78. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA ETA ELIKADURA DEPARTAMENTUA. Zehapen espedientearen ebazpena

Ezinezkoa izan da urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldaturiko Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatietan eta 135. artikuluan aurreikusiriko jakinarazpena egitea, alegia, Francisco Echeverría Echeverría jaunari Abereen Osasunari buruzko Foru Legea hausteagatik irekiriko 119/2002SA zehapen espedientearen ebazpenari buruzkoa. Beraz, indarra duen Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 119. artikuluko 5. idatz-zatian xedatutakoa betetzen da honen bidez.

"EBAZPENA, 2003ko martxoaren 3koa, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusiak emana, Abereen Osasunari buruzko Foru Legearen kontrako arau-hauste bat egiteagatik Francisco Echeverría Echeverría jaunari zehapena ezartzen diona.

Ikusirik, Urdazubiko Guardia Zibileko SEPRONAk 2002ko uztailaren 6an jarritako salaketaren ondorioz, Francisco Echeverría Echeverría jaunari irekitako 119/2002SA zehapen espedientea.

Gertakariak:

Lehendabizikoa._2002ko uztailaren 6an, Iruñeko ferien inguruan, Francisco Echeverría Echeverría jaunak, SS-5980-AH ibilgailuaren jabeak, zaldi aziendako 6 abelburu zeramatzan, ibilgailua desinfektatzeko ziurtagiria izan gabe.

Bigarrena._2002ko urriaren 7ko Ebazpenaren bidez, zehapen espedientea ireki zitzaion Francisco Echeverría Echeverría jaunari, 34085866 NAN duenari, Abereen Osasunari buruzko azaroaren 16ko 11/2000 Foru Legea ustez hausteagatik, eta 120,20 euroko isuna proposatu zen.

Hirugarrena._Ebazpena eta karguen plegua jakinarazita, interesatuak ez du alegaziorik aurkeztu horretarako ezarritako epean.

Zuzenbideko oinarriak:

Abereen osasunari buruzko azaroaren 16ko 11/2000 Foru Legearen 24. artikuluko 3. idatz-zatian ezarrita denez, animalia garraioan ibiliko diren ibilgailuek desinfektatuta behar dute egon, baita desintsektatuta ere, horren beharrik bada, araudiak dioen moduan, abere talde bakoitza garraiatu aurretik eta ondotik eta, hori, agiri bidez beharko da frogatu. 1955eko otsailaren 4ko Epizootien gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluan zehazten da nolakoa den desinfekzio hori.

Bigarrena._Foru lege horren 54.7.f) artikuluan ezartzen da arau-hauste arina dela aziendaren zirkulazio eta garraiorako higienea bermatzen duten baldintzak ez betetzea, eta 58. artikuluko 1. idatz-zatian, arau-hauste arinei 120,20 eurotik 601 eurora bitarteko isuna dagokiela.

Horrenbestez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak 1999ko irailaren 13ko foru aginduaren bidez esleitu dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Francisco Echeverría Echeverría jaunari, 34085866 NAN duenari, 120,20 euroko isuna jartzea Abereen Osasunari buruzko Foru Legearen kontra egindako arau-hauste arinarengatik, abere garraioan erabilitako ibilgailuak desinfekzio ziurtagiria ez izateagatik.

2. Ezarritako isuna % 30 murriztuko da, 369/1997 Foru Dekretuaren 12. artikuluan xedatutakoaren arabera, baldintza hauek betetzen badira:

_Isunaren gainerako zatia gehienez ere hilabeteko epean ordaintzea, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

_Arau-hausleak idatziz adieraztea ezarri zaion zehapenarekin ados dagoela eta espres egiten diola uko epe horretan inpugnazio-ekintzak burutzeko eskubideari.

Aipatu murrizketa nahi izanez gero, interesatuak Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuaren egoitzara agertu beharko du, Abere Osasuneko Atalera, (Tutera kalea, 20-behea; Iruña), non ordain-gutuna emanen baitzaio orain igorritakoaren ordez, eta horrekin batera kenkaria lortzeko dokumentazioa.

3. Isuna edozein banketxe edo aurrezki kutxatan ordainduko da, ordain-gutun ofizialaren bidez, ebazpen hau administrazio bidean irmo bilakatu eta hilabetea igaro baino lehen, epe horretan administrazio errekurtsorik aurkeztu ez bada, edo jarritako errekurtsoa ezetsi bada. Epe hori bukatuta, premiamendu bidez kobratuko da. 2002tik 2003ra luzatutako gastuen aurrekontuan eginen da ordainketa, 71320-11000-3910-000000 kontusailean.

4. Ebazpen honen kontra, gora jotzeko helegitea jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aitzina, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean eta hura aldatzen duen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legean xedaturikoarekin bat.

5. Ebazpen hau jakinaraztea espedientatuari, salatzaileari eta Departamentuko Ekonomi Aferetarako Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko martxoaren hiruan._Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusia, Francisco Javier Enériz Olaechea".

Iragarkiaren kodea: C3134631