78. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O L A Z T I

Udal Planaren aldaketa puntuala

Olaztiko Udalak, 2003ko maiatzaren 15ean egindako bilkuran, Udal Planaren aldaketa puntuala hasiera batez onestea erabaki du; aldaketa José Joaquín López de Goikoetxea jaunak sustatu du tailerren poligonoaren ondoko lur batzuk industriako lurzoru kalifikatzeko, hain zuzen ere 5.poligonoko 479, 3001, 3045 eta 3046. lurzatiak.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluan ezarritakoa betetzeko, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hilabetean iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Olaztin, bi mila eta hiruko maiatzaren hemeretzian. Alkatea, Luis Alberto Besga Baltierra.

Iragarkiaren kodea: A0305481