78. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R U E T E

2003ko aurrekontua hasiera batean onetsirik

Berueteko Kontzejuak, 2003ko apirilaren 6an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2003ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Espedientea jendaurrean egonen da idazkaritzan, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak eta alegazioak aurkez ditzaten.

Berueten, bi mila eta hiruko apirilaren seian. Alkatea, J. Bautista Arraras Bildarraz.

Iragarkiaren kodea: A0305130