78. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

NAFARROAKO ADMINISTRAZIO AUZITEGIA. Jakinarazpen ediktuak.

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.5 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2002ko azaroaren 11n emandako 3934 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 00-1846 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Antonio Insausti Soto jaunak jarri zuen, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 1999ko irailaren 2an eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (28106/98 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"3934 zenbakiko Ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko azaroaren hamaikan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 00-1846 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoko espedientea aztertu du. Antonio Insausti Soto jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 1999ko irailaren 2an eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (28106/98 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da Iruñeko Alkatetzak 1999ko irailaren 2an eman zuen premiamendu-probidentzia baten aurka. Probidentzia hori borondatezko epean ordaindu gabeko trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko eman zen. Isuna Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko 1990eko martxoaren 2ko Legea urratzeagatik ezarri zen (28106/98 zenbakiko zehapen espedientea). Errekurtsogileak egokitzat eta aplikagarritzat jotzen dituen alegazioak eta oinarri juridikoak azaldu ditu eta, azkenik, probidentzia deusezta dadila eskatu du.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketaren aurrekariak biltzen dituen espedientea bidali du, eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa._Udalak premiamendu prozedura batean egin duen jarduketa bat legezkoa den ala ez argitu behar da errekurtso honetan.

Auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, abenduaren 20ko 1684/90 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Diru-bilketari buruzko Erregelamendu Orokorrean dago. Bada, Erregelamenduaren 99 artikuluaren arabera, premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek soilik izan daitezke: a) preskripzioa; b) likidazioa deuseztatzea, etetea edo arauzko eran ez jakinaraztea; c) borondatezko epean ordaintzea edo ordainketa geroratzea; eta d) betearazpen bideari hasiera ematen dion agiriaren formazko akatsa. Zio horiek Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia _R. Ar. 544_, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa _R. Ar. 4934 eta 5454_, beste askoren artean), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino. Premiamendu-prozeduraren helburu bakarra Ogasun Publikoarekiko zorrak borondatezko epean ordaintzen ez direnean haiek nahitaez ordainaraztea da. Zorrak sortarazi dituzten egintzak, egintza nagusiak direnez, prozedurako une egokian aurkatu behar dira, eta ez borondatez ordaindu gabeko zorrak nahitaez ordainarazteko orduan.

Bigarrena._Espedientean ikusi dugunez, kasu honetan Erregelamenduaren 99. artikuluko 1.b) idatz-zatian azaltzen den balizkoa gertatu da. Izan ere, Udalak igorritako agirietan ez dago jasorik zehapen ebazpena interesatuari behar bezala jakinarazi zaionik, Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 58 eta 59. artikuluetan agintzen duen moduan, alegia.

Zehazki, Posta Zerbitzuaren bidez jakinarazpena interesatuaren helbidean egiteko ahaleginak huts egin arren (interesetua ezezaguna zelako), ez dago jasorik ezer argitaratu zenik interesatuak azken helbide ezaguna izan zuen hiriko (Iruña) Udalaren ediktu oholean, nahiz eta prozedurari buruzko Legeak 59. artikuluko 4. idatz-zatian horrela egiteko agintzen duen, Auzitegi Gorenaren jurisprudentziak eskatu izan duen bezalaxe, besteak beste, 1980ko apirilaren 22ko epaian (R. Ar. 2592), 1983ko urriaren 28koan (R. Ar. 5285) eta 1997ko martxoaren 13koan (R. Ar. 2414).

Gainerakoan, zehatzeko egintza preskribaturik zegoen eta preskripzioa ofizioz aplikatu beharrekoa zen; izan ere, Jurisprudentziak behin eta berriz ohartarazi duen bezala, "ez dago preskripzioa eteteko indarrik egozterik formazko akatsak dituzten edo eraginkortasunik ez duten jakinarazpen edo argitalpenei" (guztien adibide gisa, AGren 1996ko urriaren 18ko Epaia _R. Ar. 7277_). Bidezkoa da, beraz, errekurtsoa baiestea eta errekurritutako premiamendu-probidentzia deuseza eta ondoriorik gabea dela adieraztea.

Azaldutako guztiagatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko isun bat betearazpen bidetik kobratzeko Iruñeko Alkatetzak emandako premiamendu-probidentziaren aurkakoa (28106/98 zenbakiko zehapen espedientea); egintza hori deuseztatu beharrekoa da eta deuseztatu egin dugu, Zuzenbidearekin bat ez datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren seian._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.5 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2003ko urtarrilaren 28an emandako 283 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 02-1008 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Santiago Tanco Irijalba jaunak jarri zuen, "Kazoo, S.A."ren izenean eta hura ordezkatuz, establezimenduak ixteko ordutegia ez betetzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren alorreko zinegotzi delegatuak 2002ko otsailaren 1ean eman zuen ebazpenaren aurka. Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"283 zenbakiko Ebazpena.

Mahaiburua: Juan Luis Beltrán Aguirre jauna.

Mahaikideak: María Jesús Moreno Garrido andrea.

Iruñean, bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeita zortzian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Bigarren Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 02-1008 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoaren espedientea aztertu du. Santiago Tanco Irijalba jaunak aurkeztu du errekurtso hori, "Kazoo, S.A."ren izenean eta hura ordezkatuz, establezimenduak ixteko ordutegia ez betetzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren alorreko zinegotzi delegatuak 2002ko otsailaren 1ean eman zuen ebazpenaren aurka.

Juan Luis Beltrán Aguirre jaunak egin du txostena.

Egitezko aurrekariak:

1. 2001eko azaroaren 11n, 06:08an, Udaltzaingoak salaketa egin zuen "Discoteca Reverendos" izeneko ostalaritza establezimenduaren aurka (Belate kalea, 1, Iruña), ixteko ordutegia ez betetzeagatik.

2. Zehapen espedientea tramitatu zen eta establezimenduko arduradunak ez zuen alegazio idazkirik aurkeztu.

3. Herritarren Babesaren alorreko zinegotzi delegatuak 2002ko otsailaren 1eko ebazpenean deklaratu zuen establezimenduaren titularrak arau-hauste arina egin zuela, hain zuzen ere martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legearen 24. artikuluan zehazten dena. Horregatik 601,01 euroko isuna ezarri zitzaion.

4. Ebazpen horren aurka, Santiago Tanco Irijalba jaunak, Reverendos diskotekaren titularra den "Kazoo, S.A." merkataritza entitatearen legezko ordezkari gisa jardunez, Auzitegi honetan gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen, behar ziren garaian eta eran. Bertan, kasuari beraren iritziz aplikatu behar zaizkion oinarriak azaldu zituen (ebazpen honen zuzenbideko oinarrietan aipatuko ditugu), eta errekurtsoa baietsi eta zehapena deuseztatzeko eskatu zuen.

5. Iruñeko Udalak espedientea igorri zuen eta txostena eman zuen. Txostenean, errekurtsogilearen argudioak arbuiatu ondoren, errekurtsoa ezesteko eskatu zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa._Iruñeko Udaltzaingoak eginiko salaketaren arabera, 2001eko azaroaren 11n establezimendua jardunean zen 06:08an, barnean 300en bat bezero zeuden eta edariak zerbitzatzen ari zitzaizkien, establezimendua jendearentzat irekita zegoen, argiak pizturik, eta musika entzuten zen ozenki. Errekurtsogileak ez du egoera hori ukatu, jendea irtenarazi bitarteko egoera garbia dela baieztatu du. Zehapen espedientea iraungi egin dela, arau-hausteak preskribatu egin duela eta zehapena ez dela arau-haustearen neurrikoa aldarrikatu du.

Bigarrena._Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 137.3 artikuluak xedatzen duenez, agintaritzaren agenteek egiten dituzten salaketek salatutako egintzen fede ematen dute, aurkako frogarik ezean. Badago modurik, beraz, agintaritzaren agenteen salaketen egiazkotasun ustea frogen bitartez ezabatzeko. Kasu honetan, errekurtsogileak ez ditu ukatu gertaerak, indarra duen araudiaren arabera jendea irtenarazten ari zela garbi erakusten dutela baieztatu baizik ez du egin.

Ez dago esaterik diskoteka hori jendea irtenarazi bitarteko egoeran zegoenik, kontuan izanda legezko itxiera ordua baino ordu bat eta hogeita hemezortzi minutu geroago ere jendeak sarbidea zuela, barruan 300en bat bezero zeudela, edariak zerbitzatzen ari zitzaizkiela eta musika ozenki entzuten zela.

Hirugarrena._Errekurtsogileak, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42. artikuluko 2 eta 3. idatz-zatiei helduz, zehapen prozedura iraungi egin dela baieztatu du. Ezta hurrik eman ere. Salaketa azaroaren 11n egin zen. Zehapen espedientea abenduaren 27an hasi zen, eta zehapen ebazpena 2002ko otsailaren 1ean eman zen eta 2002ko otsailaren 9an jakinarazi. Garbi ageri da, beraz, zehapen prozedura ez zela iraungi. Ausarkeriatzat jo behar da horrelako alegazioa egitea.

Laugarrena._Nola edo hala, AJGAPLren 132.2 artikuluko bigarren paragrafoa aipatuz, badirudi arau-haustearen preskripzioa ere aldarrikatu nahi duela. Goian azaldutako zuzenbideko oinarriaren arabera, alegazio hori ere arbuiatu egin behar da.

Bosgarrena._Berariaz aldarrikatzen ez badu ere, aditzera ematen du babes gabezia jasan duela, zehapen ebazpena jakinarazi zioten arte zehapen espedientearen berri izan ez zuela esaten baitigu. Espedientean jasorik dagoenez, 2002ko urtarrilaren 5ean zehapen espedientearen hasiera jakinarazi zioten eta Udaltzaingoak eginiko salaketaren kopia eman zioten aldi berean. Beraz, aukera izan zuen deskargu orria aurkezteko. Ez da inolako babes gabeziarik antzematen.

Seigarrena._Azkenik, jarri zaion isunaren zenbatekoa gehiegizkoa dela baieztatzen du. Ikuskizun Publiko eta Josteta Jarduerei buruzko martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legearen 24. artikuluak dioenez, arau-hauste arinak dira "ordutegiak bete beharrari dagozkion ekintzak eta omisioak...", eta, 221/1991 Foru Dekretuaren 9. artikuluan xedatutakoaren arabera, 15.000 eta 100.000 pezeta bitarteko isunez zehatzen ahal dira. Oraingoan isun handiena jarri da. Bada, kasu honen inguruabarrak gogoan harturik, baditugu arrazoiak isunaren zenbatekoa justifikatzeko: zehatuaren axolagabekeria nabarmena, eta honelako establezimenduak ixteko ordutegiei buruzko araudiaz batere ardurarik ez izatea. Jarrera horiek, zalantzarik gabe, areagotu egiten dute arau-hausteak gizartean duen eragin kaltegarria. Azken finean, agerikoa da titular arduradunak nahita egin zuela arau-haustea.

Azaldutako guztiagatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, Santiago Tanco Irijalba jaunak jarri duena, Reverendos diskotekaren titularra den "Kazoo, S.A." merkataritza entitatearen legezko ordezkari gisa, Herritarren Babesaren alorreko zinegotzi delegatuaren 2002ko otsailaren 1eko ebazpenaren aurka; ebazpen horren bidez martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legearen 24. artikuluan azaltzen den arau-hauste arina egin zuela deklaratu zen.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Luis Beltrán. M. Jesús Moreno. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren seian._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.5 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2003ko urtarrilaren 13an emandako 74 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 02-2307 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Ricardo Martínez García jaunak jarri zuen, Iruñeko Udaleko Langileria Batzordeko buruak, Batzordearen izenean eta hura ordezkatuz, 2002ko Lan Eskaintza Publikoaren onespenari buruz Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2002ko apirilaren 3an eman zuen ebazpenaren aurka. Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"74 zenbakiko Ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta hiruko urtarrilaren hamahiruan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 02-2307 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Ricardo Martínez García jaunak aurkeztu du errekurtso hori, Iruñeko Udaleko Langileria Batzordeko burua den aldetik, Batzordearen izenean eta hura ordezkatuz, 2002ko Lan Eskaintza Publikoaren onespenari buruz Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2002ko apirilaren 3an eman zuen ebazpenaren aurka.

Roberto Rubio Torrano jaunak egin du txostena.

