92. ALDIZKARIA - 2003ko uztailaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B U R L A T A

Ebazpen proposamenaren jakinarazpena

30/1992 Legearen 59.4 eta 60. artikuluetan xedatutakoari jarraituz, jakinarazpen publikoa egiten zaio salatuari, Pablo Jordán Compes jaunari, azken helbide ezaguna Iruñeko Tutera kaleko 17-behean baitu, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari Buruzko Erregelamendu Orokorra (urtarrilaren 17ko 13/92 Errege Dekretua) hausteagatik, Udaltzaingoko Burutzak izapidatutako 747/02 zehapen espedientearen ildoan.

Frogatutzat jotzen den egitatea: 2002ko ekainaren 30ean, 12:30 inguruan, 3395-BHK ibilgailuaren kontrako salaketa egin zen, oinezkoendako pasabidea osorik hartuz aparkatzeagatik, La Ermita kaleko 12an (bakoitien aldean). 13/92 Errege Dekretuaren 91.2 artikuluaren arabera, arau-hauste larria da.

Pablo Jordán Compes interesatuari kargu plegua igorrita, helbidea Tutera kaleko 17-behean baitu, alegazioak aurkeztu zituen behar den moduan eta epean, baina horiek ez dute egindako eta salatutako egitatea inola ere baliogabetzen; izan ere, oinezkoendako pasabidean aparkatzea, 13/92 Z.E.O.an behar bezala zehaztutako debekua da.

Gainera, agenteak salaketa berretsi du, adierazi baitu ibilgailua denbora luzean egon zela leku hartan. Beraz:

Zehapen proposamena: Trafikoari eta Bide Segurtasunari buruzko 339/90 Legearen 7. artikuluan, 68.2 artikuluarekin bat, xedatzen denari jarraituz, 96,00 euroko zehapena proposatzen zaio alkateari, bera baita gai honetan eskumena duen organoa.

Espedientea ikusirik, interesatuak 12 egun balioduneko epea du alegazioak egiteko eta bere alde komenigarriak iruditzen zaizkion probak proposatzeko.

Burlatan, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita zortzian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0306012