92. ALDIZKARIA - 2003ko uztailaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

259/2003 FORU DEKRETUA, uztailaren 15ekoa, Fermín Olabe Velasco jauna Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Oihanak kudeatzeko Ataleko buru izendatzen duena.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak ezartzen duenaren arabera, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren atalburutza eta bulegoburutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez aipatu Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik dauden langileak izan beharko dute.

Hori horrela, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hiruko uztailaren hamabosteko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra._Fermín Olabe Velasco jauna Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Oihanak kudeatzeko Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako.

Iruñean, bi mila eta hiruko uztailaren hamabostean._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, José Andrés Burguete Torres.

Iragarkiaren kodea: C3226282