78. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ETXARRI-ARANATZ

2003ko aurrekontua hasiera batean onetsirik

Etxarri-Aranazko Udalak, 2003ko maiatzaren 21ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2003ko ekitaldirako aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Espedientea jendaurrean egonen da Udaleko idazkaritzan hamabost egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, herritarrek edo interesatuek hura aztertu eta bidezko deritzeten erreklamazioak egin ahal ditzaten, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatu bezala. Epe horretan erreklamaziorik aurkezten ez bada, espedientea behin betiko onetsitzat joko da.

Era berean, Musika Eskolaren 2003ko aurrekontua onetsi da hasiera batez.

Jendaurrean dagoen bitartean erreklamazioak aurkeztu ezean, behin betiko onartutzat hartuko da.

Etxarri-Aranatzen, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita hamarrean. Alkate udalburua, Fernando Flores.

Iragarkiaren kodea: A0305768