Auzitegi honek 2003ko apirilaren 1ean emandako 1454 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 02-1451 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Iñigo Subiza Iribarren jaunak jarri zuen, egoiliarrek beren sektoretik kanpo ZER eremuan aparkatzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Hiritarren Babespen alorreko zinegotzi delegatuak 2002ko martxoaren 15ean eman zuen ebazpenaren aurka (961939/01 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"1454 zenbakiko Ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta hiruko apirilaren batean.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 02-1451 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Iñigo Subiza Iribarren jaunak jarri du errekurtso hori, egoiliarrek beren sektoretik kanpo ZER eremuan aparkatzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Hiritarren Babespen alorreko zinegotzi delegatuak 2002ko martxoaren 15ean eman zuen ebazpenaren aurka (961939/01 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau Iruñeko Udaleko Hiritarren Babespen alorreko zinegotzi delegatuak zehapena ezartzeko emandako ebazpen baten aurka jarri da (Iruñeko Alkatetzak zehatzeko ahalmena eskuordetzan eman baitzion, 1999ko uztailaren 5ean eman eta 1999ko abuztuaren 20an 104 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako ebazpenaren bidez). Izan ere, zinegotziak 60,10 euroko (10.000 pezeta) isuna jarri zuen zehapen espediente batean, trafikoko arau-hauste arin batengatik, alegia, ibilgailua Santo Domingo kalean tiketik gabe aparkatzeagatik, antolamendu juridikoa urratzen zela. Errekurtsogileak aplikagarritzat jotzen dituen oinarri juridikoak azaldu ditu, eta azkenik zehapena deuseztatzeko eskatu du.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketaren aurrekariak biltzen dituen espedientea bidali du, eta errekurritutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa._Zehapen espedientea eragin zuten gertaerak erabat egiaztatu dira espedientean. Izan ere, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluan xedaturik dagoenez, agintaritzaren agenteen salaketek, kontrako frogarik ez dagoenean, salatutako gertaeren fede ematen dute. Egia da egiazkotasun uste hori ezin dela hedatu trafikoaren kontrolatzaile edo zaintzaileengana, ezin baitira agintaritzaren agentetzat hartu. Beraien salaketek, edozein herritarrek egin dezakeenak bezalaxe, berez ez dute aski indar salatzen diren gertaerak kreditatzeko, ondorengo frogen bitartez egiaztatzen ez badira (AGren 1991ko urriaren 1eko Epaia _R.Ar. 7639_ eta 1993ko azaroaren 23koa _R.Ar. 8883_, beste askoren artean). Nolanahi ere, gertaerak ikusi dituen edozein pertsonaren salaketa, Goi Auzitegiak azpimarratzen duen bezala, kontuan hartu beharreko froga elementua da eta salaketari egiantza eman edo kentzen dioten gainerako inguruabarrekin batera aztertu behar da (AGren 1999ko irailaren 22ko Epaia _R.Ar. 6728_).

Hala gertatu da kasu honetan, zaintzailearen salaketa eta geroagoko berrespena ez baitira gezurtatu errekurtsogilearen adierazpenen bidez. Egia da errekurtsogileak alegazio idazkia aurkeztu zuela salaketaren aurka, salatutako gertaera ukatuz, baina ez zuen inolako azalpen zentzuzkorik eman, gertaerei buruz aurkezten zuen bertsioari sinesgarritasuna emateko. Hala adierazi du Auzitegi gorenak (AGren 2001eko azaroaren 28ko Epaia; R. Ar. 9800; 4974/1996 zenbakiko kasazio errekurtsoa): "Auzitegiak (auzialdikoa) baieztatu du, zuzentasun osoz, kontrolatzailearen testigantza-salaketa froga elementuetako bat dela, zentzuz haztatu beharrekoa, erregelamenduz aurreikusitako moduan ematen denean hasierako salaketa berresteko, inguruabar pertsonalak berariaz aipaturik, eta halaber, zentzuz baloratu behar dela bestelako froga elementu guztiekin batera. Hortaz, ez dago mintzatzerik konstituzioaren eta legeen aginduz herritar guztiek hasieran duten errugabetasun usteari buruzko ezjakintasunaz, legezko berme guztiekin bideratutako administrazio prozesu baten barnean haztatu baita; eta auzialdiko Auzitegiak berretsi egin du iritzi hori, adierazpen edo salaketa horren balioa alegia, egia dela ondorioztatuz, ez bakarrik bere edukiagatik, baizik eta, baitaere, kontrako azalpen arrazoizkorik ez dagoelako".

Bigarrena._Beste alde batetik, errekurtsogilearen alegazioei erantzunez ondokoa azpimarratu behar dugu: Aparkaldi mugatuko eta murriztuko eremuak arautzen dituen udal ordenantzako aldaketak indarra hartu zuenetik (Iruñeko Udalak 1999ko urriaren 21eko osoko bilkuran onetsi eta 2000ko otsailaren 23an 24 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen aldaketa), hizpide dugun ibilgailua aparkatu zen tokia (Santo Domingo kalea) ZER eremuaren barnean honela dago sailkatuta: "aparkaldi mugatuko eremua, soilik txandaka aparkatzeko". Horrek esan nahi du, Ordenantzaren 17. artikuluaren arabera, tiketa behar dela ordu-mugak indarrean dauden bitartean aparkatzeko (lanegunetan, astelehenetik ostiralera: 8:30etik 14:00ak arte eta 16:00etatik 20:00ak arte arte; larunbatetan: 8,30etik 14:00ak arte). Gainera, ordu-mugak indarrean ez dauden bitartean, ZER eremu horretan 1. sektoreko egoiliarren ibilgailuak baizik ezin dira aparkatu.

Hirugarrena._Bide Segurtasunari buruzko Legearen 38.4 artikuluan eta Zirkulazioari buruzko Erregelamendu Orokorraren (urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretua) 93. artikuluan ezarritakoaren arabera, hiri bideetan gelditu eta aparkatzeari buruzko araubidea udal ordenantzaz arautzen ahal da, eta behar diren zuzenketa neurriak har daitezke, ibilgailua dagoen lekutik kentzea edo inmobilizatzea barne.

Aipatu lege aurreikuspen hori garatzeko, aparkaldi mugatuko eta murriztuko eremuak egun arautzen dituen udal ordenantzak (1998ko irailaren 9ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 108. zenbakia) debekatu egiten du, salbuespenak salbu, behar den tiketa jarri gabe ibilgailuak aparkatzea aparkaldi mugatuko eremuetan, mugaketa indarrean dagoen orduetan (5. artikulua). Era berean, arau-haustea da egoiliarrek beren sektoretik kanpo aparkatzea horretarako behar den tiketa jarri gabe (23.4 artikulua).

Bestalde, Zirkulazioari buruzko Erregelamendu Orokorraren 94. artikuluko 2.b) eta 3. idatz-zatiak aplikatuz gero (urtarrilaren 30eko 116/1998 Errege Dekretuak aldatutako testua), arau-hauste arintzat hartu behar da udal agintaritzak ordu-mugak ezarri dituen lekuetan aparkatzea horretarako baimena ematen duen erakusgarria jarri gabe, edo erakusgarria jarrita ere ibilgailua edukitzea udal ordenantzak ezarritako denbora gaindituz. Arau-hauste horrengatik 15.000 pezeta (90,15 euro) bitarteko isuna ezartzen ahal da, lege beraren 67.1 artikuluak xedatzen duenez, eta oraingoan 60,10 euroko (10.000 pezeta) isuna ezarri da. Isunaren zenbatekoa, Auzitegi honen iritziz, behar bezala graduatu da.

Laugarrena._Azkenik, errekurtsogileak babesik eza alegatu du, esanez Udalak ez zizkiola bidali espedienteko agiri guztien kopiak eta ez zizkiola azaldu zehapen ebazpenaren zioak. Lehenbizikoari dagokionez, esan beharra dago interesatuak une oro udal bulegoetan eskura izan dituela agiri horiek guztiak, salaketa-orria eta salatzailearen berrespen-idazkia barne direla (izan ere, ustezko arau-hausleak zehapen espedientea noiznahi ikusteko eskubidea baitu, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 135. artikuluak adierazten duenez, lege beraren 35. artikulura jotzeko agintzen duenean), eta horregatik errekurtsogileak ezin duela honezkero, errekurtsoko aldian, inola ere babes gabeziarik alegatu. Konstituzio Auzitegiak maiz adierazi izan du ez dela bidezkoa babesik eza alegatzea egoera hori interesatuaren erruz gertatzen denean, "haren geldotasun, axolagabetasun, ezjakintasun edo arduragabekeriaren ondorioz" (KAren 101/1989, 29/1990 eta 52/1991 epaiak, besteak beste).

Ebazpen zehatzaileak ziorik ez duelako alegazioari erantzunez, gogorarazi behar da "administrazio egintzaren nondik norakoak hitz gutxi eta zehatzetan azaltzea" ez dela nahasi behar "zioak ez azaltzearekin" (AGren 1990eko abenduaren 12ko Epaia _R.Ar. 9918_). Zioak azaltzeko, jakina denez, aski da "gertaerak eta ebazpenaren Zuzenbideko oinarriak labur azaltzea" (Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 54.1 artikulua). Gainera, "ebazpena emateko inprimaki arautuak (ereduzkoak) erabiltzeak ez dakar inolako defentsa gabeziarik, baldin eta, oraingoan bezala, inprimakian gertaerak eta lege-oinarriak argi eta zehatz jasotzen badira, erantzuteko aukera egon dadin" (AGren 1997ko maiatzaren 21eko Epaia _R.Ar. 4375_).

Azkenik, espedientea aztertu ondoren esaten ahal da legeak eskatzen dituen baldintza guztiak bete direla, funtsean, eta errekurtsogileari aukera eman zaiola ibilgailua nork gidatzen zuen esateko, bera ez bazen, eta bere defentsarako alegazioak aurkeztu eta frogak proposatzeko, aipatu legearen 72 eta 79. artikuluetan ezarri bezala. Hortaz, bidezkoa da errekurtsoa ezestea.

Azaldutakoa dela eta, Auzitegiak ondokoa,

Ebatzi du: ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko arau-hauste arin batengatik isuna ezartzeko Iruñeko Udaleko Hiritarren Babespen alorreko zinegotzi delegatuak eman zuen ebazpenaren aurka jarria (961939/01 zenbakiko zehapen espedientea); ebazpen hori berretsi beharrekoa da eta berretsi egin dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita hamarrean._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horren 59.5 artikuluak xedatzen duena, Auzitegi honek 2003ko apirilaren 16an emandako 1669 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 02-3474 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Rosendo Manuel Menéndez Benito jaunak jarri zuen, Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2002ko uztailaren 1ean emandako ebazpen baten aurka, berraztertze errekurtso bat ezetsi baitzuen, trafikoko isun bat betearazpen bidez ordainarazteko 2002ko martxoaren 4an emandako premiamendu-probidentziaren aurka jarria (18994/01 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"1669 zenbakiko Ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta hiruko apirilaren hamaseian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 02-3474 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Rosendo Manuel Menéndez Benito jaunak jarri du errekurtso hori, Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2002ko uztailaren 1ean emandako ebazpen baten aurka, berraztertze errekurtso bat ezetsi baitzuen, trafikoko isun bat betearazpen bidez ordainarazteko 2002ko martxoaren 4an emandako premiamendu-probidentziaren aurka jarria (18994/01 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da Iruñeko Alkatetzak 2002ko uztailaren 1ean eman zuen ebazpen baten aurka, horren bidez ezetsi egin baitzen berraztertzeko errekurtso bat, borondatezko epean ordaindu gabeko trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Alkatetzak berak 2002ko martxoaren 4an emandako premiamendu-probidentziaren aurkakoa. Isuna trafikoaren eta bide segurtasunaren arloko arauak hausteagatik ezarri zen, 18994/01 zenbakiko zehapen espedientean. Errekurtsogileak beraren iritziz bidezkoak diren alegazioak eta aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta, azkenik, probidentzia deusezta dadila eskatu du.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketaren aurrekariak biltzen dituen espedientea bidali du; ez du erantsi aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostenik.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa._Udalak premiamendu prozedura batean egin duen jarduketa bat legezkoa den ala ez argitu behar da errekurtso honetan.

Auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamendua onetsi duen uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuan dago (2001eko abuztuaren 10eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua, 97 zenbakikoan). Bada, dekretu horren 89. artikuluak dioenez, "1. Premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek izan daitezke: a) Zorraren ordainketa edo iraungipena; b) Preskripzioa; c) Gerorapena; d) Likidazioaren jakinarazpenik eza, deuseztapena edo etendura". Zio horiek, abenduaren 20ko 1684/90 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Diru-bilketari buruzko Erregelamendu Orokorrean daudenen antzekoak, Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia _R. Ar. 544_, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa _R. Ar. 4934 eta 5454_, beste askoren artean), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino. Premiamendu-prozeduraren helburu bakarra Ogasun Publikoarekiko zorrak borondatezko epean ordaintzen ez direnean haiek nahitaez ordainaraztea da. Zorrak sorrarazi dituzten egintzak, egintza nagusiak direnez, prozedurako une egokian aurkatu behar dira, eta ez borondatez ordaindu gabeko zorrak nahitaez ordainarazteko orduan.

Bigarrena._Udalak igorritako agirietan ikusi dugunez, kasu honetan Diru-bilketari buruzko Erregelamenduaren 89. artikuluko 1.d) idatz-zatian ageri den balizkoa gertatu da. Izan ere, espedientean ez dago jasorik zehapen ebazpena interesatuari behar bezala jakinarazi zaionik, Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 58 eta 59. artikuluetan agintzen duen moduan, alegia.

Zehazki, ez dago jasorik zehapena jakinarazteko bi saioak "ordu desberdinetan" egin zirenik, prozedurari buruzko Legearen 59.2 in fine artikuluak agintzen duen moduan (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak emandako testuan). Saio horiek Posta Zerbitzuaren bidez egin ziren, interesatuaren azken helbide ezagunean (La Olivako Monasterioa kalea, 19-7. C, Iruña), 2001eko abuztuaren 7an eta 9an. Horri dagokionez, gehitu nahi dugu, Goi Auzitegiak oraindik ebatzi ez duen eztabaidagaia zehazte aldera, legearen aurreikuspena ez dela betetzen, Auzitegi honen iritziz, hirurogei minututik beherako aldea dagoenean jakinarazpen saioak egin diren orduen artean. Kasu honetan lehenbiziko saioa 12:40an egin zen eta bigarrena 12:05ean; beraz, interesatuak babes gabezia nabarmena jasan zuen.

Izan ere, Auzitegi Gorenak 1998ko otsailaren 11ko Epaian (R. Ar. 1371) adierazi zuen bezala, "Administrazioak herritarrei egiten dizkien jakinarazpen, agindei edo epatzeak akastunak direnean, gerta liteke herritarrek beren defentsarako eskubidea murrizten dien egoeran aurkitzea, ez baitute behar adina informazio jasotzen beren eskubide subjektiboei eragiten dien egintza bati buruz; eta, ondorioz, administrazio-eremuko babes gabezia horrek murriztu eginen du epaileen babes eraginkorra jasotzeko eskubidearen erabilera, Auzitegira jo eta egintza berriro azter dadila eskatzea galarazten baitu. Hori dela eta, sala honek, 1987ko apirilaren 30eko epaian (R. Ar. 2655) honakoa esan zuen: "Zalantzarik gabe, prozesuari edo prozedurari buruzko legeek organo erabakitzaileen eta auzian diharduten alderdien arteko berriemate egintzei (jakinarazpen, epatze, agindei eta abarrekoak) ezarri dizkieten mekanismo eta berme guztien helburu bakarra berriemate hori egiaz gauzatu dela bermatzea baino ez da, edo, fikzio juridikoan, hori gertatu egin dela edo ez, inguruabar jakin batzuetan. Horregatik guztiagatik, prozeduren antolamendu modernoetan betekizun horiek eragingarritasunaren mugetaraino eta gainerakoen interesek ahalbidetzen duten tokiraino eramaten dira. Auzitegien jurisprudentzian muturreraino eramaten da egintza horien formalismoa, prozeduraren ikuskera berrietan nagusitu diren informalismorako korronteen aurka".

Ukaezina da, bestalde, ediktu bidezko jakinarazpena salbuespenezko bidea dela eta horretara jo baino lehen "zentzuzko aukera guztiak" agortu behar direla "jakinarazpena interesatuari berari emateko" (ikusi AGren 1997ko martxoaren 6ko Epaia; R. Ar. 2404/97). Izan ere, jakinarazpen-mota hori "legezko fikzioa" baita (AGren 1997ko abenduaren 12ko Epaia; Legearen intereserako kasazio errekurtsoa; R. Ar. 2264/98). Konstituzio Auzitegia behin eta berriz irizpide horrekin bat etorri da bere doktrina (ikusi, beste askoren artean, KAren 1995eko abenduaren 11ko Epaia, 2000ko martxoaren 13koa eta urriaren 2koa eta 2002ko urtarrilaren 14koa). Oraingoan, nekez esan liteke jakinarazpena interesatuari berari emateko aukera guztiak agortu direnik; saio guztiak ia ordu berean egin ziren, Legeak aintzat hartzen duen eta denok dakigun gizarteko errealitate bat kontuan hartu gabe, alegia, etxe askotan etxeko guztiek kanpoan lan egiten dutela.

Hirugarrena._Azkenik, zehatzeko egintza preskribaturik zegoen eta preskripzioa ofizioz aintzatetsi beharrekoa zen. Jurisprudentziak behin eta berriz ohartarazi duen bezala, "ez dago preskripzioa eteteko indarrik egozterik formazko akatsak dituzten edo eraginkortasunik ez duten jakinarazpen edo argitalpenei" (guztien adibide gisa, AGren 1996ko urriaren 18ko Epaia _R. Ar. 7277_). Bidezkoa da, beraz, errekurtso hau baiestea.

