78. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

649/2003 FORU AGINDUA, apirilaren 30ekoa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, hilabetez jendaurrean jartzen duena desjabetzapen jarduera zenbaitek ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

Nafarroako Gobernuak, 1998ko uztailaren 6ko Erabakiaren bidez, behin betikoz onetsi zuen "Mendillori (Eguesibar) eta Iruñeko Etxebizitza Eremua" izeneko Udalez gaindiko Plan Sektoriala; halaber, ukitutako ondasun eta eskubideen onura publikoa eta horiek okupatu beharra deklaratu zen desjabetzapenaren ondorioetarako, bai eta desjabetzapenaren presa ere, legezko ondorioei dagokienez. Horretaz gainera, jarduteko sistema desjabetzapena izanen zela ere zehaztu zen.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 45.4 artikuluaren arabera, Nafarroako Gobernuak Udalez gaindiko Plan Sektorialei behin betiko onespena ematen dienean, onura publikoa erabaki dezake, desjabetzapen kontuetarako.

Hortaz, onura publiko hori, ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu beharra, hala nola desjabetzapenaren presa, 1998ko uztailaren 6an behin betikoz onetsitako Plan Sektorialean dekretatu ziren.

Lurzoruaren Araubideari eta Balorazioei buruzko apirilaren 13ko 6/1998 Legean eta 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 17. artikuluan eta hurrengoetan araututako prozedurari jarraikiz, bidezko da jendaurrean jartzea, hilabetez, ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, desjabetzapen prozedurari hasiera emateko.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 30eko 428/1996 Foru Dekretuko 17. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. Hirigintza-desjabetzapenak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda hilabetez jendaurrean jartzea; epe horretan, bidezkotzat jotzen diren ohar edo alegazioak egin eta zerrendako okerrak zuzentzeko behar diren datuak idatzita aurkez daitezke eta, horretarako, interesatuek Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Etxebizitza Zerbitzuan izanen dituzte beharrezkoak diren agiriak (Alondegi kalea, 1-2.a, Iruña).

2. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratzea.

3. Foru Agindu hau interesatuei eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Etxebizitza Zerbitzuari jakinaraztea.

Iruñean, bi mila eta hiruko apirilaren hogeita hamarrean. Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

UKITUTAKO JABE, ONDASUN ETA ESKUBIDEEN BANAKAKO ZERRENDA ZEHAZTUA-IRUÑA

Titularra: María Luisa Oficialdegui andrea (heren zatiezin baten jabea). Helbidea: Doneztebe. Desjabetzapena: 5.311 m². Poligonoa: 15. Lurzatia: 103aren parte bat (Eguesibarko katastroko lehengo 44. lurzatia). Mota: Urbanizazioa.

Titularra: María Angeles Oficialdegui andrea (heren zatiezinaren jabea eta biziarteko gozamena). Helbidea: Doneztebe. Desjabetzapena: 5.311 m². Poligonoa: 15. Lurzatia: 103aren parte bat (Eguesibarko katastroko lehengo 44. lurzatia). Mota: Urbanizazioa.

Titularrak: Juan Oficialdegui eta Fco. Javier Oficialdegui jaunak (heren zatiezinaren erdi zatiezinen jabeak). Helbidea: Espartza. Desjabetzapena: 5.311 m². Poligonoa: 15. Lurzatia: 103aren parte bat (Eguesibarko katastroko lehengo 44. lurzatia). Mota: Urbanizazioa.

Helbidea, jakinarazpenetarako: Glazietako zeharkalea 1-8.a, Iruña.

Iragarkiaren kodea: A0304714