Egitezko aurrekariak:

1. Ricardo Martínez García jaunak, Iruñeko Udaleko Langileria Batzordeko buruak, Batzordearen izenean eta hura ordezkatuz, gora jotzeko errekurtsoa jarri du Iruñeko Udalaren 2002. urteko lan eskaintza publikoa onetsi zuen ebazpenaren aurka. Iruñeko Udaleko alkateak eman zuen ebazpen hori 2002ko apirilaren 3an, eta 2002ko apirilaren 15eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen (46. zenbakia).

2. Iruñeko Udalak espedientea igorri du eta txostena erantsi du. Txostenean adierazi du aurkatutako egintza zuzenbidearekin bat datorrela, eta aurkeztu den errekurtsoa ezesteko eskatu du.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa._Errekurtso honetan aurka egiten zaio Iruñeko Udalak 2002ko ekitaldirako eginiko lan eskaintza publikoari. Bi arrazoi eman dira lan eskaintza horren aurka: Udalaren administrazio xedapenaren kontra jo da, lehenik, lan eskaintza horretan ez direlako lanpostu huts guztiak bildu, Nafarroako Administrazio Publikoetako Sarrerari buruzko Erregelamenduaren 3. artikuluak agintzen duen bezala; enplegu eskaintza inpugnatu da, bigarrenik, ez delako negoziatu, onetsi baino lehen, negoziazio mahai egokian.

Bigarrena._Iruñeko Udalak 2002. urterako onetsitako lan eskaintza publikoaren aurkako lehenbiziko arrazoiari dagokionez, esan behar dugu, errekurtsogileak dioen bezalaxe, Nafarroako Administrazio Publikoetako Sarrerari buruzko 1985eko ekainaren 5eko Erregelamenduaren 3.2 artikuluak argi eta garbi ezartzen duela honakoa: "lan eskaintzan aurrekontuko diru hornidura duten lanpostu huts guztiak eskainiko dira, eta adieraziko da lanpostu horietatik zeintzuk diren eskaintzako urtean bertan bete beharrekoak, eta gainerakoak noizko diren betetzekoak". Agindu horren edukia eta esanahia zalantzarik gabeak dira. Horrela, bada, agindu horren arabera, zalantzarik gabe, Sarrerari buruzko 1985eko ekainaren 5eko Erregelamenduaren mendeko administrazio publiko guztiek aditzera eman behar dute jendaurrean, herritar guztiek jakin dezaten, lehenengo eta behin, zein lanpostu dauden hutsik eta aurrekontuan diruz horniturik, eta bigarrenik, lanpostu horietatik zeintzuk bete behar diren eskaintzako urtean bertan. Informazio horrez gainera, Nafarroako administrazio publikoek jakinarazi egin behar dute zer nolako asmoak dituzten gainerako lanpostuak ondorengo ekitaldietan betetzeari begira.

Hala bada, inpugnatutako udal xedapena azterturik, eta aztergai dugun errekurtsoaren aurkako alegazio gisa Udalak Auzitegi honi igorritako 2002ko uztailaren 24ko txostenak dioena kontuan izanik, ondorio hau atera dugu: Iruñeko Udalak ez du bere osoan bete Nafarroako Administrazio Publikoetako Sarrerari buruzko 1985eko ekainaren 5eko Erregelamenduaren 3.2 artikuluan agindutakoa, nahiz eta agindu hori aplikagarria izan inpugnatutako udal administrazioari, eskaintza egin zuen garaian. Iruñeko Udalak, Auzitegi honi igorritako alegazio-txostenean aitortzen duenez, 2002. urtean bete asmo dituen lanpostuak bakarrik argitaratu ditu Foru Komunitateko aldizkari ofizialean, baina ez du jendaurrean zabaldu, egin behar zuen bezala, bere plantillan hutsik egon eta aurrekontuan diru hornidura duten lanpostu guztien berri. Gainera, ez du aditzera eman zeintzuk diren ondorengo ekitaldietan bete asmo dituen lanpostuak.

Auzitegi honen ustez, informazio osagabe hori akats materiala da, eta inpugnatutako xedapena baliogabetu egiten du, honako hau bete dadin: 2002ko apirilaren 15eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (46. zenbakia) argitaratu zen lan eskaintzaren osagarri, beste bat argitaratu behar da, eta horretan argi eta zehatz adierazi behar da, Sarrerari buruzko 1985eko Erregelamenduaren 3.2 artikuluak eskatzen duen moduan, Udalaren plantillako zeintzuk lanpostu dauden hutsik eta aurrekontuan diruz horniturik, eta Udal Administrazioak ondorengo ekitaldietarako zer nolako aurreikuspenak egin dituen lanpostu horiek betetze aldera. Inpugnatutako xedapenak baliorik ez izateak ez du inola ere esan nahi deuseztatu egin behar direnik hemen errekurritutako lan eskaintzaren babesean eta hura 2002ko apirilaren 5eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zenetik hona burutu edo abiatu diren aukeraketa prozesuak, zeren eta, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 66. artikuluan xedatutakoaren arabera, ez dira ezertan aldatu behar arau-hausterik egin ez balitz bezalako edukia duten egintzak.

Hirugarrena._Esanak esan, honezkero asma daitekeenez, errekurtsogileak xedapenaren aurka egin duen bigarren alegazioa arbuiatu beharrekoa da, ondotik azalduko ditugun zioengatik. Auzi-jartzaileak dioenez, aztergai dugun lan eskaintza ez da mahai egokian negoziatu. Aitzitik, Udalak bere kabuz hartutako erabakia Langileria Batzordeari jakinarazi besterik ez da egin.

Horren haritik, abuztuaren 30eko 251/1991 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi duenak, negoziazio kolektiboa egiteko eta langile publikoen lan baldintzak zehazten parte hartzeko ardura duten organoak definitzen ditu. Bada, legezko xedapen horrek honela banatzen ditu eginkizunak: Langileria Batzorde deituei _Martínez García jaunak errekurtso honetan ordezkatzen duen batzordearen sailekoei_ ez zaie ahalmenik ematen hizpide dugun gaiaren gainean (lan eskaintza publikoen onespena). Legegintzako Foru Dekretuak "Negoziazio Mahai" deituei ematen die eskumena lan eskaintzen planak prestatzen eta diseinatzen parte hartzeko, negoziazio egokiaren bitartez; negoziazio mahaiak Nafarroako administrazio publiko guztietan eratu behar dira (Langileen Estatutuaren 83. art. 4 eta 6. puntuak).

Auzitegi honi igorri zaion espedientean ageri denez, Iruñeko Udaleko Negoziazio Mahaia ados agertu zen hemen inpugnatutako lan eskaintzarekin. Beraz, uste izatekoa da adostasun hori mahaiko kideen eta Iruñeko Udalaren arteko negoziazio egokiaren bidez lortu zela, eta, ondorioz, Legegintzako Foru Dekretuaren aginduak bete egin zirela, Iruñeko Udalaren lan eskaintza publikoaren negoziazioari zegokionez.

Hortaz, inpugnazioaren bigarren zio hori arbuiatu egin behar dugu, zeren eta, alde batetik, Langileria Batzordea ez baita lan eskaintza publikoaren baldintzak negoziatzeko legez ezarritako organoa, eta bigarrenik, udal espedientean jasorik baitago Udaleko Negoziazio Mahaiak ontzat emanda egin zela lan eskaintza, Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuak agintzen duen bezala.

Azaldutako guztiagatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baiestea Ricardo Martínez García jaunak, Iruñeko Udaleko Langileria Batzordeko buruak, Batzordearen izenean eta hura ordezkatuz jarri duen gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udaleko alkateak 2002ko apirilaren 3an eman eta 2002ko apirilaren 15eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (46. zenbakia) argitaratu zen ebazpenaren aurkakoa, zeinak Iruñeko Udalaren 2002ko lan eskaintza publikoa onetsi baitzuen, eta ebazpen hori baliogabetzea, honako ebazpen honen zuzenbideko bigarren oinarrian zehazten direnak bete daitezen, eta bertan adierazitako ondorioekin.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren seian._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.5 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2003ko apirilaren 4an emandako 1523 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 02-2853 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Luis Anaut Bernat jaunak jarri zuen, Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren alorreko zinegotzi delegatuak 2002ko ekainaren 10ean eman zuen ebazpen baten aurka, berraztertze errekurtso bat ezetsi baitzuen, eremu publikoan pixa egiteagatik zehapena ezartzeko zinegotzi berak 2002ko martxoaren 27an emandako ebazpenaren aurkakoa. Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"1523 zenbakiko Ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta hiruko apirilaren lauan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 02-2853 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Luis Anaut Bernat jaunak jarri du errekurtso hori, Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren alorreko zinegotzi delegatuak 2002ko ekainaren 10ean eman zuen ebazpen baten aurka, berraztertze errekurtso bat ezetsi baitzuen, eremu publikoan pixa egiteagatik zehapena ezartzeko zinegotzi berak 2002ko martxoaren 27an emandako ebazpenaren aurkakoa.

Javier Repáraz Martínez de Azagra jaunak egin du txostena.

Egitezko aurrekariak:

1. Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren alorreko zinegotzi delegatuak, 2002ko martxoaren 27ko ebazpenaren bidez, Luis Anaut Bernat jaunari 150,25 euroko isuna ezarri zion eremu publikoan pixa egiteagatik, arau-hauste arina egin baitzuen, osasunaren arloko 9. udal ordenantzaren 23. artikuluak aurreikusten duena, Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legearen 27. artikuluarekin eta gainerako arau aplikagarriekin bat etorriz.

2. Zehapen ebazpen horren aurka Luis Anaut Bernat jaunak berraztertze errekurtsoa aurkeztu zion Udalari eta 2002ko ekainaren 10eko ebazpenean Udalak errekurtsoa ezetsi egin zuen.

3. Ezespen ebazpenaren aurka Luis Anaut Bernat jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri du. Bertan, gertaerak eta aplikagarritzat jotzen dituen oinarriak azaldu ondoren, inpugnatutako egintza deuseztatzeko eskatu du.

4. Iruñeko Udalak espedientea igorri du eta txostena erantsi du; txostenean errekurtsoa ezesteko eskatu du.

5. Ez da frogarik proposatu.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa._Errekurtsogileak, funtsean, zehapenaren zio izan zen arau-haustea preskribatua zela alegatu du. Ordena publikoko gai bati buruzko alegazioa denez, ezer baino lehen bera aztertu eta ebatzi behar dugu, eta baztertu beharrekoa izanez gero ez diogu helduko auziaren mamiari.

Bigarrena._Esan dezakegu jada alegazio horrek aurrera egin behar duela. Izan ere, kasu honi aplikatu behar zaion araudia Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legearen 28.1 artikuluan dago, hona: "Arau-hauste arinek bi hilabeteren buruan preskribatzen dute. Arau-haustea egiten denetik aurrera kontatu behar da epe hori. Preskripzio-epea eten eginen da prozedura ustezko arau-hauslearen kontra bideratzen den unean". Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132.2 artikuluak, ordea, ondokoa dio: "Preskripzio-epea eten eginen da zehapen espedientea hasten denean interesatua horren jakitun izanik...". Arau horrek, gure ustez, gorago aipatutako Osasunari buruzko Foru Legearen 28.1 "in fine" artikulua hobeki interpretatzeko bidea ematen digu, zehapenari buruzko arauak ustezko arau-hausleari gehien komeni zaion moduan interpretatzeko printzipioa aplikatzen ahal dugulako. Hala, bada, aztergai dugun kasuan, salatutako arau-haustea 2001eko abenduaren 9an egin zen, eta zehapen espedientea abiarazteko Herritarren Babesaren alorreko zinegotzi delegatuak 2002ko urtarrilaren 21ean eman zuen ebazpena, berriz, 2002ko otsailaren 13an jakinarazi zitzaion interesatuari. Ebazpen horrek bazuen gutxieneko edukia, alegia, zehatzeko ahalmena erabiltzeko prozedurari buruzko 1993ko abuztuaren 4ko Erregelamenduaren 13. artikuluaren arabera interesatuari eman behar zaizkion zehaztasunak (ustezko erantzulearen identifikazio datuak; espedientea abiatzearen zioak; arau-hausteari ematen ahal zaion kalifikazioa eta ezartzen ahal diren zehapenak; prozedurako instruktorearen izena, eta idazkariarena, halakorik egonez gero, eta haiek errefusatzeko modua; espedientea ebazteko eskumena duen organoa; alegazioak egiteko eskubidearen berri emateko oharra, etab.). Aipatu bi datak erkatzea aski da alegatu den preskripzioa gertatu zela jabetzeko, legez ezarritako bi hilabeteko epea iragan baitzen. Udalak preskripzioa deklaratu behar zuen, zehapena ezarri ordez, eta horregatik, bidezkoa da errekurritutako egintza deuseztatzea.