Azaldutakoa dela eta, Auzitegiak ondokoa,

Ebatzi du: baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udaleko Alkatetzaren ebazpen baten aurka jarria, berraztertzeko errekurtso bat ezetsi baitzuen, trafikoko isun bat betearazpen bidetik kobratzeko Iruñeko Alkatetzak emandako premiamendu-probidentziaren aurkakoa (18994/01 zenbakiko zehapen espedientea); egintza horiek deuseztatu beharrekoak dira eta deuseztatu egin ditugu, Zuzenbidearen aurkakoak direlako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita hamarrean._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horren 59.5 artikuluak xedatzen duena, Auzitegi honek 2003ko otsailaren 17an emandako 676 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 02-3629 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Ignacio Jesús Rodríguez Avila jaunak jarri zuen, tiket edo egoiliar-txartel baliodunik gabe aparkatzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Hiritarren Babespen alorreko zinegotzi delegatuak 2002ko abuztuaren 9an eman zuen ebazpenaren aurka (1037/02 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"676 zenbakiko Ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta hiruko otsailaren hamazazpian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 02-3629 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Ignacio Jesús Rodríguez Avila jaunak jarri du errekurtso hori, tiket edo egoiliar-txartel baliodunik gabe aparkatzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Hiritarren Babespen alorreko zinegotzi delegatuak 2002ko abuztuaren 9an eman zuen ebazpenaren aurka (1037/02 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau Iruñeko Udaleko Hiritarren Babespen alorreko zinegotzi delegatuak zehapena ezartzeko emandako ebazpen baten aurka jarri da (Iruñeko Alkatetzak zehatzeko ahalmena eskuordetzan eman baitzion, 1999ko uztailaren 5ean eman eta abuztuaren 20an 104/99 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako ebazpenaren bidez). Hain zuzen ere, zinegotziak isuna jarri zuen trafikoko arau-hauste batengatik, alegia, ibilgailua behar ez bezala aparkatzeagatik, aparkaldi mugatuko eremuan (ZEL), mugapenak indarra duen orduetan, tiketik eta egoiliar-txartel indardunik gabe (Amaya kalea, 21), antolamendu juridikoa urratzen zela (1037/02 zenbakiko zehapen espedientea). Interesatuak beraren iritziz aplikagarriak diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta azkenik zehapena deuseztatzeko eskatu du.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketaren aurrekariak biltzen dituen espedientea bidali du, eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa._Zehapena eragin zuten gertaerak erabat egiaztatu dira espedientean. Izan ere, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluan xedaturik dagoenez, agintaritzaren agenteen salaketek, kontrako frogarik ez dagoenean, gertaeren fede ematen dute. Egia da egiazkotasun uste hori ezin dela hedatu aparkaldi mugatuaren kontrolatzaile edo zaintzaileengana, berauek ezin baitira agintaritzaren agentetzat hartu, Auzitegi Gorenak 1991ko urriaren 1eko Epaian (R.Ar. 7639/1991) eta 1993ko azaroaren 23koan (R.Ar. 8883/1993), besteak beste, adierazi duen bezala. Beraz, haien salaketek edozein herritarrek egin dezakeenaren parekoak dira, ondorengo frogen bitartez egiaztatzen ez badira. Nolanahi ere, administratuak duen errugabetasun ustea ezabatzeko, Udalak zaintzailearen aitorpen hutsetik haratagoko frogak erabili ditu, hala nola salaketaren egiaztapena, eta 249 lanbide-zenbakiko udaltzainak salatutako gertaerez egindako berrespen agiria. Udaltzainak bereziki azpimarratzen du ibilgailuak ez zuela ez tiketik ez egoiliar-txartel baliodunik, zegoen tokian aparkaturik egoteko bietako bat beharrezkoa izan arren. Bestalde, errekurtsogileak ez du kontrako frogarik ekarri; "ez arriskurik ez arazo larririk" ez zuela sortu adierazi besterik ez du egin.

Horren haritik komeni da hitzez hitz aipatzea Auzitegi Goreneko Hirugarren Sailak 1999ko irailaren 22ko Epaiaren (410/1 erref., Actualidad Jurídica Aranzadi) zuzenbideko oinarrietatik seigarrenaren atal batean esan zuena, arestian aipatu ditugun epaietan bildutako doktrina sendotzen baitu, kontrolatzaile edo zaintzaileek egiten dituzten salaketei froga gisa eman behar zaien garrantzia argi eta garbi aintzatetsiz: "Irizpide gisara ez da onargarria trafikoaren kontrolatzaile batek egindako salaketa honelako arau-haustea egiaztatzeko batere indarrik ez duela esatea; era berean, ez litzateke onargarria izanen edozein herritarrek arau-haustea egiten ikusi eta hura salatzen badu haren salaketak baliorik ez duela esatea. Bide Segurtasunari buruzko Legearen 75. artikuluan arau orokor gisa aurreikusten denez, bide segurtasunaren arloko zehapen prozedura hasi, ofizioz hasten ahal da, edo trafikoa zaintzeko zerbitzuaren ardura duten agintaritzaren agenteek eskaturik, edo gertaeren lekuko izandako beste edozein herritarrek eskaturik. Lekukoen salaketa beti ere kontuan hartu beharreko froga-elementua da, salaketa egiaztatu edo gezurtatzeko kontuan har daitezkeen gainerako inguruabarrekin batera, eta balorazio diskrezionalerako elementua ere bada _zentzuz aintzatetsi beharrekoa baina_ egitateagatik zehapena ezartzeko eskumena duen administrazio organoarentzat (...)". Horregatik, zaintzailearen salaketa eta berari egiantza ematen dioten gainerako inguruabarrak, arestian azaldu ditugunak, aski ditugu arau-haustea egin zela ondorioztatzeko.

Bigarrena._Bestalde, nahitaezko salaketak, agintaritzaren agenteek egiten dituztenak, arau orokor gisa berehala jakinarazi behar dira, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 77. artikuluaren arabera. Baina bidezko arrazoiak daudenean geroago ere jakinarazten ahal dira, eta jakinarazpena geroratzearen arrazoiak salaketa-orrian jaso behar dira. Kasu honetan, salaketa egin zuen zaintzaileak _K091_ arau-hauslea ez zegoela aurrean jaso zuen salaketa-orrian, eta hori arrazoi nahikoa da salaketa berehala ez jakinarazteko, gure ustez.

Nolanahi ere, Bide Segurtasunari buruzko Legeak agintaritzaren agenteak behartzen ditu salaketak berehala jakinaraztera, eta ez zirkulazioaren zaintzaileak.

Hirugarrena._Errekurtsogileak dioenez, zehapen ebazpena inprimaki normalizatuan eman zen eta bertan ez ziren zehatz-mehatz aztertu beraren alegazioak; gainera, ebazpen horretan ez zen jaso zehapenaren oinarri eta justifikazio bide izan zitekeen irizpiderik.

Horri dagokionez, eta Auzitegi Gorenaren Jurisprudentziari jarraituz (besteak beste,1997ko maiatzaren 21eko AGE, R. Ar. 4375), hau esan daiteke "(...) ebazpenetan inprimaki normalizatuak (estandarrak) erabiltzeak ez du berekin ekartzen inolako indefentsiorik, baldin eta, kasu honetan bezala, argitasun eta xehetasun nahikoarekin behar den kontradikzioa egitea bideratzen duten datu faktiko eta juridikoak ematen badira, zehatuek Administrazioaren iritzia aldarazteko gai diren froga-elementuak ekarri ahal ditzaten espedientera, (...)"; datu horiek guztiak salaketan eta ebazpen proposamenean ageri ziren jadanik, eta bai, noski, orain inpugnatzen den zehapen ebazpenean ere, Administrazio zehatzaileak ez zuelako datu horiek aldatzeko nahikoa arrazoirik aurkitu errekurtsogilearen alegazioetan.

Laugarrena._Errekurtsogileak zehapen prozeduraren iraungipena ere alegatu du. Hori dela eta, Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 44.2 artikuluan ondokoa xedatzen du (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak emandako testu berrian): "Ofizioz hasten diren prozeduretan, Administrazioak ebazpena emateko eta jakinarazteko daukan epean berariazko ebazpenik ematen ez duen kasuetan, Administrazioak gerora prozedura ebatzi egin beharko du hala ere, eta ondorio hauek sortuko dira: (...) 2. Prozeduran Administrazioak zehatzeko ahalmena edo, oro har, esku hartzeko ahalmena erabiltzen badu, hau da, interesatuari zigor edo kargaren bat ekar diezaioketen prozeduretan, iraungipena gertatuko da (...).". Lege horren ildo beretik, otsailaren 25eko 320/1994 Errege Dekretuak, trafikoaren, ibilgailu motordunen zirkulazioaren eta bide segurtasunaren arloko zehapen prozedurari buruzko Erregelamendua onetsi zuenak, 16. artikuluan (otsailaren 4ko 137/2000 Errege Dekretuaren bidez aldatu eta 4/1999 Legeari egokitutako testuan) hauxe ezartzen du: "Prozedura hasi eta handik sei hilabetera ebazpenik jakinarazi ez bada, prozedura iraungi eginen da eta jarduketak artxibatu eginen dira, edozein interesatuk hala eskatuz gero, edo ebazteko eskumena duen organoak berak ofizioz aginduta (...)".

Hori guztia esan ondoren komeni da gogora ekartzea ezen, 30/1992 Legearen 58.4 artikuluaren arabera, prozeduren gehieneko iraunaldia (trafikoaren arloko prozeduretan sei hilabetekoa, gorago adierazi bezala) bukatu baino lehen ebazpena jakinarazi beharra betetzat emateko aski dela jakinarazpen saioa egin eta behar bezala egiaztatzea.

Gainera, esku artean dugun kasuari dagokionez, Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzietarako Sailak 2000ko azaroaren 15ean emandako epaiaren zuzenbideko oinarrietatik laugarrena aipatzea komeni da (R. Ar. 10064). Legearen intereseko kasazio errekurtso batean eman zen epai hori, eta Administrazio Publikoak trafikoaren arloan egiten dituen zehapen prozedurak iraungitzeko epeak zenbatzeko legezko doktrina ezarri zuen: "(...) salaketa egin eta berehala salatuari jakinarazten bazaio, zehapen espedientea aldi berean hasiko da; bestela, zehapen espedientea ez da hasiko Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak edo udalak erabaki egokia hartu arte (espedientea hasteko erabakiaz ari da). Alabaina, salaketa jakinarazi eta alegazioak egiteko epea ezartzeko tramitea betez gero (...), salaketa jakinarazi zaion subjektuaren aurkako zehapen espedientea hasitzat jo behar da eta horrek ondorio guztiak ekarriko ditu, besteak beste, iraungitzeko epearen hasiera, eta Administrazioak ezin du arau-hauslea nor den jakin arte iraungipen epearen hasiera geroratu, salaketa jakinarazi zaiona arau-hauslea bera ez denean (...). Aitzitik, arau-hauslea ibilgailuaren titularra delakoan haren aurka zehapen espedientea hasi ondotik (arau-haustea egileari beste inori ezin zaio egotzi, 1990eko apirilaren 2ko Testu Bateginaren 72.1 artikuluan azpimarratzen denez) arau-hauslea beste bat dela jakiten bada, guztiz onargarria da diligentziak subjektu pasibo berriaren kontra bihurtzea. Zalantzarik gabe, 1994ko otsailaren 25eko Errege Dekretuaren 16. artikuluan ezarritako iraungipen epea, bigarren subjektu horrentzat, jarduketak beraren kontra formalki bihurtzen diren unean hasi behar da zenbatzen eta ez lehenago."

Horiek horrela, eta aztergai dugun kasuari gagozkiola, Ignacio Jesús Rodríguez Avila jaunaren aurkako prozedura 2002ko apirilaren 12an hasi zela joko dugu (zehapen espedientea abiarazteko erabakirik ezean, horixe da interpretaziorik aldekoena, herritarrek alferrikako luzapenik gabeko prozedurarako duten eskubideari begira), hain zuzen ere, egun horretan aurkeztu baitzituen salaketaren aurkako alegazioak ibilgailuaren jabea den enpresak _"Fritz Imagen y Sonido, S.L."_, arau-haustea egin zenean ibilgailua Ignacio Jesús Rodríguez Avila jaunak gidatzen zuela esanez; eta zehapen ebazpena jakinarazteko lehenbiziko saioa (eta bakarra, eraginkorra izan baitzen) 2002ko abuztuaren 12an egin zen (posta ziurtatuaren bidez, Iruñeko Felipe Gorriti kaleko 31ko beheko solairuan; jakinarazpena jaso zuenak honela identifikatu zuen bere burua postariaren aurrean: José M. Arizala, NAN 15.805.343-C). Beraz, ondorioztatu behar da ebazpen hori sei hilabeteko epea iragan baino lehen jakinarazi zitzaiola errekurtsogileari.

Bosgarrena._Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 65.3. artikuluan xedatutakoaren arabera, arau-hauste arinak dira "lege honetan dauden arauen aurkakoak, baldin eta ez badira berariaz larri edo oso larrien multzoetan sailkatu". Hori dela eta, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 39.2.b) artikuluak eta Zirkulazioari buruzko Erregelamendu Orokorraren 94.2.b) artikuluak diote debekaturik dagoela "udal agintaritzak ordu-mugak ezarritako lekuetan aparkatzea horretarako baimena ematen duen erakusgarria jarri gabe, edo erakusgarria jarrita ere ibilgailua aparkaturik edukitzea udal ordenantzak ezarritako denbora gaindituz". Arau-hauste arinak egiteagatik 90,15 euroko (15.000 pezeta) isuna ezartzen ahal da gehienez, lege beraren 67.1 artikuluaren arabera, eta kasu honetan zehapena 60 eurokoa (9.983 pezeta) izan da, graduazio zuzena, Auzitegi honen iritziz, arestian aipatu dugun legearen 69.1 artikuluko irizpideekin bat datorrena. Horrek ez du galarazten, Legearen 38.4 artikuluarekin eta Erregelamenduaren 93.1 artikuluarekin bat, Udalaren Garabi Zerbitzuak ibilgailua eramatea zuzenbideari lotua izatea.

Seigarrena._Azkenik, espedientean ikusi dugunez, Legeak ezarritako formazko baldintza guztiak bete dira, eta errekurtsogileari aukera eman zaio, enpresak baieztatu baitzuen arau-haustea egin zenean ibilgailua berak gidatzen zuela, bere defentsarako alegazioak egiteko, Legearen 79. artikuluan ezarritakoa betez. Beraz, errekurtsogileak prozesu kontraesankorraren onura izan du eta prozesuko aldi desberdinetan aukera izan du egoki iruditzen zitzaizkion argudioak aurkezteko bere kausaren alde, Bidezkoa da, beraz, errekurtsoa ezestea.

Azaldutakoa dela eta, Auzitegiak ondokoa,

Ebatzi du: ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko arau-hauste batengatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Hiritarren Babespen alorreko zinegotzi delegatuak eman zuen ebazpenaren aurka jarria (1037/02 zenbakiko zehapen espedientea); ebazpen hori berretsi beharrekoa da eta berretsi egin dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita hamarrean._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.5 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2003ko otsailaren 25ean emandako 822 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 02-3690 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Iñaki Gil Peruchena jaunak jarri zuen, debekatutako geldialdi edo aparkaldia egiteagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Hiritarren Babespen alorreko zinegotzi delegatuak 2002ko abuztuaren 9an eman zuen ebazpenaren aurka (3592/02 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"822 zenbakiko Ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita bostean.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 02-3690 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Iñaki Gil Peruchena jaunak jarri du errekurtso hori, debekatutako geldialdi edo aparkaldia egiteagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Hiritarren Babespen alorreko zinegotzi delegatuak 2002ko abuztuaren 9an eman zuen ebazpenaren aurka (3592/02 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau Iruñeko Udaleko Hiritarren Babespen alorreko zinegotzi delegatuak zehapena ezartzeko emandako ebazpen baten aurka jarri da (Iruñeko Alkatetzak zehatzeko ahalmena eskuordetzan eman baitzion, 1999ko uztailaren 5ean eman eta 1999ko abuztuaren 20an 104 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako ebazpenaren bidez). Hain zuzen ere, zinegotziak 95 euroko isuna jarri zuen trafikoko arau-hauste batengatik, alegia, minusbaliatuentzat erreserbatutako lekuan aparkatzeagatik (Urdazubiko Monasterioa kalea -Baiona etorbidea), antolamendu juridikoa urratzen zela. Errekurtsogileak beraren iritziz aplikagarriak diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta azkenik ebazpena deuseztatzeko eskatu du.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketaren aurrekariak biltzen dituen espedientea bidali du, eta errekurritutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra._Errekurritu den zehapen ebazpena deuseztatu egin behar da Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 1990eko martxoaren 2ko testu artikuludunaren 72.1 artikuluan xedatutakoa aplikatuz gero. Izan ere, xedapen horrek honela dio: "lege honetako arauak hausten direnean, arau-haustearen egileari berari egotzi behar zaio erantzukizuna".

Espedientean jaso zenez, ibilgailuaren jabeak ("Fritz Imagen y Sonido, S.L.") adierazi zuen interesatuak gidatu ohi zuela ibilgailua. Ondoren interesatuak salaketaren aurkako alegazioak aurkeztu zituen epearen barnean, argi eta garbi ukatuz arau-haustearen egiletza. Geroago gauza bera egin zuen ebazpen proposamenaren aurka aurkeztu zuen deskargu orrian ere.

Eta hala ere, adierazpen horiek gorabehera, zehapen prozedurak haren aurka zuzendurik jarraitu zuen, nahiz eta bidezkoa izan, benetako identifikaziorik ez zegoela ulertu baldin bazen bederen, beste zehapen prozedura bati hasiera ematea, oraingoan ibilgailuaren titularraren aurka, gidari erantzulea behar bezala identifikatu ez zuelako (Bide Segurtasunari buruzko Legearen 72.3 artikulua).

Agerikoa denez, inpugnatutako egintzak urratu egin du Zuzenbide Penaletik hartutako printzipio bat, alegia, zigorraren nortasunaren printzipioa, errekurtsogileari leporatu zaion egitatea ezin zaiolako zalantzarik gabe berari egotzi. Hori dela eta, gogoan eduki behar dugu Auzitegi Gorenaren epaietan (besteak beste 1989ko urriaren 23koan _R. Ar. 6990_, 1990eko urtarrilaren 29koan _R. Ar. 357_ eta 1997ko maiatzaren 21ekoan _R. Ar. 4375_) behin eta berriz adierazi dena: "administratuaren eskuetara aldatzeak jarduteko zama, Administrazioak duen pribilegiozko lekuaren ondorioz, ez du esan nahi frogatzeko zama ere hari dagokionik; izan ere, Administrazioak gaitzesteko moduko portaera bat administratuari egozten dionean, espedientean egozten diren egitateak eta haiei dagokien kalifikazio juridikoa frogatzeko bitartekoak jaso behar ditu espedientean, Konstituzioak bermaturiko ustezko errugabetasuna aldarazteko". Eta, hala ez izanik, kasu jakin honetan administrazio-erantzukizun ezaren oinarriak du lehentasuna, ez baita kontrakorik frogatu, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 137.1 artikuluan ezarritakoarekin bat. Bidezkoa da, beraz, errekurtsoa baiestea eta errekurritutako ebazpena deuseztatzea.

