78. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E Z K A B A R T E

Xehetasun azterlana hasiera batez onetsirik

Ezkabarteko Udalak, 2003ko maiatzaren 21ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Arreko 35. lurzatiko xehetasun azterlana, José Ignacio Zabalegui Garachena jaunak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian alegaziorik aurkeztu ezean, agiria organo eskudunari aurkeztuko zaio behin betiko onets dezan, bidezkoa bada.

Ezkabarten, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita zazpian. Alkatea, Felix Idoate Munárriz.

Iragarkiaren kodea: A0305670