78. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

660/2003 EBAZPENA, ekainaren 3koa, Industri zuzendari nagusiak emana, "Tulebras eta Monteagudon gas naturala banatzeko sarea eta Tulebras eta Monteagudoko udalerrietarako banaketa adarrak" proiektuko okupatu aitzineko aktak egitea onesten duena.

2003ko martxoaren 20an jendaurrean jarri zen "Tulebras eta Monteagudon gas naturala banatzeko sarea eta Tulebras eta Monteagudoko udalerrietarako banaketa adarrak" instalazioen proiektua eta proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

Industri zuzendari nagusiak, maiatzaren 20ko 618/2003 Ebazpenaren bidez, proiektua onetsi zuen eta Administrazioaren baimena eman zion, baita egiteko ere. Halaber, instalazioaren onura publikoa onartu zen. Adierazpen horrek berekin dakar ukituriko ondasun eta eskubideak presaz okupatu beharra, 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legeko 52 eta 53. artikuluek agintzen dutenari jarraikiz, Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legearen IV. Tituluko 103, 104, 105, 106 eta 107. artikuluekin bat. Hori dela eta, bidezko da ondasun haien titularrei dei egitea okupatu aintzineko aktak egiteko.

Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legeko 52. artikuluan xedaturikoarekin bat eta Industria, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak urriaren 14an eman eta 1999ko 133. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, urriaren 25ean, argitaraturiko 572/1999 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan ahalmenez baliaturik,

EBATZI DUT:

Okupatu aitzineko aktak egiteko datak finkatzea, baldintza hauei jarraituz:

1. Proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideen titularrei, bai eta Monteagudoko eta Tulebrasko alkateei, edo zinegotzi delegatuei, dei egitea, okupatu aitzineko aktak egiteko ager daitezen eta, hala behar bada, behin betikoz okupatzekoak egiteko.

2. Aktak Monteagudoko eta Tulebrasko Herriko Etxeetan eginen dira, 2003ko uztailaren 4an.

3. Aktak egiteko hurrenkera interesatu bakoitzari jakinaraziko zaio, banakako zitazio zedularen bitartez.

4. Interesatu guztiek, baita ukituriko ondasunen gainean edozein eskubideren titular direnek ere, ekitaldi horretara agertu beharko dute, edo, bestela, behar bezala baimendutako ordezkaria bidali, titulartasuna frogatzen duten agiriak (eskritura publikoa, Jabetza Erregistroaren ziurtagiria eta abar) aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, perituak eta notarioa, beren kontura, ekar ditzakete.

5. Ana Cristina Díaz de Cerio Díez andrea eta Beatriz García El Busto andrea izendatzea Administrazioaren ordezkari, bata zein bestea, okupatu aitzineko, adostasun, okupazio eta ordainketa aktak eta bidezkoak diren gainerako agiriak izenpe ditzaten.

6. Desjabetzapen espedientean Gas Navarra S.A. enpresa izanen da onuradun.

7. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Monteagudoko eta Tulebrasko Herriko Etxeetako iragarki oholetan. Argitalpen horiek Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59. artikuluko 4. idatz-zatian ezarritako ondorioetarako ere egiten dira.

Iruñen, bi mila eta hiruko ekainaren hiruan. Industri zuzendari nagusia, Enrique Jiménez Goicoa.

Iragarkiaren kodea: C3175150