Azaldutakoa dela eta, Auzitegiak ondokoa,

Ebatzi du: baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko arau-hauste batengatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Hiritarren Babespen alorreko zinegotzi delegatuak eman zuen ebazpenaren aurka jarria (3592/02 zenbakiko zehapen espedientea); ebazpen hori deuseztatu beharrekoa da eta deuseztatu egin dugu, Zuzenbidearen aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita hamarrean._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.5 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2003ko otsailaren 24an emandako 784 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 02-3757 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Juan Antonio González Olagüe jaunak jarri zuen, debekatutako geldialdi edo aparkaldia egiteagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Hiritarren Babespen alorreko zinegotzi delegatuak 2002ko abuztuaren 9an eman zuen ebazpenaren aurka (5088/02 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"784 zenbakiko Ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita lauan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 02-3757 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Juan Antonio González Olagüe jaunak jarri du errekurtso hori, debekatutako geldialdi edo aparkaldia egiteagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Hiritarren Babespen alorreko zinegotzi delegatuak 2002ko abuztuaren 9an eman zuen ebazpenaren aurka (5088/02 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau Iruñeko Udaleko Hiritarren Babespen alorreko zinegotzi delegatuak zehapena ezartzeko emandako ebazpen baten aurka jarri da (Iruñeko Alkatetzak zehatzeko ahalmena eskuordetzan eman baitzion, 1999ko uztailaren 5ean eman eta 1999ko abuztuaren 20an 104 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako ebazpenaren bidez). Izan ere, zinegotziak 95 euroko isuna jarri zuen 5088/02 zenbakiko zehapen espedientean, trafikoko arau-hauste batengatik, alegia, ibilgailua oinezkoentzako pasabidearen gainean aparkatzeagatik, Tafalla eta Paulino Caballero kaleen gurutzagunean, antolamendu juridikoa urratzen zela. Errekurtsogileak beraren iritziz egokiak diren alegazioak azaldu ditu, eta azkenik zehapena deuseztatzeko eskatu du.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketaren aurrekariak biltzen dituen espedientea bidali du; ez du erantsi aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostenik.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra._Azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duenak, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatuak (aldaketak 1999ko apirilaren 14tik du indarra) 44. artikuluan xedatzen duenez, ofizioz hasten diren prozeduretan, eta bereziki, Administrazioak zehatzeko ahalmena erabiltzen duen horietan, ezarritako gehieneko epean (zehazki, sei hilabeteko epea, Bide Segurtasunari buruzko Legearen aurkako arau-hausteengatiko zehapen espedienteetan _Trafikoaren arloko Zehapen Prozedurari buruzko Erregelamenduaren 16. artikulua; otsailaren 25eko 320/1994 ED_) Administrazioak ez badu zehapen ebazpenik ematen edota interesatuari jakinarazten ez badio, iraungipena gertatuko da, salbu eta espedientea interesatuaren erruz gelditzen denean; halakoetan, ebazpena emateko eskumena duen organoak jarduketak artxiba daitezela agindu behar du, ofizioz edo interesatuak eskaturik. Eta hori horrela da zeren eta, jurisprudentziak dioen bezala, "iraungitasuna, eta beste horrenbeste esan liteke preskripzioaz, ez datza administrazio organoaren bere eskubidea gauzatzeari errefusatu edo uko egiteko asmo subjektiboan edo borondatean, ezta inplizituki ere, baizik eta haren jardute eza objektiboan" (Gaztela-Leongo JANren 1998ko azaroaren 24ko Epaia _R. Ar. 4401_).

Espedientean ikusi dugunez, zehapen prozedura iraungia zen, zeren eta hura hasi zen egunetik (ez da inon ageri Alkatetzak zehapen espedientea abiatzeko erabakirik hartu zuenik; beraz, interesatuari inguruabar horrek inolako kalterik ekarri behar ez dionez, espedientea salaketaren egunean hasi zela joko dugu, hau da, 2002ko urtarrilaren 13an) zehapen ebazpena interesatuaren helbidean posta zerbitzuaren bidez jakinarazi zen egunera arte (2002ko abuztuaren 20a) sobera iragan zen arestian aipatutako azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44. artikuluan aipatzen den iraungipen epea. Horregatik guztiagatik, espedientea iraungi zenez, "iraungitasuna ondorio guztietarako ofizioz aplikatu beharrekoa" izanik (Auzitegi Nazionalaren 1998ko maiatzaren 29ko Epaia _R. Ar. 1662_), errekurtsoa baietsi behar dugu.

Azaldutakoa dela eta, Auzitegiak ondokoa,

Ebatzi du: baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko arau-hauste batengatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Hiritarren Babespen alorreko zinegotzi delegatuak eman zuen ebazpenaren aurka jarria (5088/02 zenbakiko zehapen espedientea); ebazpen hori deuseztatu beharrekoa da eta deuseztatu egin dugu, Zuzenbidearen aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita hamarrean._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.5 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2003ko otsailaren 27an emandako 911 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 02-3888 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Vicente Sáenz Calleja jaunak jarri zuen, Iruñeko Udaleko Hiritarren Babespen alorreko zinegotzi delegatuak 2002ko otsailaren 12an eman zuen ebazpen baten aurka, berraztertze errekurtso bat ezetsi baitzuen, debekatutako geldialdia edo aparkaldia egiteagatik zehapena ezartzeko zinegotzi berak 2001eko irailaren 26an emandako ebazpenaren aurkakoa (24827/01 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"911 zenbakiko Ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita zazpian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 02-3888 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Vicente Sáenz Calleja jaunak jarri du errekurtso hori, Iruñeko Udaleko Hiritarren Babespen alorreko zinegotzi delegatuak 2002ko otsailaren 12an eman zuen ebazpen baten aurka, berraztertze errekurtso bat ezetsi baitzuen, debekatutako geldialdia edo aparkaldia egiteagatik zehapena ezartzeko zinegotzi berak 2001eko irailaren 26an emandako ebazpenaren aurkakoa (24827/01 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau aurkeztu da Iruñeko Udaleko Hiritarren Babespen alorreko zinegotzi delegatuak emandako ebazpen baten aurka, berraztertzeko errekurtso bat ezetsi baitzuen, zinegotzi berak emandako zehapen ebazpen baten aurkakoa (Iruñeko Alkatetzak zehatzeko ahalmena eskuordetzan eman baitzion, 1999ko uztailaren 5ean eman eta abuztuaren 20an 104 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako ebazpenaren bidez). Hain zuzen ere, zinegotziak 96,16 euroko (16.000 pezeta) isuna jarri zuen, trafikoko arau-hauste batengatik hasitako zehapen espedientean, ibilgailua oinezkoen pasabidean aparkatu zelako (Orreaga etorb. -Paulino Caballero kalea), antolamendu juridikoa urratzen zela. Errekurtsogileak egoki deritzen alegazioak egin ditu, eta azkenik, beraren iritziz aplikatu behar diren oinarriak azaldu ondoren, zehapena deuseztatzeko eskatu du.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketaren aurrekariak biltzen dituen espedientea bidali du; ez du erantsi aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostenik.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra._Preskripzioa deritzon figura juridikoak, jakina denez, Konstituzioko segurtasun juridikoaren printzipioa du bere izateko arrazoia eta justifikazioa. Ustezko arau-hauslearen alde dihardu, Administrazio zehatzailearen geldotasuna, axolarik eza edo utzikeria zigortuz, bidezkoa denean. Preskripzioaren oinarri juridikoa "ez dago administrazio organoaren bere eskubidea gauzatzeari errefusatu edo uko egiteko asmo subjektiboan edo borondatean, ezta inplizituki ere, baizik eta haren jardute eza objektiboan" (Auzitegi Gorenaren 1999ko maiatzaren 5eko Epaia _R. Ar. 3935_).

Udalak igorritako zehapen espedientean ikusi dugunez, kasu honetan zehatzeko ekintza preskribatua zen; izan ere, preskripzio-epea eten egin zen salaketa jakinarazi zenean (2001eko uztailaren 9an, 48 zenbakiarekin identifikatu zen udaltzainaren bitartez). Behin alegazioak egiteko legezko epea (hamabost egun baliodun, jakinarazpen egunetik hasita) bukatu ondoren, preskripzio-epea berriz hasi zen iragaten, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132.2 artikuluak eta Trafikoaren arloko Zehapen Prozedurari buruzko Erregelamenduaren 18.1 artikuluak (otsailaren 25eko 320/1994 E.D.) xedatzen dutenez, zeren eta zehapen espedientea hilabete baino luzaroago geldirik egon baitzen ustezko arau-hausleari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik. Denboraren buruan sobera bete zen Bide Segurtasunari buruzko Legeak Administrazioari zehatzeko ematen dion hiru hilabeteko epea (Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikuluduna onetsi zuen martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren 81. artikulua); nolanahi ere, arau-haustearen preskripzioa ofizioz deklaratu beharrekoa zen.

Ediktua Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu aurretik (151. zenbakia, 2001eko abenduaren 14koa), baina preskripzio-epeak berriz ere aurrera egiten zuela Administrazio zehatzailearen ekintzarik ezagatik, zehapen ebazpena Posta Zerbitzuaren bidez jakinarazteko bi saio egin ziren, 2001eko irailaren 27an eta urriaren 1ean, interesatuaren azken helbide ezagunean _Eskirotz kalea, 29-4. A, Iruña_, baina interesatua kanpoan zen. Ahalegin horien ondorioz preskripzio epea ez ote zen eten galdetu liteke. Erantzuna ezezkoa da, jakinarazpen saioak ia ordu berean egin zirelako; horrela prozedurari buruzko Legearen 59.2 artikuluko araua urratu zen (azaroaren 26ko 30/1992 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatua).

Izan ere, Goi Auzitegiaren jurisprudentzian maiz azaldu denez, "ez dago preskripzioa eteteko indarrik egozterik formazko akatsak dituzten edo eraginkortasunik ez duten jakinarazpen edo argitalpenei" (besteak beste, Auzitegi Gorenaren 1996ko urriaren 18ko Epaia _R. Ar. 7277_).

Ildo beretik, ediktu bidezko jakinarazpena salbuespenezko bidea dela gehituko dugu, eta horretara jo baino lehen "zentzuzko aukera guztiak" agortu behar direla "jakinarazpena interesatuari berari emateko" (ikusi AGren 1997ko martxoaren 6ko Epaia; R. Ar. 2404/97). Izan ere, jakinarazpen-mota hori "legezko fikzioa" baita (AGren 1997ko abenduaren 12ko Epaia; Legearen intereserako kasazio errekurtsoa; R. Ar. 2264/98). Konstituzio Auzitegia behin eta berriz irizpide horrekin bat etorri da bere doktrinan (ikusi, beste askoren artean, KAren 1995eko abenduaren 11ko Epaia, 2000ko martxoaren 13koa eta urriaren 2koa eta 2002ko urtarrilaren 14koa). Oraingoan, nekez esan liteke jakinarazpena interesatuari berari emateko aukera guztiak agortu direnik; saio guztiak ia ordu berean egin ziren, Legeak aintzat hartzen duen eta denok dakigun gizarteko errealitate bat kontuan hartu gabe, alegia, etxe askotan etxeko guztiek kanpoan lan egiten dutela. Bidezkoa da, ondorioz, errekurtsoa baiestea eta errekurritutako ebazpenak deuseztatzea.

Azaldutakoa dela eta, Auzitegiak ondokoa,

Ebatzi du: baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udaleko Hiritarren Babespen alorreko zinegotzi delegatuaren ebazpen baten aurka jarria, berraztertze errekurtso bat ezetsi baitzuen, trafikoko arau-hauste batengatik zinegotzi berak 24827/01 zenbakiko zehapen espedientean emandako zehapen ebazpenaren aurkakoa; ebazpen horiek deuseztatu beharrekoak dira eta deuseztatu egin ditugu, Zuzenbidearen aurkakoak direlako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita hamarrean._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59. artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2003ko otsailaren 27an emandako 912 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 02-3889 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Angel María Toro López jaunak jarri zuen, Iruñeko Udaleko Hiritarren Babespen alorreko zinegotzi delegatuak 2002ko martxoaren 20an eman zuen ebazpen baten aurka, berraztertze errekurtso bat ezetsi baitzuen, debekatutako geldialdia edo aparkaldia egiteagatik zehapena ezartzeko zinegotzi berak 2001eko maiatzaren 16an emandako ebazpenaren aurkakoa (10466/01 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"912 zenbakiko Ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita zazpian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 02-3889 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Angel María Toro López jaunak jarri du errekurtso hori, Iruñeko Udaleko Hiritarren Babespen alorreko zinegotzi delegatuak 2002ko martxoaren 20an eman zuen ebazpen baten aurka, berraztertze errekurtso bat ezetsi baitzuen, debekatutako geldialdia edo aparkaldia egiteagatik zehapena ezartzeko zinegotzi berak 2001eko maiatzaren 16an emandako ebazpenaren aurkakoa (10466/01 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau aurkeztu da Iruñeko Udaleko Hiritarren Babespen alorreko zinegotzi delegatuak emandako ebazpen baten aurka, horren bitartez ezetsi egin baitzen berraztertzeko errekurtso bat, zinegotzi berak ezarritako zehapenaren aurkakoa (Iruñeko Alkatetzak zehatzeko ahalmena eskuordetu baitzion, 1999ko 104. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean abuztuaren 20an argitaratutako ebazpenaren bidez). Izan ere, zinegotziak isuna jarri zuen zirkulazioko arauak hausteagatik, alegia, ibilgailua minusbaliatuentzat erreserbatutako tokian aparkatzeagatik (Irunlarrea kalea, Bideko Ama Birjina Ospitalea). Interesatuak, aplikagarritzat jotzen dituen oinarriak azaldu eta gero, ebazpena deuseztatzeko eskatu du.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketaren aurrekariak biltzen dituen espedientea bidali du, eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa._Udaltzaingoak salatu zituen gertaerak erabat egiaztatu dira espedientean. Izan ere, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluan xedaturik dagoenez, agintaritzaren agenteen salaketek, kontrako frogarik ez dagoenean, salatutako gertaeren fede ematen dute. Salaketa egin zuen funtzionarioak datu adierazgarriak aurkeztu ditu (gertaerak, tokia, eguna, ordua, ibilgailuaren matrikula, marka, modeloa eta kolorea, hautsitako manu juridikoa...). Interesatuak, berriz, ez zuen alegaziorik egin horretarako aukera izan zuenean (horrenbestez bere aldeko errugabetasun ustea indargabetu zuen, Konstituzio Auzitegiaren ekainaren 18ko 74/1985 Epaiak dioen bezala), eta errekurtso honetan ere, ez du aurkako frogarik ekarri. Beraz, ezbairik gabe arau-haustea zehapen espedientean azaltzen den bezalaxe egin zen.

Bigarrena._Urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretuaren 94.2.d) artikuluan (urtarrilaren 30eko 116/1998 Errege Dekretuaren bidez aldatua) debekatu egiten da minusbaliatuek soilik erabil ditzaten seinalaturik dauden tokietan aparkatzea, eta toki horietan aparkatzea arau-hauste larrietatik kanpo uzten da artikulu bereko hirugarren idatz-zatian.

Arau-hauste arinak egiteagatik gehienez 91 euroko (15.141 pezeta) isuna ezartzen ahal da, lege beraren 67.1 artikuluaren arabera, eta honelako kasuetan Auzitegi honek erabili izan duen irizpideari jarraituz, isunaren zenbatekoa 60 eurora (9.983 pezeta) beheratu behar dugu. Bestalde, espedientean ikusi dugunez, legeak ezarritako formazko betekizun guztiak bete dira eta errekurtsogileari bere defentsarako alegazioak egiteko aukera eman zaio, BSLren 79. artikuluetan eskatzen den moduan; izan ere, salaketa egin eta berehala arau-hausleari eman zitzaion, eta berak ez zuen sinatu nahi izan, baina hala ere tramitea burututzat eman daiteke. Beraz, bidezkoa da errekurtsoa zati batean baiestea.

Azaldutakoa dela eta, Auzitegiak ondokoa,

Ebatzi du: bidezkoa da zati batean onestea aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, Angel María Toro López jaunak jarria, berraztertzeko errekurtso bat ezetsi zuen ebazpenaren aurka; berraztertzeko errekurtsoan aurka egin zitzaion Iruñeko Udaleko Hiritarren Babespen alorreko zinegotzi delegatuak trafikoko arau-hauste larri batengatik ezarri zuen zehapenari; bi ebazpenak zati batean deuseztatu behar ditugu, eta isunaren zenbatekoa 60 eurora (9.983 pezeta) beheratu, arau-hauste arina egin baitzen.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita hamarrean._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59. artikuluko 5. idatz-zatian xedatzen duena, Auzitegi honek 2003ko otsailaren 27an emandako 900 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 02-3897 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Alvaro Echávarri Prieto jaunak jarri zuen, Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2002ko apirilaren 18an emandako ebazpen baten aurka, ez baitzuen onartu berraztertze errekurtso bat, trafikoko isun bat betearazpen bidez ordainarazteko Iruñeko Udaleko diru-biltzaile exekutiboak 2001eko uztailaren 27an emandako bahitura-diligentziaren aurka jarria (9770/99 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"900 zenbakiko Ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita zazpian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 02-3897 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Alvaro Echávarri Prieto jaunak jarri du errekurtso hori, Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2002ko apirilaren 18an emandako ebazpen baten aurka, ez baitzuen onartu berraztertzeko errekurtso bat, trafikoko isun bat betearazpen bidez ordainarazteko Iruñeko Udaleko diru-biltzaile exekutiboak 2001eko uztailaren 27an emandako bahitura-diligentziaren aurka jarria (9770/99 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da Iruñeko Alkatetzak 2002ko apirilaren 18an emandako ebazpen baten aurka, ez baitzuen onartu berraztertze errekurtso bat, borondatezko epean ordaindu ez zen trafikoko isuna betearazpen bidez ordainarazteko Iruñeko Udaleko diru-biltzaile exekutiboak 2001eko uztailaren 27an emandako bahitura-diligentziaren aurka jarria (9770/99 zenbakiko zehapen espedientea). Errekurtsogileak egoki deritzen alegazioak egin ditu, eta aplikagarritzat jotzen dituen oinarri juridikoak azaldu ondoren, errekurritutako egintzak deuseztatzeko eskatu du.

