78. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

907/2003 EBAZPENA, maiatzaren 12koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Bideko Ama birjina Ospitalerako laparoskopiako dorre bat erosteko gastua baimentzen duena.

Nafarroako Osasun Zerbitzuak lizitaziorako deia egin du Bideko Ama birjina Ospitalerako laparoskopiako dorre baten hornidura kontratatzeko honako baldintza orokor hauei jarraikiz:

_Kontratuaren xedea: laparoskopiako dorre baten hornidura.

_Esleipen bidea: lehiaketa publikoa, prozedura irekia.

_Hasierako prezioa: 42.070,85 euro (berrogeita bi mila eta hirurogeita hamar euro eta laurogeita bost zentimo), BEZa barne.

_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo eta partikularren pleguan zehazten direnak.

_Proposamenak aurkezteko epea eta tokia: argitaratu eta hogeita zazpigarren egun naturaleko 14:30arte, Osasunbidea-Nafarroko Osasun Zerbitzuko Eregistor Orokorrean (Irunlarrean kalea, 39, 31008 (Iruña).

_Proposamen ekonomikoak irekitzeko tokia eta egun-orduak: Epe hori amaitu eta biharamunetik hasita 45 egun natural igarota, 9:00etan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko bulegoetan (Irunlarrea kalea, 39, Iruña, 31008). Azken eguna larunbata izanez gero, epea hurrengo asteleheneko hamabiak arte luzatuko da.

Klausula administratibo eta partikularren plegua interesatuen eskura egonen da Bideko Ama Birjina Ospitaleko Obra eta Mantentze-lanen Atalean (Irunlarrea kalea, 4, 31008 Iruña. Telefonoak: 948-429838/429609).

Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren hamabian._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: A0305871