92. ALDIZKARIA - 2003ko uztailaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

254/2003 FORU DEKRETUA, uztailaren 15ekoa, María del Carmen Ursua Sesma andrea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Ingurugiroaren gaineko Eragina aztertzeko Ataleko buru kargutik kentzen duena.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak hirugarren xedapen gehigarriaren bigarren zenbakiak xedatzen du atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Hori horrela, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hiruko uztailaren hamabosteko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra._María del Carmen Ursua Sesma andrea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Ingurugiroaren gaineko Eragina aztertzeko Ataleko buru kargutik kentzea, eta emandako zerbitzuak eskertzea.

Iruñean, bi mila eta hiruko uztailaren hamabostean._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, José Andrés Burguete Torres.

Iragarkiaren kodea: C3226265