78. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Lehiaketa publikoaren deialdia. Iruñean zoladurak berritzeko 2003. urteko obrak

Iruñeko Alkatetzak 2003ko maiatzaren 27an eman ebazpenaren bitartez, Iruñean zoladurak berritzeko 2003. urteko obrak kontratatzeko deia egin du, ondoko baldintza hauei jarraikiz:

Kontratuaren xedea: Iruñean zoladurak berritzeko kanpainako 2003ko obrak.

Adjudikatzeko modua: prozedura irekia, lehiaketa publikoa eta tramitazio arrunta.

Enpresaren sailkapena: G taldea, 4 azpitaldea, d kategoria.

Kontrataren aurrekontua: 549.060,20 euro.

Egiteko epea: obrak gehienez ere sei astetan bukatuko dira erabat.

Proposamenak non eta noiz aurkeztu: eskaintzak Udaleko erregistro orokorrean aurkeztuko dira, hogeita sei egun naturaleko epean, lizitazio iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza ekonomiko eta administratiboen pleguan ageri direnak. Aurkeztu beharreko agiriek jatorrizkoak edo kopia kaukotuak behar dute izan.

Baldintza ekonomiko-administratiboen plegua lizitatzaileen eskura egonen da, azter dezaten, Obra bulegoan, Armada etorbidea, 2-9.a.

Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita zortzian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: ......................................, NAN zk.a: ............................., bizilekua: ...................................., helbidea: .................................... (Iruñeko helbidea, jakinarazpenetarako: ..........................) nire izenean ez bada, hau ordezkatuz ................... helbidea ........... I.F.Z.: ......, telefonoa: ........ fax zk.: ............, Iruñean zoladurak berritzeko kanpainako 2003ko obrak adjudikatu, zuzendu eta egiteko proiektuaren, aurrekontuaren eta baldintzen pleguaren berri dut, eta haiek oso-osorik gauzatzeko hitza ematen dut, aipatu agiriei hertsiki lotuz. Eskaintzen dudan dirua ....... euro (letratan). Egiteko epea, gehienez ere ......... egun natural (letratan). Berme epea: .................. urte (letratan).

(Data, sinadura eta entitatearen zigilua)

Iragarkiaren kodea: A0305654