92. ALDIZKARIA - 2003ko uztailaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z A N G O Z A

Hornidura kontratua

Zangozako Udalak lizitaziorako deia egin du, kontratu hau adjudikatzeko:

Kontratuaren xedea: "Altzarien hornidura, igerileku estaliaren eraikineko ekipamendu osagarrirako".

Adjudikazio bidea: irekia.

Modua: lehiaketa. Presako tramitazioa.

Kontrataren aurrekontua: 94.675 euro (BEZa barne).

Behin-behineko fidantza: kontrata bidezko aurrekontuaren % 2.

Emateko epea: 2 hilabete.

Proposamenak aurkezteko toki-egunak: Udaleko erregistro orokorrean, hamalau egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, azken eguneko eguerdiko ordu bata arte.

Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausulen pleguan aipatzen direnak.

Proposamen ekonomikoak noiz irekiko diren: udal bulegoetan irekiko dira, eskaintzak aurkezteko epea bukatu eta bigarren egun baliodunean, eguerdiko hamabietan.

Klausula administratiboen eta baldintza teknikoen pleguak interesatuen eskura daude udal bulegoetan.

Zangozan, bi mila eta hiruko ekainaren hogeita zazpian. Alkatea, José Luis Lorenzo Elvás.

Iragarkiaren kodea: A0306606