78. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

AKATS ZUZENKETA, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak 2003ko maiatzaren 19an emandako Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez, albaitarien zerrenda bat hauta-proben bidez osatzeko deialdia onetsi zen, 2003, 2004 eta 2005ean sortzen diren premien arabera, aldi baterako kontratazioak egiteko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta, kasua bada, haren menpeko erakunde autonomoetan (Osasunbidean-Nafarroako Osasun Zerbitzuan izan ezik).

2003ko 68. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, maiatzaren 30ean, argitaratu zen Ebazpen horretan akats bat dagoenez, ondotik ematen da behar den zuzenketa:

5368. orrialdean, lehen zutabean, II. eranskinean (Gai zerrenda), 11. gaian; honako hau ageri den tokian: "145/2002 Errege Dekretua, otsailaren 25ekoa, txerri-aziendaren jarraipena eta osasun-begiraletza ezartzen duena", honela behar du: "195/2002 Errege Dekretua, otsailaren 15ekoa, txerri-aziendaren jarraipena eta osasun-begiraletza ezartzen duena".

Iragarkiaren kodea: A0306307