92. ALDIZKARIA - 2003ko uztailaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

U H A R T E

Jarduera sailkatuetarako baimena

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabost egunez, ondotik zehazten den jarduerari buruzko espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan alegazioak egin ahal ditzaten.

Eskatzailea: Constructora Aldabea, S.L. Jarduera: etxebizitzen eraikina garaje eta trastelekuekin. Tokia: Mokarteko Plan Partzialeko U.2.4.2 unitatea, Uharte.

Uharten, bi mila eta hiruko ekainaren hogeian. Alkatea, José Iriguibel López.

Iragarkiaren kodea: C3199254