Azaldutako guztiagatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Luis Anaut Bernat jaunak jarritako gora jotzeko errekurtsoa baiestea. Errekurtso horrek aurka egiten dio Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren alorreko zinegotzi delegatuak 2002ko ekainaren 10ean eman zuen ebazpen bati, berraztertze errekurtso bat ezetsi baitzuen, osasun arloko arau-hauste batengatik zehapena ezartzeko 2002ko martxoaren 27an emandako ebazpenaren aurkakoa; egintza hori deuseztatu egin da, Zuzenbidearekin bat ez datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren seian._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.5 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2003ko urtarrilaren 31n emandako 368 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 02-2876 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Roberto Martínez Celigüeta jaunak jarri zuen, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko diruzainak 2002ko maiatzaren 21ean eman zuen bahitura-diligentziaren aurka. Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"368 zenbakiko Ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeita hamaikan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 02-2876 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoko espedientea aztertu du. Roberto Martínez Celigüeta jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko diruzainak 2002ko maiatzaren 21ean eman zuen bahitura-diligentziaren aurka.

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtsoa jarri da Iruñeko Udaleko diruzainak 2002ko maiatzaren 21ean emandako bahitura-diligentzia baten aurka, zeinaren bidez agindu baitzen zordunari zorraren printzipala, premiamenduagatiko errekargua, korrituak eta kostuak kobratzeko adina ondasun bahitzeko, Banco Santander Central Hispano-n zituen kontuetako saldoei helduz. Hori guztia, borondatezko epean ordaindu gabeko trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko egindako premiamendu espedientearen ondorioz (zenbaki gabeko zehapen espedientea). Errekurtsogileak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta, azkenik, betearazpidez ordainaraztea ez dela zuzena adierazteko eskatu dio Auzitegi honi.

2. Auzitegi honek 2002ko uztailaren 5ean emandako probidentziaren bitartez, Iruñeko Udalari eskatu zitzaion administrazio espedientea edo haren kopia diligentziaduna igor zezan, eta bai, egokitzat jotzen bazuen, txostena edo alegazio idazkia ere. Toki entitateak ez zuen horrelakorik egin eta berriro eskatu zitzaion, 2002ko abuztuaren 26ko probidentziaren bidez, lehenbiziko probidentzian adierazitakoa betetzeko. Bigarren epea ere iragan da eta Udalak ez dio espedienterik bidali Auzitegi honi.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra._Lehenik, azpimarratzekoa da toki entitateak administrazio espedienterik bidali ez izana ez dela oztopo Auzitegiak errekurtsoari buruzko espedientea izapidatu eta ebatzi ahal izan dezan, hala agintzen baitu maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaren 13.1 artikuluak. Beste alde batetik, ez-egite horrek interesatuari ez dio kalterik ekarri behar; beraz, errekurtso idazkian adierazi dituenak egiazkotzat hartu behar dira, administrazio erantzukizunik ez dagoelako ustearen printzipioa aplikatuz, kontrakorik ez baita frogatu. Printzipio hori Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 137.1 artikuluan jasorik dago.

Gainerakoan, zehapen espedienterik ikusi ez dugunez, ezin izan dugu egiaztatu premiamendu bidez ordainarazi nahi den zorra. Hori dela eta, Auzitegi Gorenak, 1986ko irailaren 29ko Epaian _R. Ar. 5999_, honakoa ezarri zuen: "administrazio egintza legezkoa delako usteak administratuari ekintzaren zama osoa egozten dio, baina ez frogaren zama, azken hori arau orokorrei lotzen baitzaie; alderdi bakoitzak arauetako kasuak gertatu izana frogatu behar du, baldin eta kasuen ondorio juridikoak bere alde aldarrikatu nahi baditu". Beraz, bidezkoa da errekurtsoa baiestea eta errekurritutako egintza deuseztatzea.

Azaldutako guztiagatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udaleko diruzainak emandako bahitura-diligentzia baten aurkakoa (zenbaki gabeko zehapen espedientea). Egintza hori deuseztatu beharrekoa da eta deuseztatu egin dugu, Zuzenbidearen aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren seian._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.5 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2003ko otsailaren 3an emandako 377 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 02-3319 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, David Ancil Marín jaunak jarri zuen, Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren alorreko zinegotzi delegatuak 2002ko otsailaren 12an eman zuen ebazpen baten aurka, berraztertze errekurtso bat ezetsi baitzuen, tiket edo egoiliar-txartel baliodunik gabe aparkatzeagatik zehapena ezartzeko zinegotzi berak 2001eko irailaren 26an emandako ebazpenaren aurkakoa (29095/01 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"377 zenbakiko Ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta hiruko otsailaren hiruan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 02-3319 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. David Ancil Marín jaunak jarri du errekurtso hori, Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren alorreko zinegotzi delegatuak 2002ko otsailaren 12an eman zuen ebazpen baten aurka, berraztertze errekurtso bat ezetsi baitzuen, tiket edo egoiliar-txartel baliodunik gabe aparkatzeagatik zehapena ezartzeko zinegotzi berak 2001eko irailaren 26an emandako ebazpenaren aurkakoa (29095/01 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren alorreko zinegotzi delegatuak 2002ko otsailaren 12an emandako ebazpen baten aurka, horrek ezetsi egin baitzuen oraingo errekurtsogileak berak aurkeztutako berraztertze errekurtso bat, aipatu zinegotziak lehenago emandako beste ebazpen baten aurkakoa, zeinaren bidez zehapena ezarri baitzen (Iruñeko Alkatetzak zehatzeko ahalmena eskuordetzan emanda, 1999ko uztailaren 5ean eman eta abuztuaren 20ko 104/99 Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako ebazpenean) trafikoko arau-haustea egiteagatik, hain zuzen ere, ibilgailua aparkaldi murriztuko eremuan (ZER) aparkatzeagatik egoiliar-txartel baliodunik gabe (Santo Domingoko Baratzeetako parkea), antolamendu juridikoa urratzen zela (29095/01 zenbakiko zehapen espedientea). Interesatuak aplikagarriak iruditzen zaizkion oinarriak azaldu ditu eta, azkenik, ebazpena deuseztatzeko eskatu du.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketaren aurrekariak biltzen dituen espedientea bidali du, eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra._Preskripzioa deritzon figura juridikoak, jakina denez, Konstituzioko segurtasun juridikoaren printzipioa du bere izateko arrazoia eta justifikazioa. Ustezko arau-hauslearen alde dihardu, Administrazio zehatzailearen geldotasuna, axolarik eza edo utzikeria zigortuz, bidezkoa denean. Preskripzioaren oinarri juridikoa "ez dago administrazio organoaren bere eskubidea gauzatzeari errefusatu edo uko egiteko asmo subjektiboan edo borondatean, ezta inplizituki ere, baizik eta haren jardute eza objektiboan" (Auzitegi Gorenaren 1999ko maiatzaren 5eko Epaia _R. Ar. 3935_).

Toki entitateak igorritako espedientean ikusi dugunez, zehatzeko ekintza preskribatua zen. Izan ere, preskripzio epea eten egin zen salaketa jakinarazi zenean, 2001eko uztailaren 26an (salaketa egin zen egun berean; 171 zenbakiko udaltzainak egin zuen jakinarazpena, errekurtsogilea udal biltegira joan zenean ibilgailuaren bila, Udalaren Garabi Zerbitzuak bertara eraman baitzuen; jakinarazpena sinatu nahi ez izana ez da oztopo tramitea betetzat emateko), eta berriz hasi zen aurrera egiten (behin salaketari alegazioak egiteko epea iraganik; epe hori 2001eko abuztuaren 13an amaitu zen), zehapen espedientea hilabete baino luzeago geldirik egon zelako ustezko arau-hausleari ezin egotzi zaizkion arrazoiengatik (hala xedatzen du Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 132.2 artikuluan), eta denboraren buruan, sobera bete zen hiru hilabeteko epea, alegia, Administrazioak zehatzeko daukan epea, Bide Segurtasunari buruzko Legearen eta Trafikoaren arloko Zehapen Prozedurari buruzko Erregelamenduaren arabera (hurrenez hurren, 81.1 artikulua eta 18.1 artikulua), zeren eta zehapena 2001eko abenduaren 14an jakinarazi baitzen (151 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Barañaingo Udalaren iragarki oholean argitaratuz); arau-haustearen preskripzioa, nolanahi ere, ofizioz deklaratu beharrekoa zen.

Zehapena interesatuari berari jakinarazteko bi saio egin ziren, Posta Zerbitzuaren bidez, 2001eko irailaren 28an eta urriaren 2an, interesatuaren helbidean _Zumar Plaza, 1, 7.a C, Barañain (Nafarroa)_, ediktua Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu baino lehen (baina preskripzio epea berriz ere aurrera zihoala, administrazio zehatzailearen ekintza ezagatik). Galdetu liteke ea jakinarazpen saio huts egin horiek gai ote ziren preskripzio-epea eteteko. Erantzuna ezezkoa da, zeren eta, Auzitegi Gorenaren jurisprudentzian maiz azaldu denez, "ez dago preskripzioa eteteko indarrik egozterik formazko akatsak dituzten edo eraginkortasunik ez duten jakinarazpen edo argitalpenei" (besteak beste, AGren 1996ko urriaren 11ko eta 18ko epaiak, R. Ar. 7262 eta 7277, hurrenez hurren). Jakinarazpen saio horiek, espedientean ageri denez, postariak behar bezala betetako jaso-agiriaren gordekina erantsi baitzaio, ordu berean egin ziren, lehenago aipatutako 30/1992 Legearen 59.2 artikuluko arauaren kontra ("ordu desberdinetan" egin behar dira).

Ediktu bidezko jakinarazpena, bestalde, Legean salbuespenezko bide gisa ezarri da; hots, jakinarazpena interesatuari berari emateko zentzuzko aukera guztiak agortu behar dira ediktuaren bidetik jo baino lehen, zeren jakinarazpen-mota hori, izatez, legezko fikzioa baita. Nafarroako epai-organoek horrela adierazi izan dute, bere eginez Konstituzio Auzitegiak gai honi buruz 1995eko abenduaren 11ko Epaian eman zuen doktrina, gerora beste epai askotan sendotu duena, hala nola 2000ko martxoaren 13koa, urriaren 2koa eta urriaren 30ekoa (RTC 65, 232 eta 254, hurrenez hurren) edo 2002ko urtarrilaren 14koa (RTC1).

Oraingoan nekez esan liteke jakinarazpena interesatuari berari emateko zentzuzko aukera guztiak agortu direnik, jakinarazpen saioak ordu berean egin baitira. Auzitegi honen ustez, jakinarazpenak ordu desberdinetan egiteko araua gaurko ohituretarako moldapena da, etxe askotan etxeko guztiek kanpoan lan egiten dutenez gero.

Bidezkoa da, beraz, errekurtsoa baiestea, eta deklaratzea deuseza eta ondoriorik gabea dela berraztertze errekurtsoa ezetsi zuen ebazpena, orain inpugnatzen den hori, eta bai haren aurretik eman zen zehapen ebazpena ere.

