78. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

367/2003 EBAZPENA, maiatzaren 28koa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, "Presio handiko ur hornidura Muru Artederretatik Mendibilera" izeneko proiektua behin betikoz onesten duena.

Toki Administrazioko kontseilariak, irailaren 25eko 562/2002 Foru Aginduaren bidez, "Presio handiko ur hornidura Muru Artederretatik Mendibilera" izeneko proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideak desjabetzeko prozedurari hasiera eman zion eta jendaurrean jarri zituen hamabost egunez bai proiektua, bai ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda.

Epe horretan, Renfek alegazio bat aurkeztu du honako hau eskatzeko: hoditeri bat atzerago jartzea, Zaragoza-Altsasu trenbideko jabari publikoko eremua ukitzea saihestearren.

Alegazioa onartu da eta trazadura adierazi bezala aldatu da. Ondorioz, proiektuak beste finka batzuk ukitu ditu, eranskinean ageri direnak, eta finken jabeekin akordioak lortu dira.

Bestetik, Mairagako Mankomunitateak proiektuaren zati bat ez egitea erabaki du, Uncona putzuaren eta Muru Artederretako ur biltontziaren arteko aldea hain zuzen ere. Beraz, zati horretako finkak, MR-01 proiektu kodea duen lurzatitik MR-36ra, biak barne, ukipenetik kanpo gelditu dira.

Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraituz, eta Toki Administrazioko kontseilariak irailaren 8ko 407/1999 Foru Aginduaren bidez esleitu zizkidan ahalmenez baliatuz,

EBATZI DUT:

1. "Presio handiko ur hornidura Muru Artederretatik Mendibilera" izeneko proiektua behin betikoz onestea, aurkeztutako alegazioak ebaztea eta behar diren aldaketak egitea ebazpen honen adierazpen zatian azaldu bezala.

2. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Tiebas-Muru Artederretako, Untzueko eta Olorizko Udaletxeetakoko iragarki oholean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Tiebas-Muru Artederretako, Untzueko eta Olorizko Udalei eta alegaziogileei jakinaraztea, eta ohartaraztea honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazten den egunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legearen 114.2, 115 eta 116. artikuluekin bat.

Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita zortzian._Toki Administrazioko zuzendari nagusia, Juan Frommknecht Lizarraga.

UNTZUEKO MUGAPEA

UN-06 UNTZUEKO UDALA 18 27 216 1 1 _ _ CAMINO DE LA BALSA

UN-06/1 UNTZUEKO UDALAREN HERRILURRAK 28 42 336 0 0 1 29 LARREAK

UN-06/2 ELENA DORIA ESPARZA 124 186 1.488 0 0 1 28 LEHORREKO ALORRA

UN-06/1 CANTERAS DE ALAIZ, S.A. 164 246 1.968 0 0 1 33 LARREAK

UN-06/4 FELISA SANTESTEBAN ALFONSO 118 177 1.488 0 0 1 35 LEHORREKO ALORRA

UN-06/4 BIS JESUS MARIA MONREAL LIZARRAGA 118 177 1.488 0 0 1 35 LEHORREKO ALORRA

Renfe, Geltokiko kalea, z.g., 31012 Iruña.

Tiebas-Muru Artederretako Udala, Kale Nagusia, 42, 31398 Tiebas.

Untzueko Udala. Arizu plaza, 7, 31396 Untzue.

Olorizko Udala. 31396 Oloritz.

Iragarkiaren kodea: A0305635