2. Iruñeko Udalak espedientea bidali du eta bere jarduketaren aurrekariak erantsi ditu; ez du erantsi aurkatutako egintzen legezkotasunaren aldeko txostenik. Hala ere, badakigu udal legelariak txostena egin zuela behinola, eta berraztertzeko errekurtsoa (4063/01 zenbakikoa) ez onartzea proposatu zuela, epez kanpo aurkeztu zelako.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra._Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak (1999ko apirilaren 14tik indarra duen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatua) 116 eta 117. artikuluetan xedatzen duenez, administrazio-bideari amaiera ematen dioten administrazio-egintzen aurka, nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, organo eragileari berari zuzendua, eta horretarako hilabeteko epea dago, egintza berariazkoa denean.

Kasu honetan, bahitura-diligentzia 2001eko irailaren 4an jakinarazi zen (jakinarazpena hartu eta sinatu zuen pertsonak honela identifikatu zuen bere burua: María Prieto, interesatuaren senidea; horrenbestez tramitea betetzat eman zen), eta berraztertzeko errekurtsoa 2001eko urriaren 22an aurkeztu zen, epez kanpo, nabaria denez. Bidezkoa zen, beraz, errekurtsoa ez onartzea, eta esan dezakegu zuzenbideari erabat lotzen zaiola hemen errekurritutako ebazpena, errekurtsoa ez onartzea erabaki baitzuen.

Azaldutakoa dela eta, Auzitegiak ondokoa,

Ebatzi du: ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udaleko Alkatetzaren ebazpen baten aurka jarria, ez baitzuen onartu (epez kanpo aurkeztu zelako) berraztertzeko errekurtso bat, trafikoko isuna betearazpen bidetik kobratzeko Iruñeko Udaleko diru-biltzaile exekutiboak emandako bahitura-diligentziaren aurkakoa (9770/99 zenbakiko zehapen espedientea); ebazpen hori berretsi beharrekoa da eta berretsi egin dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita hamarrean._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.5 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2003ko otsailaren 27an emandako 893 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 02-3905 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Itziar Madariaga López andreak jarri zuen, Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2002ko apirilaren 24an emandako ebazpen baten aurka, berraztertzeko errekurtso bat ezetsi baitzuen, trafikoko isun bat betearazpen bidez ordainarazteko 2001eko urriaren 1ean emandako premiamendu-probidentziaren aurka jarria (8222/00 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"893 zenbakiko Ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita zazpian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 02-3905 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Itziar Madariaga López andreak jarri du errekurtso hori, Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2002ko apirilaren 24an emandako ebazpen baten aurka, berraztertzeko errekurtso bat ezetsi baitzuen, trafikoko isun bat betearazpen bidez ordainarazteko 2001eko urriaren 1ean emandako premiamendu-probidentziaren aurka jarria (8222/00 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau Iruñeko Alkatetzak 2002ko apirilaren 24an emandako ebazpen baten aurka jarri da, berraztertzeko errekurtso bat ezetsi baitzuen, oraingo errekurtsogileak berak jarria, trafikoko isun bat ordainarazteko Alkatetzak 2001eko urriaren 1ean emandako premiamendu-probidentziaren aurka. Isun hori 8222/00 zehapen espedientean ezarri zen eta interesatuak ez zuen ordaindu borondatezko epean. Errekurtsogileak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta azkenik, ebazpena deuseztatzeko eskatu du.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketaren aurrekariak biltzen dituen espedientea bidali dio Auzitegi honi, eta inpugnatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa._Ezer baino lehen komeni da ondokoak azpimarratzea:

a) Zehapen espediente batean emandako ebazpenaren bitartez, errekurtsogileari isuna ezarri zitzaion trafikoko arau-haustea egiteagatik.

b) Egintza horren aurka berraztertze errekurtsoa aurkeztu zitzaion Iruñeko Udalari, eta Hiritarren Babespen alorreko zinegotzi delegatuak errekurtsoa ezetsi zuen 2000ko irailaren 29an emandako ebazpenaren bidez. Ebazpen horren aurka Auzitegi honetan gora jotzeko errekurtsoa jarri zen (01-1215 zenbakikoa), eta guk ezetsi egin genuen uztailaren 5eko 01/03260 ebazpenean. Gure ebazpen hori ez da inpugnatu Administrazioarekiko auzien epaitegian.

c) 2001eko urriaren 1ean premiamendu-probidentzia eman zen, zorra ez baitzen ordaindu borondatezko epean, eta interesatuari jakinarazi zitzaion. Interesatuak berraztertzeko errekurtsoa jarri zuen eta Iruñeko Alkatetzak errekurtso hori ezetsi zuen 2002ko apirilaren 24an emandako ebazpenaren bidez.

Bigarrena._Udalak premiamendu prozedura batean egin duen jarduketa bat legezkoa den ala ez argitu behar da errekurtso honetan.

Auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, abenduaren 14ko 13/2000 Foru Legearen (Nafarroako Zerga Lege Orokorra) 128. artikuluan eta uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuaren (Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamendua onetsi duen dekretua) 89. artikuluan dago. Bada, xedapen horien arabera, premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek soilik izan daitezke: a) zorraren ordainketa edo iraungipena; b) preskripzioa; c) gerorapena; d) likidazioaren jakinarazpenik eza, deuseztapena edo etendura. Zio horiek (Estatuko araudian jasotakoen antzekoak; Zerga Lege Orokorraren 138. artikulua eta Diru-bilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 99. artikulua) Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia _R. Ar. 544_, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa _R. Ar. 4934 eta 5454_, besteak beste), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino. Premiamendu-prozeduraren helburu bakarra administrazio publikoekiko zorrak borondatezko epean ordaintzen ez direnean haiek nahitaez ordainaraztea da. Zorrak sorrarazi dituzten egintzak, egintza nagusiak direnez, prozedurako une egokian aurkatu behar dira, eta ez borondatez ordaindu gabeko zorrak nahitaez ordainarazteko orduan.

Espedientea aztertuz ikusi dugunez, Tributuei buruzko Foru Lege Orokorreko eta Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamenduko aipatu artikuluetan azaltzen diren kasuetako bat bera ere ez da gertatu. Zehapen ebazpena behar bezala jakinarazi zitzaion errekurtsogileari, aginduzko betekizun formalak betez. Ez dugu antzeman ordainketa geroratzeko baimenik eman denik, ezta Auzitegi honek, are ofizioz, aintzat hartu behar lukeen akatsik gertatu denik espedientearen tramitazioan.

Hirugarrena._Gora jotze honen xedea den premiamenduzko probidentzia, arestian ere adierazi denez, isun baten ondorio da; isunaren aurka ere berraztertze errekurtsoa aurkeztu zitzaion Iruñeko Udalari eta Hiritarren Babespen alorreko zinegotzi delegatuak hura ezesteko ebazpena eman zuen; ebazpen horren aurka Auzitegi honetan gora jotzeko errekurtsoa jarri zen eta bigarren errekurtso hori ere ezetsi egin zen. Udalak, gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zain zegoelarik, ez zion isuna kobratzeari ekin, eta hortik errekurtsogileak ondorioztatu nahi izan du zehapena preskribatuta dagoela, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 81.2 artikuluan xedatutakoari eutsiz. Argudio hori errefusatu egin behar da, zeren, Auzitegi Gorenak 1991ko maiatzaren 21eko Epaian (R. Ar. 4334) adierazi eta, besteak beste, 1992ko maiatzaren 27koan (R. Ar. 3729) berretsi zuenez, "Preskripzioak ez du eraginik gora jotzeko errekurtsoan" (gora jotzeko errekurtso arruntean alegia, eta are gutxiago Auzitegi honetan aurkeztu den errekurtso inpropioan). "Gora jotzeko errekurtsoa jarri ondoren _gaineratzen da epai berean_ errekurtsogileak isileko ezespenaren kontrako errekurtsoa jartzeko edo berariazko ebazpena eman arte itxaroteko ahalmena zuen (itxaron egin zuen). Baina ahalmen hori erabiltzeak ez du batere zerikusirik, bistan denez, preskripzioaren erakundearekin, honek espedienteen tramitazioan baitu eragina, eta ez tramitazioari amaiera ematen dioten egintzen aurkako errekurtsoetan.". Eta azkenik hauxe dio: "Zehapen ebazpena ez dela irmoa auzi-errekurtso hau jarri izanak berak frogatzen du; eta irmoa izan gabe, nekez has zitekeen preskripzio epea zenbatzen".

Laugarrena._Errekurtsogileak egiten duen interpretazioaren arabera, "irmotasuna" besterik gabe, alegia, Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatua) 132.3 artikuluan eta, antzera, Bide Segurtasunari buruzko Legeak (martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Lege Dekretua) 81.2 artikuluan aipagai duten hori, "irmotasun administratiboa" da (30/1992 Legearen 138.3 artikuluan eta Bide Segurtasunari buruzko 83.1 artikuluan azaltzen dena). Izan ere, errekurtsogileak administrazio egintza betearazteko ahalbidearekin parekatzen du irmotasunaren figura hori. Horregatik, bi terminoen esanahia argitu beharra dago.

30/1992 Legeak 138.3 artikuluan eta Bide Segurtasunari buruzko Legeak 83.1 artikuluan ondokoa diote: "Zehapen ebazpena betearazi beharrekoa izanen da administrazio bideari amaiera ematen dionean"; beraz, zehapenak jartzen dituzten administrazio publikoek zehapenak gauzatzen edo betearazten ahal dituzte beraiek eman ziren administrazio bidea bukatzen denetik aurrera. Hortaz, udal administrazio baten eremuan emandako zehapen ebazpena ematen den unetik betearazten ahal da, udal organoen egintzek administrazio bidea agortzen baitute.

Bestelako irmotasuna da, ordea, 30/1992 Legearen 132.3 artikuluan eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 81.2 artikuluan aipatzen dena (lehenbizikoak honakoa xedatzen du: "Zehapenek preskribatzeko epea ebazpen zehatzailea irmotu eta biharamunetik hasita zenbatu behar da". Bigarrenak aurrekoari gehitzen dio trafikoaren arloko zehapenen preskripzio-epea urtebetekoa dela.). Beste irmotasun mota hori, Auzitegi Gorenaren jurisprudentziari jarraituz (1981eko irailaren 26ko Epaia _R. Ar. 3850_ eta 1992ko irailaren 21ekoa _R. Ar. 6937_, besteak beste), ez administrazio-bidean ez judizio-bidean inolako ekintza edo errekurtsoren bidez aurkatzerik ez dagoen egintzen edo erabakien egoera juridikoa da. Egoera horretara iristen da inpugnaziorako epeak iraganik egintza irmoa eta onartua bilakatzen denean, edo, legezko ekintzak baliaturik, ebazpen edo epaiek errekurtsoak ezesten dituztenean eta egintzak, era berean, irmo bilakatzen direnean, epaia ez delako inpugnatzen edo errekurtsoa jartzeko beste auzialdirik ez dagoelako.

Hortaz, 30/1992 Legaren 138.3 eta 132.2 artikuluek eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 83.1 eta 82.1 artikulu kidekoek gai ezberdinak arautzen dituzte eta ondorio ezberdinak ekarri: lehenbizikoek zehapenak noiz betearaz daitezkeen zehazten dute, eta bigarrenek, zein egunetan hasten den zehapenen preskripzio epea. Ondorioak ere ezberdinak dira: udal administrazioko bidearen bukaerak (30/1992 Legearen 138.3 artikulua eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 83.1 artikulua) betearazpenerako eta egintza judizio-bidean aurkatzeko bidea irekitzen du. Aldiz, 30/1992 Legearen 132.2 artikuluak eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 81.2 artikuluak aipatzen duten irmotasunak inpugnazioa galarazten du eta, gainera, preskripzio epearen hasiera dakar.

Hitz gutxitan esanda, toki entitateen zehapen egintzak, administrazio-bideari amaiera ematen badiote, inpugnatzen ahal dira eta Administrazioak betearazten ahal ditu; aldiz, egintza horien irmotasunak beraien inpugnazioa eragozten du. Horrela bada, zehapen ebazpen baten preskripzio-epea ebazpen hori irmo bilakatzen den egunean hasten da, hau da, haren aurka ez administrazio errekurtsorik ez jurisdikzio errekurtsorik jartzerik ez dagoen unetik. Zuzenbidearen kontrakoa da zehapenaren preskripzio-epea zenbatzen hastea zehapena betearazten ahal den unetik, zeren eta, ikusi dugunez, egintzaren betearazgarritasuna eta irmotasuna ez baitira gauza bera.

Bosgarrena._Aztertzen ari garen kasuan, behin Udaleko administrazio bidean irmoturik, zehapen ebazpena betearazle bilakatu zen, baina preskripzio epea 2001eko uztailaren 5eko gure ebazpena (3260/01) irmo bilakatzearekin batera hasi zen, ez baitzen inpugnatu Administrazioarekiko auzien jurisdikzioaren aurrean. Gure ebazpena jakinarazi eta bi hilabetera bilakatu zen irmo. Nabaria da, beraz, ordutik interesatuari premiamendu-probidentzia jakinarazi zitzaion eguna arte (2002ko martxoaren 4a, egun horretan aurkeztu baitzion premiamendu-probidentziaren aurkako berraztertze errekurtsoa Iruñeko Udalari; interpretazio hori bat dator Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 58.3 artikuluan xedatutakoarekin), ez zen iragan zehapenak preskribatzeko legez behar zuen urtebeteko epea. Bidezkoa da, ondorioz, errekurtsoa ezestea.

Azaldutakoa dela eta, Auzitegiak ondokoa,

Ebatzi du: ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Alkatetzak 2002ko apirilaren 24an emandako ebazpen baten aurka jarria, horren bidez ezetsi egin baitzen berraztertzeko errekurtso bat, oraingo errekurtsogileak berak aurkeztua, borondatezko aldian ordaindu gabeko trafikoko isun bat betearazpen bidez kobratzeko Iruñeko Alkatetzak 2001eko urriaren 1ean eman zuen premiamendu-probidentziaren aurkakoa (8222/00 zenbakiko zehapen espedientea). Bi egintza horiek berretsi beharrekoak dira eta berretsi egin ditugu, Zuzenbidearekin bat datozelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita hamarrean._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.5 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2003ko otsailaren 27an emandako 894 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 02-3909 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, María Mercedes Garcés De Diego andreak jarri zuen, Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2002ko apirilaren 24an emandako ebazpen baten aurka, berraztertzeko errekurtso bat ezetsi baitzuen, trafikoko isuna betearazpen bidez ordainarazteko 2001eko maiatzaren 7an emandako premiamendu-probidentziaren aurka jarria (7337/00 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"894 zenbakiko Ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita zazpian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 02-3909 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. María Mercedes Garcés De Diego andreak jarri du errekurtso hori, Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2002ko apirilaren 24an emandako ebazpen baten aurka, berraztertzeko errekurtso bat ezetsi baitzuen, trafikoko isuna betearazpen bidez ordainarazteko 2001eko maiatzaren 7an emandako premiamendu-probidentziaren aurka jarria (7337/00 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da Iruñeko Alkatetzak 2002ko apirilaren 24an eman zuen ebazpen baten aurka, horren bidez ezetsi egin baitzen berraztertzeko errekurtso bat, borondatezko epean ordaindu gabeko trafikoko isuna betearazpen bidetik ordainarazteko organo berak 2001eko maiatzaren 7an emandako premiamendu-probidentziaren aurkakoa. Isuna ere Alkatetzak ezarri zuen, trafikoaren eta bide segurtasunaren arloko arauak hausteagatik, 7337/00 zenbakiko zehapen espedientean. Errekurtsogileak beraren iritziz bidezkoak diren alegazioak eta aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta, azkenik, probidentzia deusezta dadila eskatu du.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketaren aurrekariak biltzen dituen espedientea bidali du; ez du erantsi aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostenik.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa._Udalak premiamendu prozedura batean egin duen jarduketa bat legezkoa den ala ez argitu behar da errekurtso honetan.

Auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, abenduaren 20ko 1.684/90 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Diru-bilketari buruzko Erregelamendu Orokorrean dago. Bada, Erregelamenduaren 99 artikuluaren arabera, premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek soilik izan daitezke: a) preskripzioa; b) likidazioa deuseztatzea, etetea edo arauzko eran ez jakinaraztea; c) borondatezko epean ordaintzea edo ordainketa geroratzea; eta d) betearazpen bideari hasiera ematen dion agiriaren formazko akatsa. Zio horiek Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia _R. Ar. 544_, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa _R. Ar. 4934 eta 5454_, beste askoren artean), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino. Premiamendu-prozeduraren helburu bakarra Ogasun Publikoarekiko zorrak borondatezko epean ordaintzen ez direnean haiek nahitaez ordainaraztea da. Zorrak sortarazi dituzten egintzak, egintza nagusiak direnez, prozedurako une egokian aurkatu behar dira, eta ez borondatez ordaindu gabeko zorrak nahitaez ordainarazteko orduan.

Bigarrena._Espedientea azterturik ikusi dugunez, ez da gertatu Erregelamenduaren 99. artikuluko kasurik. Zehapen ebazpena behar bezala jakinarazi zitzaion interesatuari eta hark berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu zion Iruñeko Udalari. Hiritarren Babespen alorreko zinegotzi delegatuak errekurtso hori ezetsi zuen 2000ko irailaren 11ko Ebazpenean. Azken ebazpen hori ere interesatuak errekurritu egin zuen Auzitegi honetan (gora jotzeko 00-5640 zenbakiko errekurtsoaren espedientea), eta Auzitegi honek errekurtsoa ezetsi zuen 2001eko martxoaren 1eko 1126 Ebazpenaren bidez. Horrenbestez jurisdikzio bidea ireki zen.

Gainerakoan, Udalaren administrazio-bidea agorturik, ebazpen zehatzailea betearazle bilakatu zen (Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 138.3 artikulua). Gaiari dagokionez esan behar da gora jotzeko errekurtso hau ez da dela errekurtso hierarkikoa eta hura jartzeak ez dakarrela Udalaren administrazio-bidearen luzapenik, ez eta isunaren ordainarazpenaren etendurarik, inondik ere (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 339.1. artikulua, eta 279/1990 Foru Dekretuaren 8.2. artikulua, 173/1999 Foru Dekretuak emandako testuan).