Azaldutako guztiagatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren alorreko zinegotzi delegatuak 2002ko otsailaren 12an emandako ebazpen baten aurka jarria, horrek ezetsi egin baitzuen berraztertze errekurtso bat, oraingo errekurtsogileak berak aurkeztu zuena, aipatu zinegotziak lehenago emandako beste ebazpen baten aurka, zeinean zehapena ezarri baitzuen trafikoko arauak urratzeagatik (29095/01 zenbakiko zehapen espedientea); bi ebazpen horiek deuseztatu beharrekoak dira eta deuseztatu egin ditugu, Zuzenbidearen aurkakoak direlako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren seian._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.5 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2003ko otsailaren 3an emandako 380 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 02-3323 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Jorge Jover Santiago jaunak jarri zuen, Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren alorreko zinegotzi delegatuak 2002ko urtarrilaren 14an eman zuen ebazpen baten aurka, berraztertze errekurtso bat ezetsi baitzuen, debekatutako biraketa egiteagatik zehapena ezartzeko zinegotzi berak 2001eko abuztuaren 3an emandako ebazpenaren aurkakoa (2230/01 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"380 zenbakiko Ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta hiruko otsailaren hiruan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 02-3323 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Jorge Jover Santiago jaunak jarri du errekurtso hori, Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren alorreko zinegotzi delegatuak 2002ko urtarrilaren 14an eman zuen ebazpen baten aurka, berraztertze errekurtso bat ezetsi baitzuen, debekatutako biraketa egiteagatik zehapena ezartzeko zinegotzi berak 2001eko abuztuaren 3an emandako ebazpenaren aurkakoa (2230/01 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren alorreko zinegotzi delegatuak 2002ko urtarrilaren 14an emandako ebazpen baten aurka, horrek ezetsi egin baitzuen oraingo errekurtsogileak berak aurkeztutako berraztertze errekurtso bat, aipatu zinegotziak lehenago emandako beste ebazpen baten aurkakoa, zeinaren bidez zehapena ezarri baitzuen (Iruñeko Alkatetzak zehatzeko ahalmena eskuordetzan eman baitzion, 1999ko uztailaren 5ean eman eta abuztuaren 20ko 104/99 Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako ebazpenean) trafikoko arau-haustea egiteagatik, hain zuzen ere, debekatutako biraketa egiteagatik (Baiona etorbidea-Urdazubiko Monastegia kalea), antolamendu juridikoa urratzen zela (2230/01 zenbakiko zehapen espedientea). Interesatuak aplikagarriak iruditzen zaizkion oinarriak azaldu ditu eta, azkenik, ebazpena deuseztatzeko eskatu du.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketaren aurrekariak biltzen dituen espedientea bidali du, eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa._Udaltzaingoak salatu zituen gertaerak erabat egiaztatu dira espedientean. Izan ere, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluan xedatzen denez, agintaritzaren agenteek egiten dituzten salaketek, kontrako frogarik ezean, salatutako egintzen fede ematen dute. Errekurtsogileari salaketa berehala jakinarazi zitzaion eta ez zuen sinatu nahi izan, baina tramitea burututzat eman daiteke. Horrela bada, guztiz frogatuta dago berak egin zuela arau-haustea. Interesatuak alegazioak aurkeztu zituen, kontrako frogarik erantsi gabe, eta geroago agente salatzaileak (14 zenbakiko udaltzaina) salaketaren alderdi guzti-guztiak berretsi ditu; beraz, garbi dago arau-haustea egin zela.

Bigarrena._Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 65.4 artikuluaren arabera, arau-hauste larria da, besteak beste, "agindutakoaren kontrako alderantz biratu edo zirkulatzea..."; artikulu hori lege beraren 53. artikuluko aginduarekin lotu behar da: "erabiltzaile guztiek, lege honen eraginpeko bideetan, zerbait nahitaez egin behar dela edo ez dela egin behar adierazten duten bide-seinaleen aginduak bete behar dituzte, eta arauzko beste seinaleren bat ikusten dutenean beren jokaera seinalearen mezura moldatu behar dute". Ildo beretik, aipatzekoa da urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretuaren 75. artikuluak arau-hauste larritzat jotzen dituela norabidea aldatzeko maniobrei buruzko arauen urratzeak.

Beste alde batetik, esan beharra dago arau-hauste larriengatik 50.000 pezeta arteko isuna ezartzen ahal dela, lege beraren 67.1 artikuluaren arabera. Oraingoan isunik txikiena jarri da (16.000 pezetakoa) eta Auzitegi honen iritziz zenbatekoa zuzena da, aipatu legearen 69.1 artikuluan dauden graduazio irizpideak kontuan hartuz.

Hirugarrena._Errekurtsogileak preskripzioaren institutu juridikoa gertatu izana alegatu duela eta, esan beharra dago ezin dugula halakorik antzeman esku artean dugun kasuan. Izan ere, preskripzioaren arrazoia erabili ahal izateko, behin zehapen prozedura hasi eta interesatuak horren berri jakin ondoren prozedura gelditu egin dela antzeman beharra dago; hau da, jarduketa guztiak gelditu direla, eta ez da halakorik gertatzen behar diren prozesu-diligentzia guztiak, ezinbestekoak direnak, egiten ari direnean, ez bakarrik tramitezkoak. Kasu honetan, espedientean ikusi denez, interesatuari salaketa jakinarazi zitzaionean preskripzio epea eten egin zen (salaketa 2001eko otsailaren 8an egin zen eta berehala jakinarazi zitzaion errekurtsogileari, gorago esan bezala); otsailaren 26an errekurtsogileak salaketaren aurkako alegazioak aurkeztu zituen; 2001eko ekainaren 15ean ebazpen proposamena jakinarazi zitzaion (73 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz eta Iruñeko Udalaren ediktu oholean jarriz; aurrez bi saio egin ziren interesatuaren helbidean jakinarazteko, apirilaren 9an eta 11n, baina postariaren banaketa orduetan interesatua kanpoan zen); geroago, 2001eko uztailaren 2an, errekurtsogileak ebazpen proposamenaren aurkako alegazioak aurkeztu zituen, eta azkenik, 2001eko urriaren 24an zehapen ebazpena jakinarazi zitzaion (129 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz eta Iruñeko Udalaren ediktu oholean jarriz; aurrez bi saio egin ziren interesatuaren helbidean jakinarazteko, 2001eko abuztuaren 6an eta 8an, baina postariaren banaketa orduetan interesatua kanpoan zen).

Kontuan izanik, bada, orain arte azaldutakoa, ezinbestez ondorio hau atera behar dugu: preskripzio epea berriz hasi zen iragaten errekurtsogileak salaketaren aurkako alegazioak aurkeztu zituenean, baina, zehapen espedientea hilabete baino luzaroago geldirik egon ondoren interesatuari ezin egotzi zaizkion arrazoiengatik (Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua, 132.2 artikulua), preskripzio epea berriz eten zen ebazpen proposamena jakinarazi zenean. Era berean, berriz hasi zen aurrera egiten interesatuak ebazpen proposamenaren aurkako alegazioak aurkeztutakoan, eta geroztik, jakinarazpena jakinarazi zen arte, espedientea berriro ere geldirik egon zen hilabetez, interesatuari ezin egotzi zaizkion arrazoiengatik. Bitarte horretan ez zen iragan Bide Segurtasunari buruzko Legeak eta Trafikoaren arloko Zehapen Prozedurari buruzko Erregelamenduak Administrazioari zehapenak ezartzeko ematen dioten hiru hilabeteko epea (81.1 artikulua eta 18.1 artikulua, hurrenez hurren).

Laugarrena._Ezin da zehapen prozeduraren iraungipenik ere antzeman esku artean dugun kasuan. Horri buruz, Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44.2 artikuluan (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak emandako testu berrian) ondokoa xedatzen da: "Ofizioz hasten diren prozeduretan, Administrazioak ebazpena emateko eta jakinarazteko daukan epean berariazko ebazpenik ematen ez duen kasuetan, Administrazioak gerora prozedura ebatzi egin beharko du hala ere, eta ondorio hauek sortuko dira: 2. Prozeduran Administrazioak zehatzeko ahalmena edo, oro har, esku hartzeko ahalmena erabiltzen badu, hau da, interesatuari zigor edo kargaren bat ekar diezaioketen prozeduretan, iraungipena gertatuko da (...).". Legearen agindu horren ildo beretik, otsailaren 25eko 320/1994 Errege Dekretuak, trafikoaren, ibilgailu motordunen zirkulazioaren eta bide segurtasunaren arloan zehapenak ezartzeko prozedurari buruzko Erregelamendua onetsi zuenak, 16. artikuluan (otsailaren 4ko 137/2000 Errege Dekretuaren bidez aldatu eta 4/1999 Legeari egokitutako testuan) hauxe ezartzen du: "Prozedura hasi eta handik sei hilabetera ebazpena jakinarazi gabe badago, prozedura iraungi eginen da eta jarduketak artxibatu eginen dira, edozein interesatuk hala eskatuz gero, edo ebazteko eskumena duen organoak berak ofizioz aginduta (...)".

Hori guztia esan ondoren komeni da gogora ekartzea ezen, 30/1992 Legearen 58.4 artikuluaren arabera, prozeduren gehieneko iraunaldia (trafikoaren arloko prozeduretan sei hilabetekoa, gorago adierazi bezala) bukatu baino lehen ebazpena jakinarazi beharra betetzat emateko aski dela jakinarazpen saioa egin eta behar bezala egiaztatzea.

Horiek horrela, hizpide dugun kasu zehatzean ikusten dugunez, salaketa 2001eko otsailaren 8an egin zen eta berehala jakinarazi zitzaion interesatuari; horren ondorioz, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 75 eta 77. artikuluek, batera interpretaturik, adierazten digutenez, zehapen espedientea abian jarri zen. Zehapen ebazpena jakinarazteko lehenbiziko saioa (postariak betetako jaso-agiriaren gordekinaren bidez behar bezala egiaztatua) 2001eko abuztuaren 6an egin zen. Hortaz, ebazpen hori errekurtsogileari jakinarazteko saioa sei hilabeteko epea amaitu baino lehen egin zen.

Bosgarrena._Azkenik, espedientean ikusi dugunez, Legeak ezarritako formazko baldintza guztiak bete dira, eta errekurtsogileari aukera eman zaio, arau-haustea berak egin zuela egiaztatu ondoren, bere defentsarako alegazioak egiteko, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 79. artikuluan ezarritakoa betez. Beraz, errekurtsogileak prozesu kontraesankorraren onura izan du eta prozesuko aldi desberdinetan aukera izan du egoki iruditzen zitzaizkion argudioak aurkezteko bere kausaren alde. Bidezkoa da, beraz, errekurtsoa ezestea.

Azaldutako guztiagatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren alorreko zinegotzi delegatuak 2002ko urtarrilaren 14an emandako ebazpen baten aurka jarria, horrek ezetsi egin baitzuen berraztertzeko errekurtso bat, oraingo errekurtsogileak berak aurkeztu zuena, aipatu zinegotziak lehenago emandako beste ebazpen baten aurka, zeinean zehapena ezarri baitzuen trafikoko arauak urratzeagatik (2230/01 zenbakiko zehapen espedientea); bi ebazpen horiek berretsi beharrekoak dira eta berretsi egin ditugu, Zuzenbidearekin bat datozelakoan.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren seian._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.5 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2003ko otsailaren 4an emandako 430 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 02-3328 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, María Josefa Armisén Ardanaz andreak jarri zuen, Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren alorreko zinegotzi delegatuak 2002ko otsailaren 12an eman zuen ebazpen baten aurka, berraztertze errekurtso bat ezetsi baitzuen, tiket edo egoiliar-txartel baliodunik gabe aparkatzeagatik zehapena ezartzeko zinegotzi berak 2001eko irailaren 26an emandako ebazpenaren aurkakoa (31027/01 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"430 zenbakiko Ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta hiruko otsailaren lauan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 02-3328 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. María Josefa Armisén Ardanaz andreak jarri du errekurtso hori, Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren alorreko zinegotzi delegatuak 2002ko otsailaren 12an eman zuen ebazpen baten aurka, berraztertze errekurtso bat ezetsi baitzuen, tiket edo egoiliar-txartel baliodunik gabe aparkatzeagatik zehapena ezartzeko zinegotzi berak 2001eko irailaren 26an emandako ebazpenaren aurkakoa (31027/01 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren alorreko zinegotzi delegatuak 2002ko otsailaren 12an emandako ebazpen baten aurka, horrek ezetsi egin baitzuen interesatuak aurkeztutako berraztertze errekurtso bat (169/02 zenbakiarekin tramitatua), aipatu zinegotziak lehenago emandako beste ebazpen baten aurkakoa, zeinaren bidez 10.000 pezetako (60,10 euro) isuna ezarri baitzuen (Iruñeko Alkatetzak zehatzeko ahalmena eskuordetzan emanda, 1999ko uztailaren 5ean eman eta abuztuaren 20ko 104 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako ebazpenean) trafikoko arau-hauste arin batengatik, hain zuzen ere, aparkaldi mugatuko eremuan aparkatzeagatik (García Castañón kalea, 10), mugaketak indarra duen orduetan, horretarako behar den tiketa edo egoiliar-txartela izan gabe, antolamendu juridikoa urratzen zela (31027/01 zenbakiko zehapen espedientea). Errekurtsogileak aplikagarriak iruditzen zaizkion oinarri juridikoak azaldu ditu eta, azkenik, errekurritutako egintzak deuseztatzeko eskatu du.

2. Iruñeko Udalak espedientea bidali du eta bere jarduketaren aurrekariak erantsi ditu; ez du erantsi aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostenik.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra._Lehendabizi aztertu behar da ea kasu honetan egiaztaturik ote dagoen toki erakundeen egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izateko antolamendu juridikoak ezarritako formazko betekizunak bete direla. Horrela ez balitz ezin genuke aztertu arazoaren muina.

