92. ALDIZKARIA - 2003ko uztailaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R R I O Z A R

E D I K T U A

Berriozarko Udaleko alkateak, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita bederatzian, ebazpen hau eman zuen (maiatzeko 45/2003 Ebazpena).

Erroldatik ofizioz kentzeko espedientea eta Estatistikaren Institutu Nazionaleko Erroldatze Kontseiluko Atal Probintzialaren txostena ikusirik, ebatzi dut:

Biztanleen udal erroldatik ondokoak kentzea: Ibrahima Wone jauna, Sandra De Los Santos Reigada andrea, Estrella De Los Santos Reigada andrea, Samara Da Silva De Los Santos andrea, Mohamed Anouar Bilak jauna, Hocine Friche jauna eta Mohamed Brihmouche jauna. Sinatua: Benito José Ríos Ochoa, alkate udalburua.

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Administraziorekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

c) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Berriozarren, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita bederatzian. Idazkari orokorra, Tomás Mena García.

Iragarkiaren kodea: A0305945