78. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A B L I T A S

Administrari laguntzailearen lanpostua

Ablitasko Udaleko alkate udalburuak, gaurko egunarekin, ebazpen hau eman du:

Ikusirik Udal honetako administrari laguntzaile izateko lanpostu bat, diruzain eginkizunak dituena, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdirako izangaiek aurkeztutako eskabideak.

2003ko 37. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, martxoaren 26an, argitaratu eta 2003ko 66. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, maiatzaren 26an, zuzendutako deialdiaren 4.1 oinarrian ezarritakoari jarraituz, ebatzi da:

1. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda hau onestea:

Onartuak:

MARTINEZ ARBUES, JUAN JOSE

Baztertuak: inor ez.

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, deialdiaren 4.1 oinarriarekin bat, izangaiek erreklamazioak aurkeztu eta akatsak zuzen ditzaten, halakorik egin bada, argitaratu eta 10 egun balioduneko epean. Epe hori erreklamaziorik gabe iragaten bada edo ez bada akatsik zuzendu beharrik, behin-behineko zerrenda hau behin betiko bilakatuko da.

3. Probak 2003ko uztailaren 14an hasiko dira, Udaletxeko aretoan, goizeko hamarretan.

4. Erabaki hau igortzea izangaiei, jakin dezaten eta behar diren ondorioak sor ditzan.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak sor ditzan.

Ablitasen, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita zazpian. Alkatea, Inmaculada Pinilla Baigorri.

Iragarkiaren kodea: A0305758