Bestalde, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikuluduna onetsi zuen martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren 84. artikuluak aipatzen duen borondatezko ordainketa-epea iraganik, isuna ordaindu gabe zegoenez, esan behar dugu Zuzenbidearekin bat datorrela erabat, isuna premiamendu bidetik ordainaraztea, bai eta premiamenduagatik %20ko errekargua sortzea (Diru-bilketari buruzko Erregelamenduaren 98 eta 100. artikuluak) eta berandutzagatiko korrituak sortzea ere (arau beraren 98 eta 109. artikuluak).

Hirugarrena._Azkenik, ez dugu antzeman zehapenaren preskripzioa gertatu denik. Jakina denez, zehapenek "beraiek zehazten dituzten legeetan xedatutakoaren arabera preskribatuko dute..." (prozedurari buruzko Legearen 132.1 artikulua). Arau juridiko horrek oraingoan Trafikoari buruzko Legera jotzeko agintzen digu; horren 81.2 artikuluak ondokoa dio: "Zehapenek, behin irmo direnean, urtebeteko epean preskribatuko dute, eta beraiek betearazteko jarduketengatik baizik ez dira etenen". Ildo beretik 30/1992 Legearen 132.3 artikuluak dioenez, "Zehapenek preskribatzeko epea ebazpen zehatzailea irmo bihurtu eta biharamunetik hasita zenbatu behar da".

Alabaina, "irmotasuna" da _Auzitegi Gorenaren 1987ko irailaren 26ko osoko bilkurako Autoan zehazten denez_ egintza edo erabaki baten egoera juridikoa, ezinezkoa delarik haren aurka errekurtso arruntik jartzea, ez administrazio bidean ez judizio bidean, berraztertzeko errekurtso berezia izan ezik. Beraz, behar ziren garaian eta moduan, lehendabizi zehapenaren aurkako berraztertze errekurtsoa, eta geroago, berraztertzeko errekurtso hori ezetsi zuen ebazpenaren aurka, Auzitegi honetan gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu baitziren, jadanik ezin da esan zehapen hori irmo bihurtu zenik errekurtsoak ebazpenaren zain egon ziren bitartean, zeren eta, Auzitegi Gorenaren 1991ko maiatzaren 21eko epai batek adierazi (R. Ar. 4334) eta 1992ko maiatzaren 27koak berretsi zuen bezala (R. Ar. 3729), "ezin dira nahasi administrazio ebazpen baten irmotasuna eta administratuak bere errekurtsoa ezetsitzat jotzeko daukan ahalmena (...). Zehapen ebazpena ez dela irmoa auzi-errekurtso hau jarri izanak berak frogatzen du; eta irmoa izan gabe, nekez has zitekeen preskripzio epea zenbatzen". Hortaz, ebazpena irmoa izan arte ezin da hasi preskripzio epea.

Bestalde, erraz antzematen denez, zehapenaren preskripzio epea (bi hilabete, Auzitegi honek gora jotzeko errekurtsoa ezesten zuen 1126 zenbakiko ebazpena jakinarazi zuenetik) zenbatzen hasteko "dies a quo"tik urtebete baino denbora gutxiago iragan zen Administrazioak zorra ordainarazi edo kobratzeko hurrengo egintza baliodun eta eragingarria egin zuen arte, interesatua jakitun zela (2001eko maiatzaren 7ko premiamendu-probidentzia; interesatuak 2002ko martxoaren 4an berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu zuen haren aurka, jakinean zegoela adieraziz). Beraz, zehapenak ez zuen preskribatu. Gainera, inon ez dugu ikusi ordainketa geroratu edo zatikatzeko baimenik eman zenik edo zorra barkatu edo kitatu zenik. Horrenbestez, bidezkoa da errekurtsoa ezestea.

Azaldutakoa dela eta, Auzitegiak ondokoa,

Ebatzi du: ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Alkatetzaren ebazpen baten aurka jarria, berraztertzeko errekurtso bat ezetsi baitzuen, trafikoko isun bat betearazpen bidetik kobratzeko Iruñeko Alkatetzak emandako premiamendu-probidentziaren aurkakoa (7337/00 zenbakiko zehapen espedientea); egintza horiek berretsi beharrekoak dira eta berretsi egin ditugu, Zuzenbidearekin bat datozelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita hamarrean._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59. artikuluko 5. idatz-zatian xedatzen duena, Auzitegi honek 2003ko otsailaren 28an emandako 937 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 02-3941 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Jesús De Miguel Malón jaunak jarri zuen, Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2002ko abuztuaren 6an emandako ebazpen baten aurka, berraztertzeko errekurtso bat ezetsi baitzuen, trafikoko isuna betearazpen bidez ordainarazteko Alkatetzak berak 2001eko maiatzaren 18an emandako premiamendu-probidentziaren aurka jarria (14978/01 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"937 zenbakiko Ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita zortzian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 02-3941 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Jesús De Miguel Malón jaunak jarri du errekurtso hori, Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2002ko abuztuaren 6an emandako ebazpen baten aurka, berraztertzeko errekurtso bat ezetsi baitzuen, trafikoko isuna betearazpen bidez ordainarazteko Alkatetzak berak 2001eko maiatzaren 18an emandako premiamendu-probidentziaren aurka jarria (14978/01 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da Iruñeko Alkatetzak 2002ko abuztuaren 6an eman zuen ebazpen baten aurka, horren bidez ezetsi egin baitzen berraztertzeko errekurtso bat, borondatezko epean ordaindu gabeko trafikoko isuna betearazpen bidetik ordainarazteko Alkatetzak berak 2002ko maiatzaren 18an emandako premiamendu-probidentziaren aurkakoa. Isuna trafikoaren eta bide segurtasunaren arloko arauak hausteagatik ezarri zen, 14978/01 zenbakiko zehapen espedientean. Errekurtsogileak beraren iritziz bidezkoak diren alegazioak eta aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta, azkenik, probidentzia deusezta dadila eskatu du.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketaren aurrekariak biltzen dituen espedientea bidali du; ez du erantsi aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostenik.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa._Udalak premiamendu prozeduran egin duen jarduketa bat legezkoa den ala ez argitu behar da errekurtso honetan.

Auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamendua onetsi duen uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuan dago (2001eko abuztuaren 10eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua, 97 zenbakikoan). Bada, dekretu horren 89. artikuluak dioenez, "1. Premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek izan daitezke: a) Zorraren ordainketa edo iraungipena; b) Preskripzioa; c) Gerorapena; d) Likidazioaren jakinarazpenik eza, deuseztapena edo etendura". Zio horiek, abenduaren 20ko 1684/90 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Diru-bilketari buruzko Erregelamendu Orokorrean daudenen antzekoak, Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia _R. Ar. 544_, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa _R. Ar. 4934 eta 5454_, beste askoren artean), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino. Premiamendu-prozeduraren helburu bakarra Ogasun Publikoarekiko zorrak borondatezko epean ordaintzen ez direnean haiek nahitaez ordainaraztea da. Zorrak sorrarazi dituzten egintzak, egintza nagusiak direnez, prozedurako une egokian aurkatu behar dira, eta ez borondatez ordaindu gabeko zorrak nahitaez ordainarazteko orduan.

Bigarrena._Espedientea azterturik ikusi dugunez, ez da gertatu Erregelamenduaren 89. artikuluko kasurik. Zehapen ebazpena behar bezala jakinarazi zitzaion interesatuari eta hark berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu zion Iruñeko Udalari. Hiritarren Babespen alorreko zinegotzi delegatuak errekurtso hori ezetsi zuen 2001eko urriaren 18ko Ebazpenean. Azken ebazpen hori ere interesatuak errekurritu egin zuen Auzitegi honetan (gora jotzeko 02-0925 zenbakiko errekurtsoaren espedientea), eta Auzitegi honek errekurtsoa ezetsi zuen 2002ko azaroaren 26ko 4050 Ebazpenaren bidez. Horrenbestez jurisdikzio bidea ireki zen.

Gainerakoan, udal administrazioaren bidea agorturik, ebazpen zehatzailea betearazle bilakatu zen (Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 138.3 artikulua). Hori dela eta, azpimarratu behar dugu Auzitegi honetan gora jotzeko errekurtso hau jartzeak (gora jotzeko errekurtso "inpropioa", ez baita errekurtso hierarkikoa) ez duela artifizialki luzatzen udal administrazioaren bidea eta ezin duela inola ere eten isunaren betearazpena (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 339.1 artikulua, eta 279/1990 Foru Dekretuaren 8.2 artikulua, 173/1999 Foru Dekretuak aldatutako testuan). Horiek horrela, martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuak, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikuluduna onetsi zuenak, 84. artikuluan ezartzen duen borondatezko ordainketa epea iragan zenez isuna ordaindu gabe, Zuzenbideari erabat lotzen zaio isuna premiamendu bidez ordainaraztea, eta bai %20ko premiamendu-errekargua sortzea (Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamenduaren 88 eta 90. artikuluak) eta berandutzagatiko korrituak sortzea ere (arau beraren 88 eta 98. artikuluak).

Hirugarrena._Azkenik, ez dugu antzeman zehapenaren preskripzioa gertatu denik. Jakina denez, zehapenek "beraiek zehazten dituzten legeetan xedatutakoaren arabera preskribatuko dute..." (prozedurari buruzko Legearen 132.1 artikulua). Arau juridiko horrek oraingoan Trafikoari buruzko Legera jotzeko agintzen digu; horren 81.2 artikuluak ondokoa dio: "Zehapenek, behin irmo direnean, urtebeteko epean preskribatuko dute, eta beraiek betearazteko jarduketengatik baizik ez dira etenen". Ildo beretik 30/1992 Legearen 132.3 artikuluak dioenez, "Zehapenek preskribatzeko epea ebazpen zehatzailea irmo bihurtu eta biharamunetik hasita zenbatu behar da".

Alabaina, "irmotasuna" da _Auzitegi Gorenaren 1987ko irailaren 26ko osoko bilkurako Autoan zehazten denez_ egintza edo erabaki baten egoera juridikoa, ezinezkoa delarik haren aurka errekurtso arruntik jartzea, ez administrazio bidean ez judizio bidean, berraztertzeko errekurtso berezia izan ezik. Beraz, behar ziren garaian eta moduan, lehendabizi zehapenaren aurkako berraztertze errekurtsoa, eta geroago, berraztertzeko errekurtso hori ezetsi zuen ebazpenaren aurka, Auzitegi honetan gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu baitziren, jada ezin da esan zehapen hori irmo bihurtu zenik errekurtsoak ebazpenaren zain egon ziren bitartean, zeren eta, Auzitegi Gorenaren 1991ko maiatzaren 21eko epai batek adierazi (R. Ar. 4334) eta 1992ko maiatzaren 27koak berretsi zuen bezala (R. Ar. 3729), "ezin dira nahasi administrazio ebazpen baten irmotasuna eta administratuak bere errekurtsoa ezetsitzat jotzeko daukan ahalmena (...). Zehapen ebazpena ez dela irmoa auzi-errekurtso hau jarri izanak berak frogatzen du; eta irmoa izan gabe, nekez has zitekeen preskripzio epea zenbatzen". Hortaz, ebazpena irmoa izan arte ezin da hasi preskripzio epea.

Gainera, aipatu preskripzio-epea ezin da hasi harik eta Auzitegi honek gora jotzeko errekurtsoa ezesteko emandako ebazpena jakinarazten denetik bi hilabete iragan arte. Ez dugu inon ikusi ordainketa geroratu edo zatikatzeko baimena eman denik, ez zorra barkatu edo kitatu denik ere. Bidezkoa da, beraz, errekurtsoa ezestea.

Azaldutakoa dela eta, Auzitegiak ondokoa,

Ebatzi du: ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Alkatetzaren ebazpen baten aurka jarria, berraztertzeko errekurtso bat ezetsi baitzuen, trafikoko isun bat betearazpen bidetik kobratzeko Iruñeko Alkatetzak emandako premiamendu-probidentziaren aurkakoa (14978/01 zenbakiko zehapen espedientea); egintza horiek berretsi beharrekoak dira eta berretsi egin ditugu, Zuzenbidearekin bat datozelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita hamarrean._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.5 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2003ko urtarrilaren 20an emandako 147 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 02-4179 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, María Isabel Suberviola Sancho andreak jarri zuen, debekatutako geldialdi edo aparkaldia egiteagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Hiritarren Babespen alorreko zinegotzi delegatuak 2002ko ekainaren 14an eman zuen ebazpenaren aurka (544544/01 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"147 zenbakiko Ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 02-4179 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. María Isabel Suberviola Sancho andreak jarri du errekurtso hori, debekatutako geldialdi edo aparkaldia egiteagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Hiritarren Babespen alorreko zinegotzi delegatuak 2002ko ekainaren 14an eman zuen ebazpenaren aurka (544544/01 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. María Isabel Suberviola Sancho andreak, 2002ko irailaren 27an aurkeztutako idazkiaren bidez, gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen, debekatutako geldialdia edo aparkaldia egiteagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Hiritarren Babespen alorreko zinegotzi delegatuak 2002ko ekainaren 14an eman zuen ebazpenaren aurka (544544/01 zenbakiko udal espedientea).

2. Auzitegi honen 2002ko urriaren 31ko probidentziaren bitartez (2002ko azaroaren 4an jakinarazi zen), uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea zati batez garatzen duen Erregelamenduaren 12.2 artikuluak, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako testuan, xedatzen duena betez, Iruñeko Udalari igorri zitzaizkion errekurtsoa eta harekin batera doazen dokumentuak, eta hilabeteko epea eman zitzaion idatziz txostena edo alegazioak eta errekurritutako ebazpena justifikatzeko egoki jotzen zuen dokumentazio guztia aurkezteko.

3. Izapidea betez, aipatu udalak txostena eman zuen eta Auzitegi honek 2003ko urtarrilaren 15ean jaso zuen txosten hori; hartan, ondokoa azaltzen zuen: prest zegoela errekurtsotik ondorioztatzen ziren asmoak betetzeko; bestalde, errekurtsoari hasiera eman zion egintzaz mantendutako irizpidea aldatzeko nolako arrazoiak izan zituen azaltzen zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa._Goian aipatu Erregelamenduaren 20. artikuluari jarraituz, errekurritutako ebazpenak edo erabakiak hartu dituzten agintariek edo udalek Nafarroako Administrazio Auzitegira jo ahal izanen dute txosten baten bitartez, errekurtsotik ondorioztatzen diren asmoak betetzeko prest baldin badaude, betiere irizpidez aldatzeko izan dituzten arrazoiak azaltzen badituzte.

Bigarrena._Iruñeko Udalak adierazi baitu errekurtso honetatik ondorioztatzen direnak betetzeko prest dagoela, eta prozedura aurrera eramateko Erregelamenduaren 20. artikuluaren 2. idatz-zatiko a), b) eta c) letretako kasuak gertatu ez direnez, bidezkoa da errekurtsogileak aurkeztutako asmoak betetzeko behar den ebazpena ematea.

Azaldutakoa dela eta, Auzitegiak ondokoa,

Ebatzi du: baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu María Isabel Suberviola Sancho andreak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udaleko Hiritarren Babespen arloko zinegotzi delegatuak 2002ko ekainaren 14an emandako ebazpen baten aurka jarria (544544/01 zenbakiko udal espedientea); egintza hori deuseztatu beharrekoa da eta deuseztatu egin dugu, antolamendu juridikoaren aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita hamarrean._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.5 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2003ko martxoaren 25ean emandako 1354 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 02-4188 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, José Antonio Gómez Remacha jaunak jarri zuen, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Diru-bilketa Unitateko buruak 2002ko abuztuaren 6an eman zuen bahitura-diligentziaren aurka (40794/00 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"1354 zenbakiko Ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta hiruko martxoaren hogeita bostean.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 02-4188 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoko espedientea aztertu du. José Antonio Gómez Remacha jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Diru-bilketa Unitateko buruak 2002ko abuztuaren 6an eman zuen bahitura-diligentziaren aurka (40794/00 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtsoa jarri da Iruñeko Udaleko diru-biltzaile exekutiboak 2002ko abuztuaren 6an emandako bahitura-diligentzia baten aurka, zeinaren bidez agindu baitzen zordunari zorraren printzipala, premiamenduagatiko errekargua, korrituak eta kostuak kobratzeko adina ondasun bahitzeko, Euskadiko Kutxan zituen kontuetako saldoei helduz. Hori guztia, borondatezko epean ordaindu gabeko trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko egindako premiamendu espedientearen ondorioz (40794/00 zenbakiko zehapen espedientea). Errekurtsogileak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta, azkenik, betearazpidez ordainaraztea ez dela zuzena adierazteko eskatu dio Auzitegi honi.

2. Iruñeko Udalak espedientea bidali du eta bere jarduketaren aurrekariak erantsi ditu; aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena ere erantsi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa._Premiamenduzko prozedura batean ondasun jakin batzuk bahitzeko erabakia tresna bat baino ez da prozedura horrek helburu duena lortzeko, baina ezin ukatuzko eragina du ondasun horien jabeen eskubideen gainean. Horrek berez daukan pisuarengatik, babes errekurtso independentea jartzen ahal da erabaki horren aurka; horrek ez du esan nahi bide horretatik denbora mugarik gabeko aukera zabalu behar denik mota guztietako arrazoiak planteatzeko; izan ere, aukera hori zabalik dago "bakar-bakarrik ekintzak duen helburuarekin bat ez datozen ekintzei dagokienez" (AGren 1992ko azaroaren 10eko epaia, R. Ar. 8675). Horrek, hala ere, ez du galarazten interesatuak, Diru-bilketari buruzko Erregelamendu Orokorreko 99.2 artikuluaren babesean, premiamenduzko probidentziarik ez izatea salatzeko daukan eskubidea, halakorik gertatu bada (abenduaren 20ko 1684/1990 Errege Dekretua).

Bestalde, jakina da bahitura diligentzia guztiak aurreko egintza bat betetzeko egintzak direla, ez besterik (TEACen 1996ko urriaren 24ko ebazpena _R.Ar. 1639_), eta lehenbizikoak bigarrenaren aurretik dagoela eta hura justifikatzen duela (bahitura-probidentzia); horrek, printzipioz, tresna izaera duenez (edo tramite hutsezkoa _Extremadurako Auzitegi Nagusiaren 1991ko otsailaren 25eko Epaia_), ezin da jurisdikzio errekurtsorik aurkeztu, ez eta, horren ondorioz, Auzitegi honetan gora jotzeko errekurtsorik ere. Hala eta guztiz ere, horrelako egintzak aurkatzeko aukera "azken finean, egintza horiek interesdunarengan sor dezaketen indefentsio egoeraren baitan daude" (Auzitegi Gorenaren Epaia, 1997ko apirilaren 19koa _R. Ar. 3151_).

