92. ALDIZKARIA - 2003ko uztailaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

99/2003 EBAZPENA, ekainaren 5ekoa, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Turismo Eskolari 78.000 euroko dirulaguntza ematen diona, kreditu bereziak emateari buruzko otsailaren 24ko 8/2003 Foru Legea betetzeko.

Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du eta bertan azaldu ezen, ikusirik Nafarroako Turismo Eskolak aipatutako diru arazoak, Nafarroako Gobernuak, aurtengo otsailaren 3ko bilkuran, erabaki baitzuen Nafarroako Parlamentuari eskatzea Eskola horrendako 78.000 euroko kreditu berezia onets zezala; ondoren, Nafarroako Parlamentuak otsailaren 24ko 8/2003 Foru Legea, kreditu bereziak emateari buruzkoa, ontesi zuen, kreditu horien artean baitago 410000-43100-4812-422402 kontusailari dagokiona,"Turismo Eskolarendako dirulaguntza" izenekoa, alegia, 78.000 euro egiten duena. Hori horrela, eta 8/2003 Foru Legea betetzeko, Nafarroako Turismo Eskolari 78.000 euroko dirulaguntza berezia ematea proposatu da.

Eskuordetuak ditudan eskurantzak eta Hezkuntza eta Kultura kontseilariak ekainaren 29ko 255/2000 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Turismo Eskolari (F31546914 IFZ) 78.000 euroko dirulaguntza berezia ematea, kreditu bereziak emateari buruzko otsailaren 24ko 8/2003 Foru Legean ezarritakoa betetzeko.

2. Dirulaguntza hori 2002tik 2003ra luzatutako aurrekontuko 4410000-43100-4812-422402 "Turismo Eskolarendako dirulaguntza" izeneko kontusailaren kargura finantzatuko da.

3. Turismo Eskolako Kudeatzailetzak, dirulaguntza jaso eta bi hilabeteko epean, ikastetxearen ohiko gastuak finantzatzeko erabili dela frogatu beharko du.

4. Ekonomi eta Ogasun Departamentuari eskatzea behar diren ordain-agiriak eman ditzan lehenbailehen, Nafarroako Turismo Eskolari 78.000 euro ordaintzeko.

5. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

6. Ebazpen hau igortzea Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiari, Ekonomi eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza eta Kulturakoan duen Kontu-hartzailetza Delegatuari, Nafarroako Turismo Eskolako Zuzendaritzari, Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Idazkaritza Teknikoari, Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuari, Goi mailako Irakaskuntzaren Atalari, Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalari, Goi mailako Irakaskuntzaren Bulegoari, Administrazio Orokorreko Bulegoari eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko ekainaren bostean._Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusia, Pedro Pegenaute Garde.

Iragarkiaren kodea: A0306087