78. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Ebazpenaren jakinarazpena

Jakinarazterik izan ez denez Ekonomia eta Funtzio Publikoaren alorreko zinegotziak 2003ko martxoaren 10ean eman ebazpena (8/EC), Oliveto kondea kaleko 6-2. ezkerreko udal etxebizitzaren errentamendu kontratua deuseztatzeari buruzkoa, honen bitartez argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta aplikatzen ahal den gainerako legerian xedatutakoa betetzeko:

Ikusirik espedientean dauden agiriak, Oliveto kondea kaleko 6-2. ezkerreko udal etxebizitzako maizterra izan zen Basilides Yárnoz Irazoqui andrearen heriotzari buruzkoak; senitartekoek subrogaziorako eskubideak baliatu ez dituztenez eta hiru hilabete baino gehiago iragan direnez maizterra hil zenetik, errentamendu kontratua deuseztatzea erabaki dut. Senitartekoei etxebizitzako giltzak itzultzeko eskatuko zaie, eta horrela egin ezean etxebizitza utzarazteko jarduketa judizialak hasiko direla ohartaraziko.

Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita bian. Alkate udalburua, Yolanda Barcina.

Iragarkiaren kodea: A0305532