Hori dela eta, urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuak, Nafarroako Toki Entitateen egintza eta erabakiak inpugnatzeko Erregelamendua onesten duenak, 22.1 artikuluan, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako testu berriaren arabera, honela dio: "ebazpenean gora jotzeko errekurtsoa onartezina dela adieraziko da kasu hauetan: (...) d) Errekurtsoaren gaia jadanik epaitua denean".

Izan ere, Auzitegi honek ezin dio heldu arazo honi, lehendik ebatzita dagoelako 2002ko ekainaren 7an eman zen 2305 zenbakiko ebazpenaren bidez. Ebazpen horrek ezetsi egin zuen 02-0699 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa, interesatuak jarria, Iruñeko Udalak berraztertze errekurtso berbera (169 zenbakikoa) isilbidez ezetsi zuelako. Gerora Udalak berariaz ezetsi zuen errekurtso hori 2002ko otsailaren 12ko ebazpenaren bidez eta horixe da hemen errekurritzen den ebazpena. Bidezkoa da, beraz, errekurtsoa ez onartzea.

Azaldutako guztiagatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ez da onargarria eta ez dugu onartu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi delegatuak berraztertze errekurtso bati berariaz egin zion ezespenaren aurka jarria; errekurtso hori zinegotzi beraren ebazpen baten aurka jarri zen, isuna jarri baitzuen trafikoko arau-haustea egiteagatik (31027/01 zenbakiko zehapen espedientea).

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren seian._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.5 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2003ko otsailaren 4an emandako 439 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 02-3347 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Fermín Vázquez Vega jaunak jarri zuen, Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren alorreko zinegotzi delegatuak 2002ko otsailaren 12an eman zuen ebazpen baten aurka, berraztertze errekurtso bat ezetsi baitzuen, debekatutako geldialdia edo aparkaldia egiteagatik zehapena ezartzeko zinegotzi berak 2001eko irailaren 26an emandako ebazpenaren aurkakoa (29736/01 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"439 zenbakiko Ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta hiruko otsailaren lauan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 02-3347 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Fermín Vázquez Vega jaunak jarri du errekurtso hori, Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren alorreko zinegotzi delegatuak 2002ko otsailaren 12an eman zuen ebazpen baten aurka, berraztertze errekurtso bat ezetsi baitzuen, debekatutako geldialdia edo aparkaldia egiteagatik zehapena ezartzeko zinegotzi berak 2001eko irailaren 26an emandako ebazpenaren aurkakoa (29736/01 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren alorreko zinegotzi delegatuaren ebazpen baten aurka aurkeztu da, berraztertzeko errekurtso bat ezetsi baitzuen, zinegotzi beraren zehapen ebazpen baten aurka jarria (Iruñeko Alkatetzak zehatzeko ahalmena eskuordetzan eman baitzion, 1999ko uztailaren 5ean eman eta abuztuaren 20an 104 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako ebazpenaren bidez). Hain zuzen ere, zinegotziak 16.000 pezetako (96,16 euro) isuna jarri zuen trafikoko arau-hauste baten ondorioz hasitako zehapen espedientean, gelditzeko debekuaren seinalea zegoen tokian ibilgailua aparkatu zelako (San Agustin kalea). Errekurtsogileak egoki deritzen alegazioak egin ditu, eta azkenik, beraren iritziz aplikatu behar diren oinarriak azaldu ondoren, zehapena deuseztatzeko eskatu du.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketaren aurrekariak biltzen dituen espedientea bidali du; ez du erantsi aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostenik.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa._Salatutako gertaerak erabat egiaztatu dira espedientean. Izan ere, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluan xedaturik dagoenez, zirkulazioa zaintzeko ardura duten agintaritzaren agenteen salaketek, kontrako frogarik ez dagoenean, egiazkotzat jo behar dira eta salatutako gertaeren fede ematen dute. Garaia izan zenean interesatuak ez zuen alegaziorik aurkeztu nahi izan egin zioten salaketaren aurka, eta horregatik ez zen beharrezkoa izan salatzaileak salaketa berrestea Bide Segurtasunari buruzko Legearen 79.2 artikuluan azaltzen den moduan, eta orain ere, errekurtsoko bidean, interesatuak ez du aurkako frogarik batere aurkeztu. Garbi dago, beraz, zehapen-espedientea eragin zuen arau-haustea egin zela.

Bestalde, egia da agintaritzaren agenteek egiten dituzten salaketak berehala jakinarazi behar direla, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 77. artikuluaren arabera. Baina, bidezko arrazoiak daudenean, geroago jakinarazten ahal dira eta arrazoiak salaketa-orrian agerrarazi behar dira (kasu honetan, arau-hauslea salaketaren tokian ez egotea). Hain zuzen ere, interesatuari udal biltegira ibilgailuaren bila joan zenean jakinarazi zioten zehapen espedientearen hasiera, Udalaren Garabi Zerbitzuak bertara eraman baitzuen. Jakinarazpena egin zion udaltzaina 171 zenbakiarekin identifikatu zen, eta interesatuak salaketa-orria sinatzeari uko egin bazion ere, tramitea betetzat eman zitekeen.

Bigarrena._Jakinarazpen horrek, legez xedaturik dagoenez, arau-haustearen preskripzio epearen etendura dakar (hiru hilabeteko epea da, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 81.1 artikuluak dioenez, martxoaren 24ko 5/1997 Legeak xedatutakoaren arabera idatzitako testuan), eta aldi berean hamabost egun balioduneko epea hasten da, salatuak alegazioak egin eta egokitzat jotzen dituen frogak proposatu ahal izan ditzan.

Alegazioak aurkeztutakoan edo alegazioak aurkezteko epe hori bukatzen denean ere preskripzio epeak ez du aurrera egiten, salbu eta zehapen-espedienteak hilabete baino luzaroago geldirik irauten duenean ustezko erantzuleari ezin egotz dakiokeen arrazoiren batengatik, Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132.2 artikuluan xedaturik dagoenez. Kasu honetan ez da horrelakorik gertatu.

Izan ere, alegazioak egiteko legezko epea (hamabost egun baliodun, salaketa jakinarazten denetik aitzina) iragan eta hilabete baino lehen, zehapen ebazpena interesatuaren helbidean jakinarazteko bi saio egin ziren, 2001eko irailaren 27an eta urriaren 1ean, Posta Zerbitzuaren bidez (alferrik, interesatua kanpoan baitzen, postariak agerrarazi zuen bezala). Horren arabera, zehapen espedientea, bitarte horretan bederen, ez zen geldirik egon. Eta hori horrela da zeren eta, preskripzioaren institutu juridikoa gauzatu dela antzeman ahal izateko, beharrezkoa da, jurisprudentzian behin eta berriz azaldu den bezala, behin zehapen prozedura hasi eta interesatuak horren berri jakin eta gero prozedura eten egin dela ikustea, hau da, jarduketak erabat gelditu direla, eta ez da horrelakorik gertatzen auzibiderako beharrezkoak eta ezinbestekoak diren diligentziak egiten ari diren bitartean, ez tramite hutsak, baizik eta kanpoan eragina edo oihartzuna dutenak. Oraingo honetan, aipatu ebazpena jakinarazteko bi saioak egin dira.

Azkenik, zehapena jakinarazteko bigarren saioa egin eta hilabeteren buruan preskripzio epea berriz hasi zen aurrera egiten, baina ez zen osorik iragan (zehapen ebazpena 2001eko abenduaren 14ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 151. zenbakian).

Hirugarrena._Errekurtsogileak arau-haustearen egileari buruz adierazitakoa dela eta, gogora ekarri behar da ezen, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 72.3 artikuluan ezarritakoaren arabera, ibilgailuaren titularrak, behar bezalako errekerimendua egiten badiote, zehatz identifikatu behar duela gidari arau-hauslea eta ez duela aski legearen aplikazioa saihesteko aitzakiak ematea. Gai horri buruz, Konstituzio Auzitegiaren maiatzaren 23ko 154/1994 Epaiak honela dio: "dudarik gabe, ibilgailuaren jabeak, bere jabari-ahalmenei dagozkien eskubide eta betebeharren multzoaren kariaz, eta, funtsean, ibilgailuaren erabilerak pertsonen bizia, osasuna eta osotasuna arriskuan jar dezakeelako, une oro jakin behar du nork gidatzen duen bere ibilgailua...".

Oraingo honetan, ibilgailuaren titularrari, espedientean ageri denez, berariaz errekerimendua egin zitzaion ibilgailuaren gidaria identifikatzeko; errekerimendua jaso arren, errekurtsogileak aukera izan zuenean ez zuen alegaziorik egin salaketaren kontra, eta orain, errekurtsoko bidean, berak ez zuela egin arau-haustea adierazi du, baina garaiz kanpo egina da adierazpen hori eta, beraz, ez du ondoriorik.

Laugarrena._Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 65.4 artikuluan xedaturik dagoenez, arau-hauste larria da "...leku arriskutsuetan edo trafikoari oztopo larriak sortzen zaizkion lekuetan ibilgailua geldirik edo aparkaturik edukitzea...". Arau-hauste larriak egiteagatik gehienez 50.000 pezetako (300,51 euro) isuna ezartzen ahal da, lege beraren 67.1 artikuluaren arabera. Kasu honetan salatu den egintza arau-hauste larria da, Zirkulazioari buruzko Erregelamendu Orokorraren 91.2.m) artikuluaren arabera (urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretua), ibilgailua, salaketa-orriak dioenez, gelditzeko debekuaren seinalea zegoen tokian aparkatu baitzen, aparkalekuko obretako kamioiei irteera eragozten ziela; eta arau-hausteari dagokion zehapena ezarri da, 16.000 pezetakoa (96,16 euro). Auzitegi honen iritziz zenbatekoa zuzena da eta zehapena zuzen graduatu da.

Azkenik, espedientea aztertu ondoren esaten ahal da legeak eskatzen dituen baldintza guztiak bete direla, funtsean, eta errekurtsogileari aukera eman zaiola ibilgailua nork gidatzen zuen esateko, bera ez bazen, eta bere defentsarako alegazioak aurkezteko, aipatu legearen 72 eta 79. artikuluetan ezarri bezala. Hortaz, bidezkoa da errekurtsoa zati batez onestea.

Azaldutako guztiagatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren alorreko zinegotzi delegatuaren ebazpen baten aurka jarria, horren bidez berraztertze errekurtso bat ezetsi baitzen, zinegotzi berak trafikoko arau-hauste larri batengatik isuna ezartzeko eman zuen ebazpenaren aurkakoa (29736/01 zenbakiko zehapen espedientea); ebazpen horiek berretsi beharrekoak dira eta berretsi egin ditugu, Zuzenbidearekin bat datozelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren seian._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.5 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2003ko otsailaren 4an emandako 441 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 02-3351 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Jesús Rodrigo Paniagua jaunak jarri zuen, Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren alorreko zinegotzi delegatuak 2002ko otsailaren 12an eman zuen ebazpen baten aurka, berraztertze errekurtso bat ezetsi baitzuen, 5.000 kg-tik gorako GPBa zuen ibilgailua udal mugapean aparkatzeagatik zehapena ezartzeko zinegotzi berak 2001eko irailaren 29an emandako ebazpenaren aurkakoa (9631/01 eta 9660/01 zenbakiko udal espedienteak). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"441 zenbakiko Ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta hiruko otsailaren lauan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 02-3351 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Jesús Rodrigo Paniagua jaunak jarri du errekurtso hori, Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren alorreko zinegotzi delegatuak 2002ko otsailaren 12an eman zuen ebazpen baten aurka, berraztertze errekurtso bat ezetsi baitzuen, 5.000 kg-tik gorako GPBa zuen ibilgailua udal mugapean aparkatzeagatik zehapena ezartzeko zinegotzi berak 2001eko irailaren 29an emandako ebazpenaren aurkakoa (9631/01 eta 9660/01 zenbakiko udal espedienteak).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren alorreko zinegotzi delegatuak 2002ko otsailaren 12an emandako ebazpen baten aurka, horrek ezetsi egin baitzuen oraingo errekurtsogileak berak aurkeztutako berraztertze errekurtso bat, aipatu zinegotziak lehenago emandako beste bi ebazpenen aurkakoa; horien bidez zehapen bana ezarri zuen (Iruñeko Alkatetzak zehatzeko ahalmena eskuordetzan eman baitzion, 1999ko uztailaren 5ean eman eta abuztuaren 20ko 104/99 Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako ebazpenean) trafikoko arau-hauste bana egiteagatik, hain zuzen ere, 5.000 kg-tik gorako GPBa zuen ibilgailua bi aldiz udal mugapean aparkatzeagatik (lehenbizikoz Eguesibar kaleko 1.ean eta bigarrenez Armada etorbidea-Bakea plaza gurutzagunean), bietan ere antolamendu juridikoa urratuz (9631/01 eta 9660/01 zenbakiko zehapen espedienteak, hurrenez hurren). Interesatuak aplikagarriak iruditzen zaizkion oinarriak azaldu ditu eta, azkenik, ebazpena deuseztatzeko eskatu du.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketaren aurrekariak biltzen dituen espedientea bidali du, eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra._Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, 44.2 artikuluan (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak emandako testu berria) ondokoa xedatzen du: "Ofizioz hasten diren prozeduretan, Administrazioak ebazpena emateko eta jakinarazteko daukan epean berariazko ebazpenik ematen ez duen kasuetan, Administrazioak gerora prozedura ebatzi egin beharko du hala ere, eta ondorio hauek sortuko dira: 2. Prozeduran Administrazioak zehatzeko ahalmena edo, oro har, esku hartzeko ahalmena erabiltzen badu, hau da, interesatuari zigor edo kargaren bat ekar diezaioketen prozeduretan, iraungipena gertatuko da (...).". Lege horren ildo beretik, otsailaren 25eko 320/1994 Errege Dekretuak, trafikoaren, ibilgailu motordunen zirkulazioaren eta bide segurtasunaren arloan zehapenak ezartzeko prozedurari buruzko Erregelamendua onetsi zuenak, 16. artikuluan (otsailaren 4ko 137/2000 Errege Dekretuaren bidez aldatu eta 4/1999 Legeari egokitutako testuan) hauxe ezartzen du: "Prozedura hasi eta handik sei hilabetera, ebazpenik jakinarazi ez bada, prozedura iraungi eginen da eta jarduketak artxibatu eginen dira, edozein interesatuk hala eskatuz gero, edo ebazteko eskumena duen organoak berak ofizioz aginduta (...)".