Bigarrena._Udalak igorritako agirietan ikusi dugunez, hemen errekurritu den bahitura-diligentzia Iruñeko Alkatetzak 2001eko abuztuaren 27an emandako premiamendu-probidentzia baten ondorio da. Probidentzia hori 2002ko urtarrilaren 4an jakinarazi zitzaion zordunari. Haren emazte Neli Baquedano andreak jaso zuen jakinarazpena, baina ez zuen sinatu; nolanahi ere, interesatuak Auzitegi honetan gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen (02-0316 zenbakiko errekurtso-espedientea) eta horrela aditzera eman zuen probidentziaren jakitun zela. Auzitegi honek errekurtsoa ezetsi zuen 2002ko martxoaren 18an emandako 1046 zenbakiko Ebazpenaren bidez. Horrenbestez jurisdikzio bidea ireki zen.

Premiatutako zorren jakinarazpena eginda, diru-bilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 108. artikuluan ezarritako epea bukatu zenean zorra ordaindu gabe zegoenez, Iruñeko Udaleko diru-biltzaile exekutiboak bahitura-probidentzia eman zuen, agindua emanez zordunaren ondasunak bahitzeko, zorraren printzipala, korrituak, premiamenduagatiko errekargua eta kostuak kobratzeko adina bildu arte. Interesatuak aukera izan zuen zorraren abala edo bermea emateko, ordainketa geroratu edo zatikatu zedila eskatzeko, eta bahiturarako beste ondasun batzuk izendatzeko, Diru-bilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 113.1.d artikuluan xedatu bezala (abenduaren 20ko 1684/90 ED), baina ez zuen horrelakorik egin. Azkenik, Administrazioak deklaratu zuen zordunaren ondasun ezagunetako batzuk bahitu zitezkeela, haren etxean sartu gabe atzematen ahal zirenak, hain zuzen ere (banku kontuetako saldoak), arestian aipatu erregelamenduaren 115. artikuluak agintzen duen bezala. Bahitura-diligentzia behar bezala jakinarazi zitzaion interesatuari. Auzitegi honek ez du defentsa gabeziarik antzematen.

Hirugarrena._Errekurtsogileak defentsarik eza alegatu du, esanez bahitura-probidentzia ez zitzaiola jakinarazi. Horri buruz ondokoa azpimarratu behar dugu: Auzitegi honek aurreko ebazpenetan adierazi izan du bahitura-probidentziaren jakinarazpen ezak defentsa gabezia dakarrela, baina irizpide hori aldatu behar dugu nahitaez; izan ere, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailaren iritzia bestelakoa da, eta hala adierazten da 2000ko maiatzaren 19ko autoan (1191/98 zenbakiko administrazioarekiko auzi errekurtsoa): "Lehenbiziko arazoari dagokionez, Administrazioak alegatzen du, Diru-bilketari buruzko Erregelamendu Orokorreko 110. artikuluan oinarriturik, bahitura-probidentzia tramitezko egintza dela eta ez dagoela zertan hura jakinarazi; irizpide horrekin bat dator sail hau". Bestalde, Administrazioarekiko Auzien Hirugarren Epaitegiak, 2000ko maiatzaren 16ko 85 zenbakiko Epaian, ondokoa dio: "Gauza berbera gertatu behar da ondorioen idazkian bahitura-probidentzien jakinarazpena falta dela esaten denean; eta hori horrela da, gauza berria izateaz gainera... probidentzia horiek tramite hutsezko egintzak baizik ez direlako, eta ordaindu behar dutenen eskubide edo interesetan eragin zuzenik ez dutelako; haiek direla eta, bahitura-diligentzia da garrantzia duen egintza, Auzitegi Ekonomiko-Administratibo Nagusiak 1998ko maiatzaren 13ko ebazpenaz adierazi zuen bezala."

Laugarrena._Azkenik, ez dago esaterik zehapenak preskribatu duenik. Izan ere, gogora ekarri behar dugu ezen, Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132.1 artikuluaren arabera, "arau-hausteek eta zehapenek preskribatu, beraiek zehazten dituzten legeetan xedatutakoaren arabera" preskribatzen dutela. Arau juridiko horrek, oraingoan, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legera (martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilea) jotzeko agintzen digu; horren 81.2 artikuluak ondokoa dio: "Zehapenek, behin irmo direnean, urtebeteko epean preskribatuko dute, eta beraiek betearazteko jarduketengatik baizik ez dira etenen". Bestalde, prozedurari buruzko legearen 132. artikuluko 3. idatz-zatiak dioenez, "Zehapenek preskribatzeko epea ebazpen zehatzailea irmoa den lehen egunaren biharamunetik hasita zenbatu behar da". Eta honakoa gaineratzen du: "Preskripzio-epea eten eginen da betearazpen-prozedura hasten denean, baldin eta interesatua jakinean badago, eta berriro hasiko da iragaten betearazpen-prozedurak hilabete baino gehiago geldirik irauten badu arau-hausleari egozten ahal ez zaizkion arrazoiengatik".

Kasu honetan preskripzio-epea eten egin zen premiamendu-probidentzia jakinarazi zenean (2002ko urtarrilaren 4an, gorago esan bezala); eta, betearazpen espedientea hilabete baino luzaroago geldirik egon baitzen premiatuari ezin egotzi zaizkion arrazoiengatik, preskripzio-epea berriz hasi zen iragaten. Handik urtebeteko epea iragan baino lehen, Administrazioak, interesatua jakitun zela, zorra kobratzeko hurrengo egintza baliodun eta eraginkorra egin zuen (hemen errekurritutako bahitura-diligentzia, 2002ko irailaren 23an interesatuari jakinarazia). Ondorioz, bidezkoa da errekurtso hau ezestea eta errekurritutako egintza Zuzenbideari erabat lotzen zaiola adieraztea.

Azaldutakoa dela eta, Auzitegiak ondokoa,

Ebatzi du: ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udaleko diru-biltzaile exekutiboak emandako bahitura-diligentzia baten aurkakoa (40794/00 zenbakiko zehapen espedientea). Egintza hori berretsi beharrekoa da eta berretsi egin dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita hamarrean._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.5 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2003ko urtarrilaren 22an emandako 172 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 02-4283 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Teodoro Ripa Iráizoz jaunak jarri zuen, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2002ko uztailaren 22an eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (174735/01 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"172 zenbakiko Ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeita bian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 02-4283 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoko espedientea aztertu du. Teodoro Ripa Iráizoz jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2002ko uztailaren 22an eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (174735/01 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Teodoro Ripa Iráizoz jaunak, 2002ko urriaren 17an Auzitegi honetan sartu zen idazkiaren bidez, gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2002ko uztailaren 22an eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (174735/01 zenbakiko udal espedientea).

2. Auzitegi honen 2002ko azaroaren 5eko probidentziaren bitartez (2002ko azaroaren 6an jakinarazi zen), uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea zati batez garatzen duen Erregelamenduaren 12.2 artikuluak, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako testuan, xedatzen duena betez, Iruñeko Udalari igorri zitzaizkion errekurtsoa eta harekin batera doazen dokumentuak, eta hilabeteko epea eman zitzaion idatziz txostena edo alegazioak eta errekurritutako ebazpena justifikatzeko egoki jotzen zuen dokumentazio guztia aurkezteko.

3. Izapidea betez, Iruñeko Udalak txostena eman zuen eta Auzitegi honek 2002ko abenduaren 23an jaso zuen txosten hori; hartan, ondokoa azaltzen zuen: prest zegoela errekurtsotik ondorioztatzen ziren asmoak betetzeko; bestalde, errekurtsoari hasiera eman zion egintzaz mantendutako irizpidea aldatzeko nolako arrazoiak izan zituen azaltzen zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa._Goian aipatu Erregelamenduaren 20. artikuluari jarraituz, errekurritutako ebazpenak edo erabakiak hartu dituzten agintariek edo udalek Nafarroako Administrazio Auzitegira jo ahal izanen dute txosten baten bitartez, errekurtsotik ondorioztatzen diren asmoak betetzeko prest baldin badaude, betiere irizpidez aldatzeko izan dituzten arrazoiak azaltzen badituzte.

Bigarrena._Iruñeko Udalak adierazi baitu errekurtso honetatik ondorioztatzen direnak betetzeko prest dagoela, eta prozedura aurrera eramateko Erregelamenduaren 20. artikuluaren 2. idatz-zatiko a), b) eta c) letretako kasuak gertatu ez direnez, bidezkoa da errekurtsogileak aurkeztutako asmoak betetzeko behar den ebazpena ematea.

Azaldutakoa dela eta, Auzitegiak ondokoa,

Ebatzi du: baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu Teodoro Ripa Iráizoz jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2002ko uztailaren 22an emandako premiamendu-probidentzia baten aurka jarria (174735/01 zenbakiko udal espedientea); egintza hori deuseztatu beharrekoa da eta deuseztatu egin dugu, antolamendu juridikoaren aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita hamarrean._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.5 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2003ko otsailaren 14an emandako 644 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 02-4396 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Santos Iribarren Sagüés jaunak jarri zuen, Iruñeko Udaleko Hiritarren Babespen alorreko zinegotzi delegatuak 2002ko irailaren 9an emandako hamalau ebazpenen aurka; horien bidez berraztertze errekurtso batzuk ezetsi ziren, zinegotzi berak ezarritako isunen kontrakoak (2001eko irailaren 12ko eta 2002ko maiatzaren 17ko, ekainaren 17ko eta uztailaren 3ko zehapen ebazpenen kontrakoak). Isun horiek jarri ziren itxiera ordutegia ez betzeagatik, lokalaren aforoa baino bezero gehiago onartzeagatik eta establezimendua ixten denetik lau ordu ez itxaroteagatik berriz irekitzeko. Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"644 zenbakiko Ebazpena.

Mahaiburua: María Asunción Erice Echegaray andrea.

Mahaikideak: María Jesús Balana Asurmendi andrea eta Miguel Izu Belloso jauna.

Iruñean, bi mila eta hiruko otsailaren hamalauan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Hirugarren Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 02-4396 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoaren espedientea aztertu du. Santos Iribarren Sagüés jaunak aurkeztu du errekurtso hori, Iruñeko Udaleko Hiritarren Babespen alorreko zinegotzi delegatuak 2002ko irailaren 9an emandako hamalau ebazpenen aurka; horien bidez berraztertze errekurtso batzuk ezetsi ziren, zinegotzi berak ezarritako isunen kontrakoak (hain zuzen ere 2001eko irailaren 12an eta 2002ko maiatzaren 17an, ekainaren 17an eta uztailaren 3an eman zituen zehapen ebazpenen kontrakoak). Isun horiek jarri ziren itxiera ordutegia ez betzeagatik, lokalaren aforoa baino bezero gehiago onartzeagatik eta establezimendua ixten denetik lau ordu ez itxaroteagatik berriz irekitzeko.

Miguel Izu Belloso jaunak egin du txostena.

Egitezko aurrekariak:

1. Iruñeko Udaleko Hiritarren Babespen alorreko zinegotzi delegatuak isun batzuk ezarri zizkion Santos Iribarren Sagüés jaunari, "Bar Luces de la Ciudad" establezimenduaren titularra den aldetik, establezimendu horretan itxiera ordutegiari buruzko arauak urratzeagatik eta aforoa baino bezero kopuru handiagoa onartzeagatik. Isun horiek ezartzeko zinegotziak hainbat ebazpen eman zituen, 2001eko irailaren 12an (161/PC zenbakikoa), 2002ko maiatzaren 17an (19/PC, 20/PC, 21/PC, 22/PC, 23/PC, 24/PC eta 25/PC zenbakikoak), 2002ko ekainaren 17an (151/PC, 155/PC, 160/PC eta 162/PC zenbakikoak) eta 2002ko uztailaren 3an (26/PC eta 31/PC zenbakikoak).

2. Ebazpen horien aurka interesatuak berraztertzeko errekurtso bana jarri zuen. Zinegotzi delegatuak errekurtso guztiak ezetsi zituen 2002ko irailaren 9an emandako hamalau ebazpenen bidez (9/PC eta 22/PC bitartekoak). Interesatuak Auzitegi honetan gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen ebazpen horien kontra, behar zen epean eta moduan.

3. Auzitegi honetako buruaren probidentzia baten bitartez, errekurtsoa aipatu udalari igorri zitzaion, administrazio espedientea edo haren kopia diligentziaduna igor zezan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legea Nafarroako toki entitateen egintza eta erabakien inpugnazioari dagokionez garatzen duen Erregelamenduak (urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsia eta maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaren bidez aldatua) 12. artikuluan xedatutakoari jarraituz. Hartan, errekurtsogileari bertaratzeko egin zitzaizkion jakinarazpenak, eta, egoki jotzen bazuen, errekurritutako egintza justifikatzeko txostena edo alegazioak bildu behar zituen. Aipatu udalak hori guztia egin zuen.

4. Alderdiek ez dute frogarik proposatu.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa._Errekurtsogileak bere idazkian adierazten du Hiritarren Babespen alorreko zinegotzi delegatuaren irailaren 12ko, maiatzaren 17ko, ekainaren 17ko eta uztailaren 3ko ebazpenen aurka jarri duela errekurtsoa, horien bidez hainbat isun ezarri baitzitzaizkion itxiera ordutegia ez betetzeagatik. Argitu behar da, horri dagokionez, errekurtsoa organo beraren 2002ko irailaren 9ko ebazpenen aurkakotzat hartuko dugula, zehapen ebazpenei eginiko berraztertze errekurtsoak ezetsi zituzten ebazpenen aurkakotzat, alegia. Errekurtsogileak alegatu du prozedura guztiak argudio berak eta formula bera erabiliz ebatzi direla, eta, ondorioz, zehatutako egintzak ezin izan direla banaka aztertu; zehapen ebazpena ezin dela parekatu ebazpen proposamenarekin edo idazkariaren ziurtagiriarekin, horrek zuzeneko apreziazio eta balorazioa eta arrazoien azalpen egokia eragozten dituelako; zehapenak ezartzean zuhurtziarakotasuna gehiegi baliatu dela eta proportzionaltasunaren printzipioa urratu dela, eta ebazpenetako batzuetan ez dela azaldu zergatik ezarri den gutxieneko isuna baino handiagoa; kasuetako batean ez dela frogatu establezimendua ixten denetik berriz irekitzen den arte lau ordu itxaroteko agintzen duen araua urratu denik.

Udalak alegatu du, bere aldetik, hainbat arau-hauste ebazpen batean biltzeak ez dakarrela baliogabetasunik, kasu bakoitzean egindako arau-haustearen xehetasunak azaltzen direlako; udaltzainen salaketa-orriek eta berrespen txostenek egiazkotasun ustea dutela eta behar adina frogatzen dituztela zehatutako egintzak; eta errekurtsogileak modu lauso eta zehaztugabean alegatzen dituela ustezko arau-hauste formalak, zertan diren zehaztu eta frogatu gabe.

Bigarrena._Errekurritutako ebazpenetan, zioen azalpena laburtzat jo daiteke, guztietan adierazpide bera ageri delarik: "ikusirik administrazio espedientea eta eman den txosten juridikoa, aipatutako berraztertze errekurtsoa ezestea erabaki dut". Inguruabar hori berez ez da inola ere lege-haustea, eta ez da oinarri nahikoa errekurtsogilearen deuseztapen asmoei eusteko. Egia da jurisprudentziak eskatu izan duela, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko Legeak (APAJ-GAPL) 54. artikuluan xedatutakoarekin bat, arrazoiak nahikoa azal daitezela, administrazio egintzaren funtsezko elementu gisa. Ildo horretan Auzitegi Gorenaren 2001eko azaroaren 19ko Epaiak (RJ 2001/9791) hauxe dio: "Ebazpenaren zioak azaldu beharra ezin da betetzat eman organo ebazleak borondatearen adierazpen hutsa egiten duenean, baizik eta beharrezkoa da halako adierazpena egin aurretik hari eusten dioten argudioak azaltzea. Azalpen zehatz horrek erakutsiko dio hartzaileari _kasu honetan zehatuari_ zergatik ezarri zaion zehapena; azken batean, zehapen ebazpenak zergatik kentzen edo murrizten dizkion bere eskubideak. Aldi berean, Administrazioaren erabakia kontrolatzeko bidea ematen dio jurisdikzioari. Horrela ezartzen den bermeak funtsezko garrantzia du zehatuarentzat, haren bidez egiaztatzen ahal delako aplikatutako araudiaren exegesi zuzenaren ondorioz ezarri ote den zehapena, eta prozeduran berme egokiak eman ote diren". Baina epai berean baieztapen horiei ñabardura batzuk gehitzen zaizkie ondotik (azpimarrak Auzitegi honek jarri ditu): "Alabaina, arrazoibide horiek biltzen badira organo erabakitzaileak zigiluaren bidez bere egiten duen ebazpen proposamenean, ezerk ez du eragozten Konstituzioak eta legeek agintzen duten bezala zioak azaldu direla uste izatea, eta are argiago, gainera, Konstituzio Auzitegiak eta Goi Auzitegi honek hala uste izan duten beste kasu batzuetan baino. Izan ere, espedientean dauden agiriei aipamen egiten dien zioen azalpenak ez du horregatik bere izaera galtzen, eta betetzen du Kontituzioaren eta legeen agindua. Inprimakian ematen dena ere, izatez bada zioen azalpena eta betetzen ditu betekizunak, baldin eta baieztapen apodiktiko hutsetara mugatzen ez bada eta zehatutako egintzarekin edo aplikatzen den araudiarekin loturarik ez duten formulazko adierazpen hutsak argudio bakartzat aurkezten ez baditu". Bidezkoa da nabarmentzea epai horren aipamena kasu honetarako bereziki aproposa dela, errekurtsogileak bere errekurtso idazkian, itxura denez, Nafarroako Auzitegi Nagusiaren ebazpen batzuk hartu baititu eredu, paragrafo batzuk hitzez hitz jasoz, modu nahasi samarrean bada ere; ebazpen horiek Iruñeko Udalaren ebazpen batzuk baliogabetu zituzten, organo zehatzaile eskudunak ez zuelako bere ebazpena egin, baizik eta espedientearen instruktoreak eginiko proposamenari esaldi hau gehitu: "Hala ebatzi dut behean ageri den egunean". Doktrina hori Auzitegi Gorenak espreski arbuiatu du ordea, eta Nafarroako Auzitegi Nagusiak zuzendu egin du geroagoko epaietan (adibidez, 2002ko abenduaren 21ekoan, JUR 2002/59579).

