92. ALDIZKARIA - 2003ko uztailaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

F A L T Z E S

Jarduera lizentziaren eskaera

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan (urriaren 22ko 304/2001 Foru Dekretuaren bidez aldatua) xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak aurkeztu ahal ditzaten.

Eskatzailea: Sociedad Civil Inda. Jarduera: haragitako ardien ustiategia. Tokia: 13. poligonoa, 840. lurzatia, Parterrío alderdian.

Faltzesen, bi mila eta hiruko ekainaren hemeretzian. Alkate udalburua, Clemente Amátriain Azcona.

Iragarkiaren kodea: C3197857