Hori guztia esan ondoren komeni da gogora ekartzea ezen, 30/1992 Legearen 58.4 artikuluaren arabera, prozeduren gehieneko iraunaldia (trafikoaren arloko prozeduretan sei hilabetekoa, gorago adierazi bezala) bukatu baino lehen ebazpena jakinarazi beharra betetzat emateko aski dela jakinarazpen saioa egin eta behar bezala egiaztatzea.

Horiek horrela, aztergai dugun kasura itzulita, zehapen espedienteak abiatzeko erabakirik hartu ez zenez gero, bi prozedurak 2001eko martxoaren 21ean hasi zirela joko dugu, alferrikako luzamendurik gabeko prozedura izateko herritarrak daukan eskubidearen aldeko interpretazioa eginez. Izan ere, egun horretan sartu ziren Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean errekurtsogileak bere izenean eta bere eskubideaz salaketen kontra aurkeztu zituen bi alegazio idazkiak. Salaketak, berriz, biak ere 2001eko martxoaren 1ean eginak ziren. Zehapen ebazpenak jakinarazteko lehenbiziko saioa (behar bezala egiaztatua, postariak bete zuen jaso-agiriaren gordekinaren bidez), bi kasuetan ere, 2001eko irailaren 27an egin zen. Beraz, ebazpen horiek errekurtsogileari jakinarazteko saioa egin zenean aspaldi bukatua zen sei hilabeteko epea, eta horregatik bidezkoa da bi espedienteak iraungi egin zirela deklaratzea eta jarduketak artxiba daitezela agintzea.

Komeni da zerbait argitzea: zehapen prozedurak abiatzeko erabakirik ez dagoenez gero, 2001eko martxoaren 21ean abiatu zirela jo dugu, eta ez salaketak egin ziren egunean, zeren eta Udalak, hasiera batean, salatutako ibilgailuaren titularra den enpresaren kontra ("Transportes Frigoríficos De Miguel") bideratu baitzituen salaketak eta bai enpresa horri jakinarazi ere 2001eko apirilaren 17an, nahiz eta ordurako errekurtsogileak aitortua zuen arau-hausteak egin zirenean ibilgailua bera gidatzen ari zela.

Azaldutako guztiagatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren alorreko zinegotzi delegatuak 2002ko otsailaren 12an emandako ebazpen baten aurka jarria, horrek ezetsi egin baitzuen berraztertze errekurtso bat, oraingo errekurtsogileak berak aurkeztu zuena, aipatu zinegotziak lehenago emandako beste bi ebazpenen aurka, zeinetan zehapen bana ezarri baitzuen trafikoko arauak urratzeagatik (9631/01 eta 9660/01 zenbakiko zehapen espedienteak); ebazpen horiek guztiak deuseztatu beharrekoak dira eta deuseztatu egin ditugu, Zuzenbidearekin bat ez datozelakoan.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren seian._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.5 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2003ko otsailaren 5ean emandako 458 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 02-3358 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Rafael Amorena Zaratiegui jaunak jarri zuen, Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren alorreko zinegotzi delegatuak 2002ko otsailaren 12an eman zuen ebazpen baten aurka, berraztertze errekurtso bat ezetsi baitzuen, gidatu bitartean sakeleko telefonoa edo antzeko komunikazio tresnak erabiltzeagatik zehapena ezartzeko zinegotzi berak 2001eko irailaren 26an emandako ebazpenaren aurkakoa (26419/01 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"458 zenbakiko Ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta hiruko otsailaren bostean.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 02-3358 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Rafael Amorena Zaratiegui jaunak jarri du errekurtso hori, Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren alorreko zinegotzi delegatuak 2002ko otsailaren 12an eman zuen ebazpen baten aurka, berraztertze errekurtso bat ezetsi baitzuen, gidatu bitartean sakeleko telefonoa edo antzeko komunikazio tresnak erabiltzeagatik zehapena ezartzeko zinegotzi berak 2001eko irailaren 26an emandako ebazpenaren aurkakoa (26419/01 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau aurkeztu da Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren alorreko zinegotzi delegatuak emandako ebazpen baten aurka, berraztertze errekurtso bat ezetsi baitzuen, zinegotzi berak emandako zehapen ebazpen baten aurka jarria (Iruñeko Alkatetzak zehatzeko ahalmena eskuordetzan eman baitzion, 1999ko uztailaren 5ean eman eta abuztuaren 20an 104 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako ebazpenaren bidez). Hain zuzen ere, zinegotziak 15.000 pezetako (90,15 euro) isuna jarri zuen trafikoko arau-hauste larri batengatik hasitako zehapen espedientean, ibilgailua gidatu bitartean sakeleko telefonoa erabili zelako, antolamendu juridikoa urratuz (Queiles Erreka kalea). Errekurtsogileak egoki deritzen alegazioak egin ditu, eta azkenik, beraren iritziz aplikatu behar diren oinarriak azaldu ondoren, zehapena deuseztatzeko eskatu du.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketaren aurrekariak biltzen dituen espedientea bidali du; ez du erantsi aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostenik.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra._Preskripzioa deritzon figura juridikoak, jakina denez, Konstituzioko segurtasun juridikoaren printzipioa du bere izateko arrazoia eta justifikazioa. Ustezko arau-hauslearen alde dihardu, Administrazio zehatzailearen geldotasuna, axolarik eza edo utzikeria zigortuz, bidezkoa denean. Preskripzioaren oinarri juridikoa "ez dago administrazio organoaren bere eskubidea gauzatzeari errefusatu edo uko egiteko asmo subjektiboan edo borondatean, ezta inplizituki ere, baizik eta haren jardute eza objektiboan" (Auzitegi Gorenaren 1999ko maiatzaren 5eko Epaia _R. Ar. 3935_).

Udalak igorritako zehapen espedientean ikusi dugunez, kasu honetan zehatzeko ekintza preskribatua zen; izan ere, preskripzio-epea eten egin zen salaketa jakinarazi zenean (2001eko uztailaren 5ean, 319 zenbakiarekin identifikatu zen udaltzainaren bitartez; horrenbestez espedientea abian jarri zen). Behin alegazioak egiteko legezko epea (hamabost egun baliodun) bukatu ondoren, preskripzio-epea berriz hasi zen iragaten, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132.2 artikuluak eta Trafikoaren arloko Zehapen Prozedurari buruzko Erregelamenduaren 18.1 artikuluak (otsailaren 25eko 320/1994 E.D.) xedatzen dutenez, zeren eta zehapen espedientea hilabete baino luzaroago geldirik egon baitzen ustezko arau-hausleari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik. Denboraren buruan sobera bete zen Bide Segurtasunari buruzko Legeak Administrazioari zehatzeko ematen dion hiru hilabeteko epea (Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikuluduna onetsi zuen martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren 81. artikulua); nolanahi ere, arau-haustearen preskripzioa ofizioz deklaratu beharrekoa zen.

Ediktua Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu aurretik (151. zenbakia, 2001eko abenduaren 14koa), baina preskripzio-epeak berriz ere aurrera egiten zuela Administrazio zehatzailearen ekintzarik ezagatik, zehapen ebazpena Posta Zerbitzuaren bidez jakinarazteko bi saio egin ziren, 2001eko irailaren 27an eta urriaren 1ean, interesatuaren azken helbide ezagunean _Eskirotz kalea, 4, 14.a C, Iruña_, baina interesatua kanpoan zen. Ahalegin horien ondorioz preskripzio epea ez ote zen eten galdetu liteke. Erantzuna ezezkoa da, jakinarazpen saioak ia ordu berean egin zirelako; horrela prozedurari buruzko Legearen 59.2 artikuluko araua urratu zen (azaroaren 26ko 30/1992 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatua).

Izan ere, Goi Auzitegiaren jurisprudentzian maiz azaldu denez, "ez dago preskripzioa eteteko indarrik egozterik formazko akatsak dituzten edo eraginkortasunik ez duten jakinarazpen edo argitalpenei" (besteak beste, Auzitegi Gorenaren 1996ko urriaren 18ko Epaia _R. Ar. 7277_).

Ildo beretik, ediktu bidezko jakinarazpena salbuespenezko bidea dela gehituko dugu, eta horretara jo baino lehen "zentzuzko aukera guztiak" agortu behar direla "jakinarazpena interesatuari berari emateko" (ikusi AGren 1997ko martxoaren 6ko Epaia; R. Ar. 2404/97). Izan ere, jakinarazpen-mota hori "legezko fikzioa" baita (AGren 1997ko abenduaren 12ko Epaia; Legearen intereserako kasazio errekurtsoa; R. Ar. 2264/98). Konstituzio Auzitegia behin eta berriz irizpide horrekin bat etorri da bere doktrinan (ikusi, beste askoren artean, KAren 1995eko abenduaren 11ko Epaia, 2000ko martxoaren 13koa eta urriaren 2koa eta 2002ko urtarrilaren 14koa). Oraingoan, nekez esan liteke jakinarazpena interesatuari berari emateko aukera guztiak agortu direnik; saio guztiak ia ordu berean egin ziren, Legeak aintzat hartzen duen eta denok dakigun gizarteko errealitate bat kontuan hartu gabe, alegia, etxe askotan etxeko guztiek kanpoan lan egiten dutela. Bidezkoa da, ondorioz, errekurtsoa baiestea eta errekurritutako ebazpenak deuseztatzea.

