92. ALDIZKARIA - 2003ko uztailaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Eritasun Infekziosoen Zerbitzuko burua izateko lanpostua oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa. Izendapen proposamena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Eritasun Infekziosoen Zerbitzuko burua izateko lanpostua oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko 8. oinarrian xedatutakoari men egiteko, 2002ko 124. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, urriaren 14koan argitaratu baitzen, deialdiko Epaimahaiak izendapen-proposamena aurkeztu du lehiaketa gainditu duenaren alde.

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Eritasun Infekziosoen Zerbitzuko burua izateko lanposturako izendapen proposamena onesten da. Julio Sola Boneta da izendatua.

2. Hori guztia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara bedi, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko ekainaren hogeian._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendaria, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: A0306488