Kasu honetan, inpugnatutako ebazpenek espedientean begiratzeko esaten dute eta horrekin nahikoa eta sobera azaltzen dituzte zioak, kasu guztietan espedientean dagoen txosten juridikoak behar adina azaltzen dituelako berraztertze errekurtsoa ezesteko arrazoiak, errekurtsogilearen alegazioei erantzunez (salbu eta geroago aipatuko ditugun alderdi batzuetan). Auzitegi Gorenaren 1997ko martxoaren 13ko Epaiak (RJ 1997/2053) dioen bezala, "interesatuak arrazoien azalpenaren falta salatu badu ere ez da halakorik, administrazio espedientetik eta inpugnatutako ebazpenetatik argi eta garbi ondorioztatzen direlako ezespenaren arrazoiak. Horrenbestez, ebazpenari ezin zaio egotzi ziorik ez duela azaltzen eta errekurtsogilearen defentsa gabezia ekarri duela; izan ere, errekurtsogileak jakin zuen inpugnatutako ebazpenaren arrazoien berri eta arrazoi horiexek baliatu ditu Sail honetan haien gaineko kontrol jurisdikzionala eskatzeko. Nahikoa da egintzaren arrazoiak labur azaltzea, AJ-GAPLren 54. artikuluak xedatzen duen bezala".

Hirugarrena._Auzitegi honetan gora jotzeko errekurtsoaren prozeduraren azken xede diren zehapenak ezartzea eragin zuten arau-hausteak kasu guztietan ere egoki deskribatu, banakatu eta egiaztatu dira, bakoitza bere administrazio espedientean. Kasu guztietan badago salaketa-orria, udaltzainek sinatua, eta bertan argiro eta xehekaturik ageri dira zehapen espedienteak abiaraztea eragin zuten gertaerak; halaber, zenbait kasutan, gertaerak berresteko eta datu batzuk gehitzeko txostena ere badago; eta betiere, agenteek interesatuaren alegazioei erantzunez egindako berrespen txostena ere bai. Legez egiazkotasun ustea duten dokumentuak dira, eta errekurtsogileak ez du horiek gezurtatzeko frogarik aurkeztu, gertaerak ukatzen dituzten alegazioak baizik. Beraz, ezin dira aintzat hartu errekurtsogileak horri dagokionez egin dituen alegazioak.

Laugarrena._Ezarritako zehapenen graduazioari dagokionez (errekurtsogilearen esanetan, zehapenek proportzionaltasun printzipioa urratzen dute eta ez daude behar adina justifikaturik), kontuan izan behar dugu inpugnatutako hamalau ebazpenetatik hamar ikuskizun publikoei eta josteta jarduerei buruzko martxoaren 13ko 2/89 Foru Legeak (abenduaren 10eko 26/2001 Foru Legeak aldatua) 23.19 artikuluan sailkatutako arau-hauste larriari dagozkiola: "Eginkizun publikoen eta josteta jardueren irekiera eta itxiera ordutegiak ez betetzea". 2002ko ekainaren 17ko ebazpenen bidez (160/PC eta 162/PC zenbakikoak) eta 2002ko uztailaren 3ko ebazpenaren bidez (26/PC zenbakikoa) zehatu ziren arau-hausteak aipatu foru legearen 23.6 artikuluaren kontrakoak dira: "Lokalaren aforoa baino jende gehiago onartzea, baldin eta segurtasun baldintzetan eraginik ez badu", eta horiek ere arau-hauste larriak dira. Zehapenen zenbatekoa sei kasutan 605 euro izan da, hots, aipatu foru legearen 26. artikuluan arau-hauste larrietarako aurreikusitako gutxienekoa ia (100.001 pezeta edo 601,01 euro); beste hiru kasutan 1.210 euro, bi kasutan 1.505 euro eta, azkenik, beste bi kasutan 2.120 euro gehi lokala 20 egunerako ixtea. Aurreikusitako gutxieneko isuna ezarri den kasuetan, eta erabat egiaztaturik egonik arau-haustea egin zela, ez da beharrezkoa inpugnatutako ebazpenetan azaltzen den justifikazioari ezer gehitzea, behin eta berriz azaldua eta ezaguna izanik aipamen zehatzagoaren beharrik ez duen jurisprudentziak ezarri duenez. Hala ere, jurisprudentziak eskatu izan du, legeak aurreikusitako gutxieneko gradutik gorako zehapenak ezartzeko, Nafarroako Auzitegi Nagusiaren 2001eko abenduaren 21eko Epaian (JUR 2001/66997) honela azaltzen diren baldintzak bete daitezen: "nahiz eta ebazpen proposamena ebazpentzat hartu, organo ebazleak bere egin baititu proposamenean azaltzen diren arrazoiak, proposamenak, bere hartan, ez ditu betetzen arrazoiak azaltzeko gutxieneko baldintzak, ez bakarrik zehapen prozeduran eskatu behar direnak, baizik eta are edozein ebazpeni 30/92 Legearen 54. artikuluaren indarrez eskatzen ahal zaizkion baldintza orokorrak. Izan ere, zehapena ezartzeko argudio bakarra ematen da, alegia, jokaera martxoaren 13ko 2/89 Foru Legearen 24. artikuluan sailkatzen ahal dela. Hori ez da aski ordea, arau horretan aurreikusten den gehieneko graduko zehapena zergatik ezarri den ulertzeko. Ez da aski araua aipatzea, besterik gabe, arau-haustea egozten zaion gradu berekoa izan dela onartzeko, Administrazioaren irizpideen ordezpena dela bide".

Gutxieneko gradutik gorako zehapenak ezarri ahal izateko egiaztatu egin behar da 2/1989 Foru Legearen 26.4 artikuluan aipatzen diren inguruabarretakoren bat gertatu dela: "Zehapenak ezarri eta graduatzean kontuan hartuko da eragin den edo eragin zitekeen kaltea, subjektu erantzulearen asmo txarra edo axolagabekeria, arau-hausteak gizartean duen eragina, egintzaren inguruabar pertsonal eta materialak eta arau-haustea behin baino gehiagotan egin izana, hala bada"; edo, APAJ-GAPLren 131.3 artikuluaren arabera, "Zehapen araubidea zehazterakoan, eta halaber Administrazio Publikoek zehapenak ezartzen dituztenean, zehapena behar bezala egokitu beharko zaio arau-haustearen larritasunari, eta bereziki kontuan hartuko dira honako irizpide hauek, ezarri beharreko zehapenaren graduazioari begira: a) Arau-haustea nahita edota behin baino gehiagotan egin den. b) Eragindako kalteen nolakoa. c) Urtebetean antzeko arau-hausteak behin baino gehiagotan egin izana, ebazpen irmoen bidez hala adierazita".

Espedientean justifikazio falta antzematen da kasu batzuetan; ez hori bakarrik, zehapenak graduatzeko orduan Iruñeko Udalak arbitrarioki jokatu zuela nabari da. Arau-hauste berberengatik, gertaeren nolakoaren edo eraginaren arteko ezberdintasunik inondik ere ageri ez dela, zehapen ezberdinak jarri dira, eta alde handia dutenak gainera: batean 605 euroko isuna jarri eta bestean 2.120 euroko isunaz gainera lokala 20 egunerako itxi. Berraztertzeko errekurtsoak ezetsi zituzten ebazpenen balioa onartu badugu ere, espedientea eta txosten juridikoa oinarritzat hartu izana ontzat emanez, esan beharra dugu ebazpenetako batzuk akastunak direla zehapenaren graduazioaren aldetik, hain zuzen ere txosten juridikoetan agertzen diren akatsen ondorioz. Txosten juridikoetako batzuetan gutxieneko zehapena ezarri dela baieztatzen da, baina ez da egia, gutxienekoa halako bi edo, inoiz, halako lau baino gehiago jotzen duten zehapenak jarri baitira (kontuan izan behar da lokala 20 egunerako ixteak isunen zenbatekoa baino galera handiagoa ekar dezakeela). Bi kasutan baieztatu da gradu handieneko arau-hauste arinagatik ezarri dela zehapena, baina izatez arau-hauste larriak izan dira eta ezar zitekeen gehieneko isuna baino askoz txikiagoa ezarri zaie; eta txosten batean esaten da arau-haustea ordutegiaren arlokoa izan dela, aforoa gainditzeagatik egindako zehapen espediente bat aipagai bazuen ere. Hortik ondorioztatzen da Udalak espediente gehienetan txosten eredu bera erabili duela. Zilegi da hori egitea, baldin eta txostenaren eta espedientearen edukiak bat badatoz, baina ez kasu honetan, zeren eta, Auzitegi Gorenaren hitzak erabiliz, txostenak ez baitu loturarik zehatutako egintzekin edo aplikatutako araudiarekin; alegia, txostena bidali aurretik ez da egin prozeduraren bermeak betetzeko adinako jorratze eta egiaztapen lanik. Horrek guztiak agerian jartzen du jokabidea arbitrarioa izan dela eta ebazpenen zioen azalpena ez dela behar bezalakoa izan.

Ez da behar bezala azaldu, errekurritutako ebazpenetako batzuen espedienteetan, legez aurreikusitako gutxienekoa baino isun handiagoak zergatik jarri diren. Beraz, bidezkoa da isun horien ordez gutxienekoak jartzea eta errekurtsoa zati batean baietsi behar da arrazoi horrengatik.

Bosgarrena._Bestelako kasua da, aurreko atalean azaldutakoaren aldean, 2001eko irailaren 12ko Ebazpenarena (61/PC zenbakikoa). Haren bidez errekurtsogileari bederatzi isun jarri zitzaizkion, bakoitza 100.000 pezetakoa (601,1 euro), beste hainbeste arau-hauste arin egiteagatik 2001eko maiatzean eta ekainean zehar. Nahiz eta gertaerak gainerako ebazpenetan zehatutakoen antzekoak izan, arau-hauste arintzat jo ziren eta ez larritzat, egin ziren garaian hala sailkatzen zituelako martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legeak, artean aldatu gabea, hura aldatu zuen abenduaren 10eko 26/2001 Foru Legeak 2001eko abenduaren 18an hartu baitzuen indarra. Ez ebazpen horretan ez aurreko proposamenean, ez eta berraztertzeko errekurtsoa ezetsi zuen 2002ko irailaren 12ko ebazpenaren (9/PC zenbakikoa) aurretik egin zen txosten juridikoan ere, ez da inolako ziorik ez justifikaziorik ematen isunaren zenbatekoa legez ezarritako handiena izateko, salbu eta aplikatu beharreko arauetara jotzeko agindu orokorra.

Ez da inola ere azaldu zergatik ezarri ziren gehieneko isunak, eta goian esandako arrazoiengatik, bidezkoa zen gutxieneko isunak ezartzea, hots, 15.000 pezetakoak (gaur egun 90,15 euro), arau-hausteak egin zirenean ikuskizun publikoen eta josteta jardueren ordutegi orokorra arautzen zuen ekainaren 13ko 221/1991 Foru Dekretuaren 9. artikuluaren arabera. Bidezkoa da, beraz, errekurtsoa baiestea gai horri dagokionez.

Seigarrena._2002ko otsailaren 9an ordutegiari buruzko arauak urratzeagatik 2002ko uztailaren 3ko ebazpenaren bidez (31/PC zenbakikoa) ezarritako zehapena, errekurtsogileak alegatu duenez, gertaerak frogatu gabe ezarri zen. Kasu honetan, ez omen zen frogatu establezimendua itxi eta lau ordu iragan baino lehen berriz ireki zela. Alegazio hori arbuiatu egin behar da, zeren eta espedienteari agente salatzaileen txostena erantsi baitzaio, eta bertan, salaketa-orriko datuei honakoa gehitu zioten: establezimendua 4:00etan itxi zela eta 6:07an berriz ere irekita zegoela egiaztatu zutela.

Azaldutakoa dela eta, Auzitegiak ondokoa,

Ebatzi du: zati batez berretsi beharrekoa da eta egin ere hala egin dugu, goian azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Hiritarren Babespen alorreko zinegotzi delegatuak 2002ko irailaren 9an emandako ebazpen batzuen aurka jarria (9/PC eta 22/PC bitarteko zenbakikoak), horien bidez berraztertze errekurtso batzuk ezetsi baitziren, ikuskizun publikoei eta josteta jarduerei buruzko arauak urratzeagatik ezarritako zehapenen kontrakoak. Hona:

a) 2002ko irailaren 9ko ebazpena (9/PC), hots, 2001eko irailaren 12ko ebazpenaren (61/PC) aurkako berraztertze errekurtsoa ezetsi zuena, aldatu eginen da. Ordutegiaren arloko arau-hauste arinak egiteagatik ezarri zituen bederatzi zehapenen zenbatekoa beheratu eginen da 601,1 eurotik 90,15 eurora (bakoitza).

b) 2002ko irailaren 9ko ebazpenak (10/PC eta 17/PC), hots, 2002ko maiatzaren 17ko ebazpenen (21/PC eta 22/PC) aurkako berraztertze errekurtsoa ezetsi zutenak, aldatu eginen dira, ordutegien arloko arau-hauste larriengatik bakoitzean ezarritako isunaren zenbatekoa 1.210 eurotik 601,01 eurora beheratuz.

c) 2002ko irailaren 9ko ebazpena (12/PC), hots, 2002ko maiatzaren 17ko ebazpenaren (24/PC) aurkako berraztertze errekurtsoa ezetsi zuena, aldatu eginen da. Ordutegiaren arloko arau-hauste larria egiteagatik ezarri zuen zehapenaren zenbatekoa 1.505 eurotik 601,01 eurora beheratuko da.

d) 2002ko irailaren 9ko ebazpenak (11/PC eta 13/PC), hots, 2002ko maiatzaren 17ko ebazpenaren (25/PC) eta 2002ko ekainaren 17koaren (155/PC) aurkako berraztertze errekurtsoak ezetsi zituztenak, aldatu eginen dira, ordutegien arloko arau-hauste larriengatik bakoitzean ezarritako isunaren zenbatekoa 2.120 eurotik 601,01 eurora beheratuz.

e) 2002ko irailaren 9ko ebazpena (19/PC), hots, 2002ko uztailaren 3ko ebazpenaren (26/PC) aurkako berraztertze errekurtsoa ezetsi zuena, aldatu eginen da. Aforoa gaindituz arau-hauste larria egiteagatik ezarri zuen zehapenaren zenbatekoa 1.210 eurotik 601,01 eurora beheratuko da.

f) Gainerakoan errekurtsoa ezetsi egin da, errekurritutako gainerako ebazpenak berretsiz, Zuzenbidearekin bat datozelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. M. Asunción Erice. M. Jesús Balana. Miguel Izu. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita hamarrean._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.5 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2003ko martxoaren 6an emandako 1057 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 02-4420 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Pedro Campo Barásoain jaunak jarri zuen, Iruñeko Udaleko Hiritarren Babespen alorreko zinegotzi delegatuak 2002ko abuztuaren 20an eman zuen ebazpen baten aurka, berraztertze errekurtso bat ezetsi baitzuen, debekatutako geldialdia edo aparkaldia egiteagatik zehapena ezartzeko zinegotzi berak 2002ko martxoaren 15ean emandako ebazpenaren aurkakoa (44968/01 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"1057 zenbakiko Ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta hiruko martxoaren seian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 02-4420 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Pedro Campo Barásoain jaunak jarri du errekurtso hori, Iruñeko Udaleko Hiritarren Babespen alorreko zinegotzi delegatuak 2002ko abuztuaren 20an eman zuen ebazpen baten aurka, berraztertze errekurtso bat ezetsi baitzuen, debekatutako geldialdia edo aparkaldia egiteagatik zehapena ezartzeko zinegotzi berak 2002ko martxoaren 15ean emandako ebazpenaren aurkakoa (44968/01 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau aurkeztu da Iruñeko Udaleko Hiritarren Babespen alorreko zinegotzi delegatuak emandako ebazpen baten aurka, berraztertzeko errekurtso bat ezetsi baitzuen, zinegotzi berak emandako zehapen ebazpen baten aurkakoa (Iruñeko Alkatetzak zehatzeko ahalmena eskuordetzan eman baitzion, 1999ko uztailaren 5ean eman eta abuztuaren 20an 104 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako ebazpenaren bidez). Hain zuzen ere, zinegotziak 60,10 euroko (10.000 pezeta) isuna jarri zuen, trafikoko arau-hauste arin batengatik hasitako zehapen espedientean, ibilgailua espaloiaren gainean aparkatu zelako oinezkoei traba handirik egin gabe (Kale Berria, 111), antolamendu juridikoa urratzen zela. Errekurtsogileak egoki deritzen alegazioak egin ditu, eta azkenik, beraren iritziz aplikatu behar diren oinarriak azaldu ondoren, zehapena deuseztatzeko eskatu du.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketaren aurrekariak biltzen dituen espedientea bidali du; ez du erantsi aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostenik.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra._Errekurritu den zehapen ebazpena deuseztatu egin behar da Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 1990eko martxoaren 2ko testu artikuludunaren 72.1 artikuluan xedatutakoa aplikatuz gero. Izan ere, xedapen horrek honela dio: "lege honetako arauak hausten direnean, arau-haustearen egileari berari egotzi behar zaio erantzukizuna".

Espedientean ageri denez, salaketa ez zen berehala jakinarazi eta, beraz, ez zen arau-hauslea identifikatu. Hala ere, espedientean bertan ikusi dugunez, zehapen ebazpena eman zen eguna (2002ko martxoaren 15a) baino lehen, hain zuzen ere martxoaren 7an, errekurtsogileak idazkia aurkeztu zion Iruñeko Udalari, arau-haustea egin zenean gidaria Oscar Gastesi Barásoain jauna zela esateko (NAN: 72.687.133; helbidea: Muliloabeiti _Nafarroa_, Inchaurreta kalea, 6). Baina ordutik aurrera ere zehapen prozedura errekurtsogilearen aurka zuzendu zen. Horrela, Zuzenbide Penalean jatorria duen zigorraren nortasunaren printzipioa urratu zen, arau-haustea errekurtsogileari leporatu baitzitzaion egilea bera zenik zalantzarik gabe egiaztatu gabe.

