92. ALDIZKARIA - 2003ko uztailaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

1047/2003 EBAZPENA, ekainaren 30ekoa, Barne zuzendari nagusiak emana, Agoitz, Lizarra, Tafalla eta Tuterako epaitegien eta Nafarroako Justizia Jauregiaren segurtasun eta zainketa zerbitzuak 2003ko abuztutik abendura bitarte, biak barne, kontratatzeko espedientea onesten duena.

Barne zuzendari nagusiak ekainaren 30ean emandako Ebazpen honen bidez lizitaziorako dei egin da, Agoitz, Lizarra, Tafalla eta Tuterako epaitegien eta Nafarroako Justizia Jauregiaren segurtasun eta zainketa zerbitzuak 2003ko abuztutik abendura bitarte, biak barne, kontratatzeko.

_Xedea: Agoitz, Lizarra, Tafalla eta Tuterako epaitegien eta Nafarroako Justizia Jauregiaren segurtasun eta zainketa zerbitzuak.

_Esleitzeko prozedura eta modua: prozedura irekia, lehiaketa publikoa. Espedientearen presako tramitazioa.

_Aurrekontua: 97.939 euro, BEZa barne.

_Proposamenak aurkezteko epea eta tokia: 2003ko abuztuaren 1eko 14:30 arte, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.a etorbidea, 2, beheko oina, Iruña).

_Enpresaren sailkapena: III. taldea, 2. azpitaldea, B kategoria.

_Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan daudenak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.

_Eskaintzak jendaurrean irekitzeko tokia eta eguna: eskaintzak 2003ko abuztuaren 7ko 12:00etan irekiko dira, Barne Zuzendaritza Nagusiko bulegoetan (Karlos III.a etorbidea, 2, beheko oina, Iruña) eginen den jendaurreko ekitaldi batean.

Klausula administratiboen eta agindu teknikoen pleguak lizitatzaileen eskura daude Barne Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean.

Iruñean, bi mila eta hiruko ekainaren hogeita hamarrean._Barne zuzendari nagusia, Alfredo González Echarren.

Iragarkiaren kodea: A0306748