78. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C A S T E J O N

Jarduera sailkatua

Abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan, 15 egunean, jendaurrean egonen dela ondotik zehazten den instalazioaren gaineko espedientea. Epe horretan egoki juzgatzen diren oharrak onartuko dira:

Eskatzailea: Carlos Javier Orte Jiménez. Jarduera: sarrailgintza eta metal-aroztegia. Tokia: industrialdeko 22. lurzatia.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Castejonen, bi mila eta hiruko maiatzaren hamabian. Alkate udalburua, Francisco Javier Sanz Carramiñana.

Iragarkiaren kodea: A0305012