92. ALDIZKARIA - 2003ko uztailaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z A R R A K A Z T E L U

Dokumentazio gehiago erantsi eta eskaintzak aurkezteko epea luzaturik "Zarrakaztelun Gizarte Etxe bat egiteko proiektuaren prestaketa eta obra zuzendaritza" lanetarako lehiaketan

Aditzera ematen zaie "Zarrakaztelun Gizarte Etxe bat egiteko proiektuaren prestaketa eta obra zuzendaritza" lanetarako lehiaketa arautzen duten administrazio klausulen pleguak hartu dituzten pertsona fisiko eta juridiko guztiei pleguetako dokumentazioa osatu egin dela, zenbait agiri gehiturik, parte hartzeko interesa duten enpresa batzuek egindako kontsulten ondotik, eta dokumentazio osagarri hori Zarrakazteluko Udalaren bulegoetan jasotzen ahalko dutela, Elizako plazaren 3an.

Hori dela eta, eskaintzak aurkezteko epea luzatu egin da 2003ko abuztuaren 29ra bitarte.

Argitara ematen da orok jakin dezan.

Zarrakaztelun, bi mila eta hiruko uztailaren zazpian. Alkatea, Jesús Mugueta Sierra.

Iragarkiaren kodea: A0306898