Azaldutako guztiagatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren alorreko zinegotzi delegatuaren ebazpen baten aurka jarria, berraztertze errekurtso bat ezetsi baitzuen, trafikoko arau-hauste batengatik zinegotzi berak 26419/01 zenbakiko zehapen espedientean emandako zehapen ebazpenaren aurkakoa; ebazpen horiek deuseztatu beharrekoak dira eta deuseztatu egin ditugu, Zuzenbidearen aurkakoak direlako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren seian._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.5 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2003ko otsailaren 6an emandako 499 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 02-3402 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Miguel Angel Lorente Vicuña jaunak jarri zuen, Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren alorreko zinegotzi delegatuak 2002ko ekainaren 10ean eman zuen ebazpen baten aurka, berraztertze errekurtso bat ezetsi baitzuen, egoiliar-txartel baliodunik gabe aparkatzeagatik zehapena ezartzeko zinegotzi berak 2002ko martxoaren 15ean emandako ebazpenaren aurkakoa (43735/01 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"499 zenbakiko Ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta hiruko otsailaren seian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 02-3402 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Miguel Angel Lorente Vicuña jaunak jarri du errekurtso hori, Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren alorreko zinegotzi delegatuak 2002ko ekainaren 10ean eman zuen ebazpen baten aurka, berraztertze errekurtso bat ezetsi baitzuen, egoiliar-txartel baliodunik gabe aparkatzeagatik zehapena ezartzeko zinegotzi berak 2002ko martxoaren 15ean emandako ebazpenaren aurkakoa (43735/01 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau aurkeztu da Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren alorreko zinegotzi delegatuak 2002ko ekainaren 10ean emandako ebazpen baten aurka, berraztertze errekurtso bat ezetsi baitzuen, zinegotzi berak emandako zehapen ebazpen baten aurkakoa (Iruñeko Alkatetzak zehatzeko ahalmena eskuordetzan eman baitzion, 1999ko uztailaren 5ean eman eta abuztuaren 20an 104 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako ebazpenaren bidez). Hain zuzen ere, zinegotziak 60,10 euroko (10.000 pezeta) isuna jarri zuen trafikoko arau-hauste arin batengatik, alegia, ibilgailua Z.E.R. eremuan aparkatzeagatik (Kuria kalea, 28) egoiliar-txartel baliodunik izan gabe, antolamendu juridikoa urratzen zela. Errekurtsogileak egoki deritzen alegazioak egin ditu, eta azkenik, beraren iritziz aplikatu behar diren oinarriak azaldu ondoren, zehapena deuseztatzeko eskatu du.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketaren aurrekariak biltzen dituen espedientea bidali du; ez du erantsi aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostenik.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa._Udaltzaingoak salatu zituen gertaerak erabat egiaztatu dira espedientean. Izan ere, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluan xedaturik dagoenez, zirkulazioa zaintzen duten agintaritzaren agenteen salaketek, kontrako frogarik ezean, egiazkotzat jo behar dira eta salatutako gertaeren fede ematen dute. Salaketa egin zuen udaltzain funtzionarioak salaketaren alderdi guztiak berretsi zituen. Aldez aurretik interesatuak bere alegazioak aurkeztu zituen, kontrako frogarik erantsi gabe (bereziki, ez zuen frogatu inongo egoiliar-txartel baliodunen titularra zenik). Garbi dago, beraz, zehapen espedientea eragin zuen arau-haustea egin zela.

Gainerakoan, egia da agintaritzaren agenteek egiten dituzten salaketak berehala jakinarazi behar direla, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 77. artikuluaren arabera. Baina, bidezko arrazoiak daudenean, geroago jakinarazten ahal dira eta arrazoiak salaketa-orrian agerrarazi behar dira (kasu honetan, arau-hauslea salaketaren tokian ez egotea). Dena dela, interesatuak alegazio idazkia aurkeztu zuen 2001eko abenduaren 14an (salaketa egunaren biharamunean) eta horrela aditzera eman zuen salaketaren jakitun zela.

Bigarrena._Bide Segurtasunari buruzko Legearen 38.4 artikuluan eta Zirkulazioari buruzko Erregelamendu Orokorraren (urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretua) 93. artikuluan ezarritakoaren arabera, hiri bideetan gelditu eta aparkatzeari buruzko araubidea udal ordenantzaz arautzen ahal da, eta behar diren zuzenketa neurriak har daitezke, ibilgailua dagoen lekutik kentzea edo inmobilizatzea barne. Aipatu xedapenak garatzeko, aparkaldi mugatuko eta murriztuko eremuak egun arautzen dituen udal ordenantzak (1998ko irailaren 9ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 108. zenbakia) debekatu egiten du, salbuespenak salbu, behar den txartela jarri gabe ibilgailuak aparkatzea egoiliarrentzat bakarrik diren eremuetan (4. artikulua).

Beste alde batetik, azpimarratu behar dugu ezen, Zirkulazioari buruzko Erregelamendu Orokorraren 94. artikuluko 1.c), 2.a) eta 3. idatz-zatiak aplikatuz gero (urtarrilaren 30eko 116/1998 Errege Dekretuak aldatutako testuaz ari gara), arau-hauste arintzat jo behar dela ibilgailuak aparkatzea zirkulaziorako edo erabiltzaile jakinentzako (kasu honetan, egoiliarrak) erreserbaturik dauden erreietan edo eremu publikoko guneetan. Horrelako arau-hausteengatik 15.000 pezeta arteko (90,15 euro) isuna jartzen ahal da, lege beraren 67.1 artikuluaren arabera, eta oraingoan 60,10 euroko (10.000 pezeta) isuna jarri da. Auzitegi honen iritziz, isuna behar bezala graduatu da, Legean ezarritako graduazio irizpideei jarraikiz. Gainera, arau-hausleak aukera izan zuen isuna %20ko deskontuarekin ordaintzeko, salaketaren jakinarazpena jaso eta hurrengo hamar egun baliodunetan.

Hirugarrena._Azkenik, errekurtsogileak defentsa gabezia alegatu du, esanez entzute tramitea ez dela bete eta zehapen ebazpenaren zioak ez direla azaldu. Lehenengo kontuari dagokionez, gogoratu behar da entzute tramitea nahitaez egin behar dela (salatzaileak eta salatuak alegatu eta frogatutakoak ikusi ondoren, eta frogak egin eta gero, halakorik egin behar denean) "tramite hori salatutako egitateak argitu eta kalifikatzeko ezinbestekoa den kasuetan soil-soilik" (Bide Segurtasunari buruzko Legearen 79.3 artikulua). Kasu honetan entzute tramitea ez da inola ere beharrezkoa izan, salatutako gertaera zalantzarik gabe frogatu baita.

Bestalde, Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legea harantzago doa honakoa xedatzean: "entzute tramitea alde batera utzi ahalko da baldin eta interesatuak aurkeztutakoak izan ezik prozeduran beste gertaera, alegazio edo frogarik ez badago eta ebazpenean ere halakorik kontuan hartzen ez bada" (Legearen 84.4 artikulua).

Ebazpen zehatzaileak ziorik ez duelako alegazioari erantzunez, gogorarazi behar da "administrazio-egintzaren nondik norakoak hitz gutxi eta zehatzetan azaltzea" ez dela nahasi behar "zioak ez azaltzearekin" (AGren 1990eko abenduaren 12ko Epaia _R.Ar. 9918_). Zioak azaltzeko, jakina denez, aski da gertaerak eta ebazpenaren Zuzenbideko oinarriak labur azaltzea (Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 54.1 artikulua). Gainera, "ebazpena emateko inprimaki arautuak (ereduzkoak) erabiltzeak ez dakar inolako defentsa gabeziarik, baldin eta, oraingoan bezala, inprimakian gertaerak eta lege-oinarriak argi eta zehatz jasotzen badira, erantzuteko aukera egon dadin" (AGren 1997ko maiatzaren 21eko Epaia _R.Ar. 4375_).

Azkenik, espedientea aztertu ondoren esaten ahal da legeak eskatzen dituen baldintza guztiak bete direla, funtsean, eta errekurtsogileari aukera eman zaiola ibilgailua nork gidatzen zuen esateko, bera ez bazen, eta bere defentsarako alegazioak aurkezteko, aipatu legearen 72 eta 79. artikuluetan ezarri bezala. Hortaz, bidezkoa da errekurtsoa ezestea.

Azaldutako guztiagatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren alorreko zinegotzi delegatuaren ebazpen baten aurka jarria, horren bidez berraztertze errekurtso bat ezetsi baitzen, zinegotzi berak trafikoko arau-hauste batengatik isuna ezartzeko eman zuen ebazpenaren aurkakoa (43735/01 zenbakiko zehapen espedientea); ebazpen horiek berretsi beharrekoak dira eta berretsi egin ditugu, Zuzenbidearekin bat datozelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren seian._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.5 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2003ko otsailaren 7an emandako 542 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 02-3466 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Félix Ortega Marco jaunak jarri zuen, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2002ko maiatzaren 6an eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (14951/00 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"542 zenbakiko Ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta hiruko otsailaren zazpian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 02-3466 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoko espedientea aztertu du. Félix Ortega Marco jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2002ko maiatzaren 6an eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (14951/00 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Félix Ortega Marco jaunak Auzitegi honetan gora jotzeko errekurtsoa jarri du Iruñeko Alkatetzak 2002ko maiatzaren 6an emandako premiamendu-probidentzia baten aurka. Interesatuak borondatezko epean ordaindu ez zuen isun bat ordainarazteko eman zen probidentzia hori. Isuna 14951/00 zenbakiko zehapen espedientearen ondorioz ezarri zen, eta haren aurka ere Auzitegi honetan gora jotzeko errekurtsoa jarri zen, 01-2865 zenbakikoa. Errekurtso hori ez onartzea erabaki genuen martxoaren bosteko 02/00832 zenbakiko ebazpenean, legez ezarritako epetik kanpo aurkeztu zelako.

2. Errekurtsogileak egoki deritzen oinarriak azaldu ditu eta inpugnatutako probidentzia deuseztatzeko eta ondoriorik gabe uzteko eskatu du.

3. Iruñeko Udalak espedientea igorri du eta txostena eman du. Txostenean, egoki deritzen alegazioak azaldu ondoren, errekurtsoa ezesteko eskatu du.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa._Gora jotzeko errekurtso honetan aztergai dugun premiamendu-probidentzia isun baten ondorioz eman da. Isuna ere errekurritu egin zen eta errekurtsoa ez zen onartu, epez kanpo aurkeztu zelako, aurrekarietan esan bezala.

Gora jotzeko errekurtsoa uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 337.1 artikuluan ezarritako epea amaitu ondoren aurkezten denean, garaiz kanpoko errekurtsoa da izan ere, eta atzera bota behar behar da, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaren 22.1.e) artikuluak agintzen duena betetzeko. Alabaina, gora jotzeko errekurtsoa garaiz kanpokoa izatea ez da aski inpugnatutako egintza edo erabakia irmo bilakatu dadin. Irmotasuna da _Auzitegi Gorenaren 1987ko irailaren 26ko osoko bilkurako Autoan zehazten denez_ egintza edo erabaki baten egoera juridikoa, ezinezkoa delarik haren aurka errekurtso arruntik jartzea, ez administrazio bidean ez judizio bidean, berraztertzeko errekurtso berezia izan ezik. Bada, Nafarroako toki entitateen egintzak eta erabakiak inpugnatzeko bi bide daude: Auzitegi honetan gora jotzea edo, zuzenean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikziora jotzea (aipatu 6/1990 Foru Legearen 333. artikulua), eta administratuak bata nahiz bestea hautatzen ahal du, baina gora jotzeko bidea, zentzuzkoa denez, jurisdikzioko bidearen menpe dago. Eta hori horrela da, ez bakarrik Nafarroako Administrazio Auzitegiaren ebazpenak inpugnatzeko aukera dagoelako Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunen aurrean (173/1999 Foru Dekretuaren 26.1 artikulua), baizik eta, gainera, gora jotzeko errekurtsoa ezin delako onartu baldin eta interesaturen batek aurrez Administrazioarekiko Auzien Jurisdikziora jo duela jakiten bada (173/1999 Foru Dekretuaren 22.1.f) artikulua). Esan nahi dugu, beraz, egintza baten aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzeak ez duela galarazten egintza hori jurisdikzio bidean inpugnatzea. Horregatik, egintza ez da irmoa izanen harik eta Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezteko Jurisdikzioari buruzko Legearen 46. artikuluan ezarritako epea amaitu arte _bi hilabetekoa, jakinarazpena berariaz egiten denean_.

Aztertzen ari garen kasuan, gora jotzeko errekurtsoa epez kanpo aurkeztu zen eta ez da inon ageri interesatuak zehapen ebazpena judizio bidean errekurritu zuenik. Beraz, zehapena irmo bilakatu zela ondorioztatu behar da.

Bigarrena._Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen Legeak (azaroaren 26ko 30/1992 Legea) 30. artikuluan hau dio: "Arau-hausteek eta zehapenek preskribatu, beraiek zehazten dituzten legeetan xedatutakoaren arabera preskribatzen dute". Arau horrek, oraingoan, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legera (martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretua) jotzeko agintzen digu; horren 81.2 artikuluak ondokoa dio: "Zehapenek, behin irmo direnean, urtebeteko epean preskribatuko dute, eta beraiek betearazteko jarduketengatik baizik ez da etenen preskripzio epea". Bestalde, 30/1992 Legearen 132.3 artikuluak dioenez, "Zehapenek preskribatzeko epea ebazpen zehatzailea irmotu eta biharamunetik hasita zenbatu behar da. Preskripzio-epea eten eginen da betearazpen prozedura hasten denean, baldin eta interesatua jakinean badago, eta berriro hasiko da aurrera egiten betearazpen prozedurak hilabete baino gehiago geldirik irauten badu arau-hausleari egozten ahal ez zaizkion arrazoiengatik".

