92. ALDIZKARIA - 2003ko uztailaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B U R L A T A

Ebazpen proposamenaren jakinarazpena

30/1992 Legearen 59.4 eta 60. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, jakinarazpen publikoa egiten zaio salatuari, Pedro García Benito jaunari, azken helbide ezaguna Pedro Benitoko 60an baitu, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari Buruzko Erregelamendu Orokorra (urtarrilaren 17ko 13/92 Errege Dekretua) hausteagatik, Udaltzaingoko Burutzak izapidatutako 204/2003 zehapen espedientearen ildoan.

Frogatutzat jotzen den egitatea: 2003ko otsailaren 25eko 09:10ak aldera, 7etatik 19etara zamalanetarako erreserbaturiko lekuan aparkatzeagatik, 2372-BXM ibilgailuari salaketa jarri zioten; 91. artikulua, 13/92 E.D. Tokia: Hilarión Eslava kalea, 3.

Karguen plegua interesatuari helarazi zitzaion, Pedro García Benito jaunari (helbidea: Pedro Benito, 60). Garaiz eta behar den eran alegazioak aurkeztu zituen, baina ez zuen inola ere gezurtatu egin eta salatu zen arau-haustea. Izan ere, zamalanetako eremuan aparkatzea, horretan ari gabe, debekatutako egintza gisa argi eta garbi sailkaturik dago 13/92 ZEOn.

Bestetik, udaltzain salatzaileak salaketa berretsi du, batez ere garabiak eraman behar izan zuelako, oztopo fisikoa egiten baitzien erabilera hori erreserbaturik duten gainerako erabiltzaileei.

Zehapen proposamena: Trafikoari eta Bide Segurtasunari buruzko 339/90 Legearen 7. artikuluan, 68.2 artikuluarekin bat, xedatzen denari jarraituz, 96,00 euroko zehapena proposatzen zaio alkateari, bera baita gai honetan eskumena duen organoa.

Espedientea ikusirik, interesatuak 12 egun balioduneko epea du alegazioak egiteko eta bere alde komenigarriak iruditzen zaizkion probak proposatzeko.

Burlatan, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita zortzian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0305941