Hori dela eta, gogoan eduki behar dugu Auzitegi Gorenaren epaietan (besteak beste 1989ko urriaren 23koan _R. Ar. 6990_, 1990eko urtarrilaren 29koan _R. Ar. 357_ eta 1997ko maiatzaren 21ekoan _R. Ar. 4375_) behin eta berriz adierazi dena: "administratuaren eskuetara aldatzeak jarduteko zama, Administrazioak duen pribilegiozko lekuaren ondorioz, ez du esan nahi frogatzeko zama ere hari dagokionik; izan ere, Administrazioak gaitzesteko moduko portaera bat administratuari egozten dionean, espedientean egozten diren egitateak eta haiei dagokien kalifikazio juridikoa frogatzeko bitartekoak jaso behar ditu espedientean, Konstituzioak bermaturiko ustezko errugabetasuna aldarazteko". Eta, hala ez izanik, kasu jakin honetan administrazio-erantzukizun ezaren oinarriak du lehentasuna, ez baita kontrakorik frogatu, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 137.1 artikuluan ezarritakoarekin bat. Bidezkoa da, beraz, errekurtsoa baiestea eta errekurritutako ebazpenak deuseztatzea.

Azaldutakoa dela eta, Auzitegiak ondokoa,

Ebatzi du: baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udaleko Hiritarren Babespen alorreko zinegotzi delegatuaren ebazpen baten aurka jarria, berraztertze errekurtso bat ezetsi baitzuen, trafikoko arau-hauste batengatik zinegotzi berak 44968/01 zenbakiko zehapen espedientean emandako zehapen ebazpenaren aurkakoa; ebazpen horiek deuseztatu beharrekoak dira eta deuseztatu egin ditugu, Zuzenbidearen aurkakoak direlako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita hamarrean._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.5 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2003ko martxoaren 6an emandako 1064 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 02-4436 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Oscar Benito Sádaba Sesma jaunak jarri zuen, debekatutako geldialdi edo aparkaldia egiteagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Hiritarren Babespen alorreko zinegotzi delegatuak 2002ko urriaren 3an eman zuen ebazpenaren aurka (27385/02 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"1064 zenbakiko Ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta hiruko martxoaren seian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 02-4436 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Oscar Benito Sádaba Sesma jaunak jarri du errekurtso hori, debekatutako geldialdi edo aparkaldia egiteagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Hiritarren Babespen alorreko zinegotzi delegatuak 2002ko urriaren 3an eman zuen ebazpenaren aurka (27385/02 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da Iruñeko Udaleko Hiritarren Babespen alorreko zinegotzi delegatuak isuna ezartzeko eman zuen ebazpen baten aurka (Iruñeko Alkatetzak zehatzeko ahalmena eskuordetzan eman baitzion, 1999ko uztailaren 5ean eman eta abuztuaren 20ko 104/99 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen ebazpenaren bitartez). Isun hori zirkulazioko arau-hauste batengatik ezarri zen, alegia, ibilgailua gaizki aparkatzeagatik, gelditzeko debekuaren seinalea dagoen tokian, traba handirik egin gabe (Navas de Tolosa kalea, 13), antolamendu juridikoa urratuz (27385/02 zenbakiko zehapen espedientea). Interesatuak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta azkenik ebazpena deuseza eta ondoriorik gabea dela adierazteko eskatu du.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketaren aurrekariak biltzen dituen espedientea bidali du, eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra._Errekurtso honetan inpugnatzen den zehapen ebazpena deuseztatu egin behar da, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko 1990eko martxoaren 2ko Legearen testu artikuludunaren 72.1 artikuluan xedatutakoaren aplikazioa dela bide. Izan ere, artikulu horrek honela dio: "lege honetako xedapenen aurkako arau-hausteengatiko erantzukizuna zuzenean egotzi behar zaio arau-haustearen egileari". Salbuespenez, Ibilgailuen Erregistroan titular ageri dena izango da erantzule bakarra baldin eta arau-hausteak zerikusia badu ibilgailuaren dokumentazioarekin, kontserbazio egoerarekin, segurtasun arauekin eta aldizkako ikuskapenekin, artikulu bereko 2. idatz-zatiak dioenez.

Interesatuak errekurtsoaren idazkian adierazi du ez zuela berak egin arau-haustea, eta gaineratu du salaketa egin zen egunean _2002ko ekainaren 9an_ bera ez zela salatutako ibilgailuaren titularra ere. Hori dela eta, ibilgailuaren transferentzien zerrenda aurkeztu du, Trafikoko Probintzi Burutzak emana. Agiri horretan azaltzen denez, errekurtsogilea ibilgailuaren titularra izan zen 2002ko apirilaren 2a arte eta egun horretan "Jesús Unsáin, S.A." sozietateari saldu zion. Gainera, oraingo titularra nor den zehazten laguntzeko, salerosketa kontratua erantsi du, "Jesús Unsáin, S.A." sozietateak eta Ricardo Aguirre Valencia jaunak (NAN: 33.431.071-L; helbidea: Iruña, Santa Zezilia plaza, 2) 2002ko apirilaren 26an egina. Hala ere, errekurtsogileak arau-haustea berak egin zuela argi eta garbi ukatu arren, zehapen prozedura beraren aurka zuzendu da. Horren ordez, arau-haustearen egiletza erabat egiaztaturik ez zegoenez (salaketa berehala jakinarazi ez zelako), bidezkoa zen egiaztatzea ea arau-haustea egin zenean ibilgailuaren titularra errekurtsogileak identifikaturiko pertsona bera zen ala ez, eta ezezkoan, benetako titularra aurkitu eta arau-haustea egin zuen gidaria identifikatzeko eskatzea.

Garbi dago inpugnatutako egintzan antolamendu juridikoa urratu dela, errekurtsogileari arau-hauste bat egotzi baitzaio berak egin zuela zalantzarik gabe egiaztatu gabe. Beraz, errekurtsoa baietsi eta zehapen ebazpena deuseztatu behar da.

Azaldutakoa dela eta, Auzitegiak ondokoa,

Ebatzi du: baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko arau-hauste batengatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Hiritarren Babespen alorreko zinegotzi delegatuak eman zuen ebazpenaren aurka jarria (27385/02 zenbakiko zehapen espedientea); ebazpen hori deuseztatu beharrekoa da eta deuseztatu egin dugu, Zuzenbidearen aurkakoa delakoan.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita hamarrean._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59. artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2003ko martxoaren 6an emandako 1050 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 02-4475 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Manuel Barberena Ventura jaunak jarri zuen, Iruñeko Udaleko Hiritarren Babespen alorreko zinegotzi delegatuak 2002ko maiatzaren 17an eman zuen ebazpen baten aurka, berraztertze errekurtso bat ezetsi baitzuen, debekatutako geldialdia edo aparkaldia egiteagatik zehapena ezartzeko zinegotzi berak 2001eko abenduaren 21ean emandako ebazpenaren aurkakoa (23324/01 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"1050 zenbakiko Ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta hiruko martxoaren seian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 02-4475 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Manuel Barberena Ventura jaunak jarri du errekurtso hori, Iruñeko Udaleko Hiritarren Babespen alorreko zinegotzi delegatuak 2002ko maiatzaren 17an eman zuen ebazpen baten aurka, berraztertze errekurtso bat ezetsi baitzuen, debekatutako geldialdia edo aparkaldia egiteagatik zehapena ezartzeko zinegotzi berak 2001eko abenduaren 21ean emandako ebazpenaren aurkakoa (23324/01 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da Iruñeko Udalak 2002ko maiatzaren 17an emandako ebazpen baten aurka, horrek ezetsi egin baitzuen oraingo errekurtsogileak berak aurkeztutako berraztertzeko errekurtso bat, Iruñeko Udaleko Hiritarren Babespen alorreko zinegotziak emandako beste ebazpen baten aurkakoa, zeinaren bidez zehapena ezarri baitzen (Iruñeko Alkatetzak zehatzeko ahalmena eskuordetuta, 1999ko uztailaren 5ean eman eta abuztuaren 20ko 104/99 Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako ebazpenean) trafikoko arau-haustea egiteagatik, hain zuzen ere, ibilgailua gaizki aparkatzeagatik, espaloi gainean (Sandoval kalea, 6), antolamendu juridikoa urratzen zela (23324/01 zenbakiko zehapen espedientea). Interesatuak aplikagarriak iruditzen zaizkion oinarriak azaldu ditu eta, azkenik, ebazpena deuseztatzeko eskatu du.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketaren aurrekariak biltzen dituen espedientea bidali du, eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra._Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, 44.2 artikuluan (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak emandako testu berria) ondokoa xedatzen du: "Ofizioz hasten diren prozeduretan, Administrazioak ebazpena emateko eta jakinarazteko daukan epean berariazko ebazpenik ematen ez duen kasuetan, Administrazioak gerora prozedura ebatzi egin beharko du hala ere, eta ondorio hauek sortuko dira: 2. Prozeduran Administrazioak zehatzeko ahalmena edo, oro har, esku hartzeko ahalmena erabiltzen badu, hau da, interesatuari zigor edo kargaren bat ekar diezaioketen prozeduretan, iraungipena gertatuko da (...).". Lege horren ildo beretik, otsailaren 25eko 320/1994 Errege Dekretuak, trafikoaren, ibilgailu motordunen zirkulazioaren eta bide segurtasunaren arloan zehapenak ezartzeko prozedurari buruzko Erregelamendua onetsi zuenak, 16. artikuluan (otsailaren 4ko 137/2000 Errege Dekretuaren bidez aldatu eta 4/1999 Legeari egokitutako testuan) hauxe ezartzen du: "Prozedura hasi eta handik sei hilabetera, ebazpenik jakinarazi ez bada, prozedura iraungi eginen da eta jarduketak artxibatu eginen dira, edozein interesatuk hala eskatuz gero, edo ebazteko eskumena duen organoak berak ofizioz aginduta (...)".

Hori guztia esan ondoren komeni da gogora ekartzea ezen, 30/1992 Legearen 58.4 artikuluaren arabera, prozeduren gehieneko iraunaldia (trafikoaren arloko prozeduretan sei hilabetekoa, gorago adierazi bezala) bukatu baino lehen ebazpena jakinarazi beharra betetzat emateko aski dela jakinarazpen saioa egin eta behar bezala egiaztatzea.

Horiek horrela, aztergai dugun kasuari gagozkiola, prozedura 2001eko ekainaren 10ean hasi zela joko dugu, 43 zenbakiko udaltzainak salaketa egin zuen egunean hain zuzen (zehapen espedientea abiarazteko erabakirik ez dagoenez, horixe da interpretaziorik aldekoena, herritarrek alferrikako luzapenik gabeko prozedurarako duten eskubideari begira). Zehapen ebazpena jakinarazteko lehen saioa, behar bezala egiaztatua, postariak betetako jaso-agiriaren gordekinaren bidez, 2001eko abenduaren 26an egin zen. Beraz, ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko lehen saioa egin zenean, sei hilabeteko epea bukatua zen, eta horregatik bidezkoa da espedientea iraungi zela adieraztea eta jarduketak artxiba daitezela agintzea.

Azaldutakoa dela eta, Auzitegiak ondokoa,

Ebatzi du: baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udalak 2002ko maiatzaren 17an emandako ebazpen baten aurka jarria, horrek ezetsi egin baitzuen berraztertzeko errekurtso bat, oraingo errekurtsogileak berak aurkeztu zuena, Hiritarren Babespen alorreko zinegotzi delegatuak lehenago emandako beste ebazpen baten aurka, zeinean zehapena ezarri baitzuen trafikoko arauak urratzeagatik (23324/01 zenbakiko zehapen espedientea); bi ebazpen horiek deuseztatu beharrekoak dira eta deuseztatu egin ditugu, Zuzenbidearen aurkakoak direlakoan.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita hamarrean._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.5 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2003ko martxoaren 13an emandako 1163 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 02-4521 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Iosu Santamaría Del Castillo jaunak jarri zuen, Iruñeko Udaleko Hiritarren Babespen alorreko zinegotzi delegatuak 2002ko irailaren 25ean eman zuen ebazpen baten aurka, ez baitzuen onartu 2002ko maiatzaren 8ko garabi zerbitzuaren tasaren likidazioaren aurkako berraztertze errekurtsoa, eta zati batez ezetsi baitzuen tiket edo egoiliar-txartel baliodunik gabe aparkatzeagatik zehapena ezartzeko emandako ebazpenaren aurkako berraztertze errekurtsoa (21326/02 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"1163 zenbakiko Ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta hiruko martxoaren hamahiruan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 02-4521 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoaren espedientea aztertu du. Iosu Santamaría Del Castillo jaunak jarri du errekurtso hori, Iruñeko Udaleko Hiritarren Babespen alorreko zinegotzi delegatuak 2002ko irailaren 25ean eman zuen ebazpen baten aurka, ez baitzuen onartu 2002ko maiatzaren 8ko garabi zerbitzuaren tasaren likidazioaren aurkako berraztertze errekurtsoa, eta zati batez ezetsi baitzuen tiket edo egoiliar-txartel baliodunik gabe aparkatzeagatik zehapena ezartzeko emandako ebazpenaren aurkako berraztertze errekurtsoa (21326/02 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da Iruñeko Udaleko Hiritarren Babespen alorreko zinegotzi delegatuak 2002ko irailaren 25ean emandako ebazpen baten aurka, ez baitzuen onartu, epez kanpo aurkeztua izateagatik, berraztertze errekurtso bat, Garabi Zerbitzuaren tasaren likidazioaren aurka jarria, eta aldi berean, zati batez baizik ez baitzuen baietsi berraztertze errekurtso hori, aipatu zinegotziaren zehapen ebazpen bati zegokionez (Iruñeko Alkatetzak zehatzeko ahalmena eskuordetzan eman baitzion, 1999ko uztailaren 5ean eman eta abuztuaren 20ko 104/99 Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako ebazpenean), isunaren zenbatekoa 30 eurora beheratuz. Errekurtsogileak aplikagarriak iruditzen zaizkion oinarri juridikoak azaldu ditu eta, azkenik, ebazpena deuseztatzeko eskatu du.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketaren aurrekariak biltzen dituen espedientea bidali du; ez du erantsi aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostenik.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa._Udalaren Garabi Zerbitzuaren tasaren likidazioari dagokionez, Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak (1999ko apirilaren 14tik indarra duen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatua) 116 eta 117. artikuluetan xedatzen duenez, administrazio-bideari amaiera ematen dioten administrazio-egintzen aurka, nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, organo egileari berari zuzendua, eta horretarako hilabeteko epea dago, egintza berariazkoa denean.

Kasu honetan, aipatu tasaren likidazioa 2002ko maiatzaren 8an jakinarazi zen eta errekurtsoa 2002ko uztailaren 3an aurkeztu zen. Egia da errekurtsoa epez kanpo aurkeztu zela eta bidezkoa zen hura ez onartzea. Hortaz, esan dezakegu hemen errekurritutako ebazpena, errekurtsoa ez onartzea erabaki zuen aldetik, erabat lotzen zaiola zuzenbideari. Bidezkoa da errekurtsoa ezestea lehenbiziko gai horri dagokionez.

Bigarrena._Zehapen espedientea eragin zuten gertaerak erabat egiaztatu dira espedientean. Izan ere, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluan xedaturik dagoenez, trafikoa zaintzeko ardura duten agintaritzaren agenteen salaketek, kontrako frogarik ez dagoenean, salatutako gertaeren fede ematen dute. Egiazkotasun uste hori ezin da hedatu trafikoaren kontrolatzaile edo zaintzaileengana, ezin baitira agintaritzaren agentetzat hartu. Beraien salaketek, edozein herritarrek egin dezakeenak bezalaxe, berez ez dute aski indar salatzen diren gertaerak kreditatzeko, ondorengo frogen bitartez egiaztatzen ez badira (AGren 1991ko urriaren 1eko Epaia _R.Ar. 7639_ eta 1993ko azaroaren 23koa _R.Ar. 8883_, beste askoren artean). Nolanahi ere, gertaerak ikusi dituen edozein pertsonaren salaketa, Goi Auzitegiak azpimarratzen duen bezala, kontuan hartu beharreko froga elementua da eta salaketari egiantza eman edo kentzen dioten gainerako inguruabarrekin batera aztertu behar da (AGren 1999ko irailaren 22ko Epaia _R.Ar. 6728_).

Horixe gertatu da kasu honetan, zaintzailearen salaketari ibilgailua eraman zuen agentearen adierazpen hau gehitu baitzaio (228 zenbakikoa): "Barnean bazegoen tiket bat, baina kanpotik ezinezkoa zen hura irakurtzea".

Hirugarrena._Bide Segurtasunari buruzko Legearen 38.4 artikuluan eta Zirkulazioari buruzko Erregelamendu Orokorraren (urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretua) 93. artikuluan ezarritakoaren arabera, hiri bideetan gelditu eta aparkatzeari buruzko araubidea udal ordenantzaz arautzen ahal da, eta behar diren zuzenketa neurriak har daitezke, ibilgailua dagoen lekutik kentzea edo inmobilizatzea barne. Aipatu xedapenak garatzeko, aparkaldi mugatuko eta murriztuko eremuak egun arautzen dituen udal ordenantzak (1998ko irailaren 9ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 108. zenbakia) arau-haustetzat jotzen du (23.6 artikulua) "tiketa edo egoiliar-txartela ongi ikusten den lekuan ez jartzea", eta ordenantza beraren 24.1.c) artikuluaren arabera arau-hauste horrek 8.000 pezetako isuna dauka. Kasu honetan 60 euroko (9.983 pezeta) isuna jarri zen hasieran, ibilgailua ZEL eremuan tiketik eta txartelik gabe aparkatzeagatik, baina hemen errekurritutako ebazpenak 30 eurora (4.992 pezeta) murriztu zuen, egiaztatu baitzen, gorago esan bezala, tiketa ez zela ongi ikusten; zenbateko hori behar bezala graduaturik dago, Auzitegi honen iritziz.

Azkenik, espedientea aztertu ondoren esaten ahal da legeak eskatzen dituen baldintza guztiak bete direla, funtsean, eta errekurtsogileari aukera eman zaiola ibilgailua nork gidatzen zuen esateko, bera ez bazen, eta bere defentsarako alegazioak aurkezteko, aipatu legearen 72 eta 79. artikuluetan ezarri bezala. Hortaz, bidezkoa da bigarren gai honi dagokionez errekurtsoa ezestea.

Azaldutakoa dela eta, Auzitegiak ondokoa,

Ebatzi du: ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udaleko Hiritarren Babespen alorreko zinegotzi delegatuak emandako ebazpen baten aurka jarria, berraztertzeko errekurtso bat ez baitzuen onartu garabi zerbitzuaren tasaren likidazioari zegokionez eta zati batez baietsi baitzuen zehapen ebazpen bati zegokionez (21236/02 zenbakiko zehapen ebazpena); ebazpen hori berretsi beharrekoa da eta berretsi egin dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita hamarrean._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.

Iragarkiaren kodea: A0305851