Oraingo honetan, zehapena irmo bilakatu zenetik urtebete baino denbora gehiago iragan zen Udalak isuna betearazi edo kobratzeko ezer egin gabe. Beraz, isuna preskribaturik dagoela esan+ behar da. Bidezkoa da errekurtsoa baiestea eta inpugnatutako premiamendu-probidentzia deuseza eta ondoriorik gabea dela deklaratzea.

Azaldutako guztiagatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, interesatuak borondatezko epean ordaindu ez zuen trafikoko isun bat betearazpen bidetik kobratzeko Iruñeko Alkatetzak 2002ko maiatzaren 6an emandako premiamendu-probidentziaren aurkakoa (14951/00 zenbakiko zehapen espedientea); egintza hori deuseztatu beharrekoa da eta deuseztatu egin dugu, Zuzenbidearen aurkakoa delakoan.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren seian._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.5 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2003ko otsailaren 7an emandako 543 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 02-3468 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Ignacio Esquíroz Extremado jaunak jarri zuen, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2002ko maiatzaren 16an eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (233254/01 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"543 zenbakiko Ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta hiruko otsailaren zazpian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 02-3468 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoko espedientea aztertu du. Ignacio Esquíroz Extremado jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2002ko maiatzaren 16an eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (233254/01 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau Iruñeko Alkatetzak 2002ko maiatzaren 16an emandako premiamendu-probidentzia baten aurka jarri da; premiamendu-probidentzia hori interesatuari trafikoko isun bat ordainarazteko eman zen, ez baitzuen ordaindu borondatezko epean. Isuna 233254/01 zehapen espedientean ezarri zen. Errekurtsogileak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta, azkenik, probidentzia deuseztatzeko eskatu du.

2. Auzitegi honetako buruak emandako probidentziaren bitartez errekurtsoa Iruñeko Udalari igorri zitzaion, administrazio espedientea edo haren kopia diligentziaduna igor zezan. Hartan, errekurtsogileari bertaratzeko egin zitzaizkion jakinarazpenak, eta, egoki jotzen bazuen, errekurritutako egintza justifikatzeko txostena edo alegazioak bildu behar zituen; Iruñeko Udalak hori guztia egin du.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa._Udalak premiamendu prozedura batean egin duen jarduketa bat legezkoa den ala ez argitu behar da errekurtso honetan.

Auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, abenduaren 14ko 13/2000 Foru Legearen (Nafarroako Zerga Lege Orokorra) 128. artikuluan eta uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuaren (Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamendua onetsi duen dekretua) 89. artikuluan dago. Bada, xedapen horien arabera, premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek soilik izan daitezke: a) zorraren ordainketa edo iraungipena; b) preskripzioa; c) gerorapena; d) likidazioaren jakinarazpenik eza, deuseztapena edo etendura. Zio horiek (Estatuko araudian jasotakoen antzekoak; Zerga Lege Orokorraren 138. artikulua eta Diru-bilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 99. artikulua) Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia _R. Ar. 544_, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa _R. Ar. 4934 eta 5454_, besteak beste), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino. Premiamendu-prozeduraren helburu bakarra administrazio publikoekiko zorrak borondatezko epean ordaintzen ez direnean haiek nahitaez ordainaraztea da. Zorrak sorrarazi dituzten egintzak, egintza nagusiak direnez, prozedurako une egokian aurkatu behar dira, eta ez borondatez ordaindu gabeko zorrak nahitaez ordainarazteko orduan.

Bigarrena._Espedientean ikusi dugunez, kasu honetan Zergei buruzko Foru Lege Orokorraren 128. artikuluko 1.d) idatz-zatian eta Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamenduaren 89. artikuluko kideko idatz-zatian azaltzen den balizkoa gertatu da. Izan ere, espedientean ez dago jasorik zehapen ebazpena interesatuari behar bezala jakinarazi zaionik, Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldaturik) 58 eta 59. artikuluetan agintzen duen moduan, alegia. Horren ondorioz interesatuak defentsa gabezia nabarmena jasan du. Izan ere, ediktua argitara eman aurretik (martxoaren 6ko 28/02 Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Iruñeko Udalaren ediktu oholean), posta ziurtatuaren bidez zehapena jakinarazteko bi saio egin ziren, 2001eko abenduaren 26an eta 28an, Iruñeko Erriberri kalea, 36, 5.a ezk. helbidean, baina ez ziren ordu desberdinetan egin. Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59. artikuluko 2. idatz-zatiak, ordea, ordu desberdinetan egiteko agintzen du.

Ediktu bidezko jakinarazpena, bestalde, Legean salbuespenezko bide gisa ezarri da; hots, jakinarazpena interesatuari berari emateko zentzuzko aukera guztiak agortu behar dira ediktuaren bidetik jo baino lehen, zeren jakinarazpen-mota hori, izatez, legezko fikzioa baita. Nafarroako epai-organoek horrela adierazi izan dute, bere eginez Konstituzio Auzitegiak gai honi buruz 1995eko abenduaren 11ko Epaian eman zuen doktrina, gerora beste epai askotan sendotu duena, hala nola 2000ko martxoaren 13koa, urriaren 2koa eta urriaren 30ekoa (RTC 65, 232 eta 254, hurrenez hurren) edo 2002ko urtarrilaren 14koa (RTC1).

Oraingoan nekez esan liteke jakinarazpena interesatuari berari emateko zentzuzko aukera guztiak agortu direnik, jakinarazpen saioak ia ordu berean egin baitira. Auzitegi honen ustez, jakinarazpenak ordu desberdinetan egiteko araua gaurko ohituretarako moldapena da, etxe askotan guztiek kanpoan lan egiten baitute.

Hirugarrena._Azkenik, komeni da aurrekoari zerbait gehitzea: behar bezala jakinarazi ez den zehapena interesatuak jakiterik izan ez duen egintza da eta haren ondorioz interesatuaren legezko interesei kalte egin zaie. Horregatik, egintza horrek ez du eraginkortasunik, zeren eta "administrazio-egintzaren jakinarazpena ez da egintza baliozkoa izateko baldintza, are gutxiago egintzaren existentziarako baldintza, baizik eta, besterik gabe, egintzak interesatuarengan eragina izateko baldintza; izan ere, egintzak ondorioak izanen ditu behin interesatuak haren berri jakin eta gero". (AGren 1992ko martxoaren 3ko Epaia, R. Ar. 1775).

Ildo horretan Auzitegi Gorenaren 1996ko urriaren 11ko eta 18ko epaiak aipatzen ahal dira (hurrenez hurren, R. Ar. 7262 eta 7277): "Prozesuari edo prozedurari buruzko legeek organo erabakitzaileen eta auzian diharduten alderdien arteko berriemate egintzei (jakinarazpen, epatze, agindei eta abarrekoak) ezarri dizkieten mekanismo eta berme guztien helburu bakarra berriemate hori egiaz gauzatu dela bermatzea baino ez da, edo, fikzio juridikoan, hori gertatu egin dela edo ez, inguruabar jakin batzuetan. Agiriaren kopia edo aldakia ematea, jasotzaileak sinatzea, horren identitatea, edo ediktuen argitalpena eta abar, kanpoko zeinuak baino ez dira, eta, nolabait, norbaitek jakin beharrekoa jakin duela adierazten dute. Hori defentsarako eskubideari dago lotuta eta, ondorioz, berme osoekin egin behar da. Horregatik guztiagatik, prozeduren antolamendu modernoetan betekizun horiek eragingarritasunaren mugetaraino eta gainerakoen interesek ahalbidetzen duten tokiraino eramaten dira. Auzitegien jurisprudentzian muturreraino eramaten da egintza horien formalismoa, prozeduraren ikuskera berrietan nagusitu diren informalismorako korronteen aurka".

Bestalde, zehatzeko egintza preskribaturik zegoen eta preskripzioa ofizioz aintzatetsi beharrekoa zen; eta, goian aipatu ditugun epaiek dioten bezala, "ez dago preskripzioa eteteko indarrik egozterik formazko akatsak dituzten edo eraginkortasunik ez duten jakinarazpen edo argitalpenei". Bidezkoa da, beraz, errekurtsoa baiestea eta errekurritutako premiamendu-probidentzia deuseza eta ondoriorik gabea dela adieraztea.

Azaldutako guztiagatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko isun baten ondorioz egindako zorra betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Alkatetzak 2002ko maiatzaren 16an emandako premiamendu-probidentziaren aurkakoa (233254/01 zenbakiko zehapen espedientea); egintza hori deuseztatu beharrekoa da eta deuseztatu egin dugu, Zuzenbidearen aurkakoa delakoan.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren seian._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.5 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2003ko otsailaren 12an emandako 612 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 02-3535 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Jesús De Miguel Malón jaunak jarri zuen, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Lizarrako Udaleko Alkatetzak 2002ko uztailaren 11n eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (1900/01 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"612 zenbakiko Ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta hiruko otsailaren hamabian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 02-3535 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoko espedientea aztertu du. Jesús De Miguel Malón jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Lizarrako Udaleko Alkatetzak 2002ko uztailaren 11n eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (1900/01 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da borondatezko epean ordaindu gabeko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Lizarrako Alkatetzak emandako premiamendu-probidentziaren aurka. Alkatetzak berak jarri zuen isuna, trafikoko arau-hauste batengatik (zehapen espedientearen zenbakia goian aipatu da). Interesatuak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta, azkenik, probidentzia deusezta dadila eskatu du.

2. Lizarrako Udalak bere jarduketaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri dio Auzitegi honi.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa._Udalak premiamendu prozedura batean egin duen jarduketa bat legezkoa den ala ez argitu behar da errekurtso honetan.

Auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamendua onetsi zuen uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuan dago (2001eko abuztuaren 10eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua). Bada, dekretu horren 89.1 artikuluak dioenez, "Premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek izan daitezke: a) zorraren ordainketa edo iraungipena; b) preskripzioa; c) gerorapena; d) likidazioaren jakinarazpenik eza, deuseztapena edo etendura". Aurkapenaren zio horiek Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia _R. Ar. 544_, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa _R. Ar. 4934 eta 5454_, beste askoren artean), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino. Premiamendu-prozeduraren helburu bakarra Ogasun Publikoarekiko zorrak borondatezko epean ordaintzen ez direnean haiek nahitaez ordainaraztea da. Zorrak sorrarazi dituzten egintzak, egintza nagusiak direnez, prozedurako une egokian aurkatu behar dira, eta ez borondatez ordaindu gabeko zorrak nahitaez ordainarazteko orduan.

Bigarrena._Espedientean ikusi dugunez, kasu honetan Erregelamenduaren 89.1 artikuluko d) idatz-zatian azaltzen den kasua gertatu da. Izan ere, ez da bigarren saiorik egin zehapen ebazpena interesatuari berari jakinarazteko (saio bakarra egin zen 2001eko azaroaren 14an eta huts egin zuen). Hortaz, ez da bete Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen Legearen 59.2 artikuluan xedatutakoa. Gainera, beste alde batetik, AJ eta GAPLren 59.4 artikuluan agindutakoa ere ez dela bete ikusi da; hain zuzen ere, zehapena ediktu bidez jakinarazteko iragarkia ez da argitaratu Udalaren ediktu oholean, baizik eta 2002ko otsailaren 15eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean soilik. Horregatik, ez dago eraginkortasunik egozterik ediktu bidezko jakinarazpen horri, eta ondorioz arau-hausteak preskribatu egin du, zeren eta, Auzitegi Gorenaren jurisprudentzian behin eta berriz azaldu denez, "(...) ez dago preskripzioa eteteko indarrik egozterik formazko akatsak dituzten edo eraginkortasunik ez duten jakinarazpen edo argitalpenei (...)" (besteak beste, 1996ko urriaren 11ko eta 18ko epaiak, R. Ar. 7262 eta 7277, hurrenez hurren). Bidezkoa da, beraz, gora jotzeko errekurtso hau baiestea.

Azaldutako guztiagatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, Jesús De Miguel Malón jaunak jarria, trafikoko isun baten ondorioz egindako zorra ordainarazteko Lizarrako Alkatetzak eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka; egintza hori deuseztatu behar dugu, Zuzenbidearen aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren seian._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.

Iragarkiaren kodea: A0304813