78. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L O D O S A

Xehetasun azterlana U.C.5 unitatean. Behin betiko onespena

Udal honek, 2003ko maiatzaren hogeian egin osoko bilkuran, behar den aktan onetsiko dena ukatu gabe, xedapen zatian honela dioen erabaki hau hartu zuen legezko gehiengo osoa izanik:

"1. Behin betiko onestea "Xehetasun azterlana U.C.-5 unitatean. Lodosa (Nafarroa)" agiria, Jesús María Gil-Alias Madorrán arkitektoak egina (2003ko urtarrila), 2003-01-27an ikus-onetsia eta Udalak berak sustatua. Haren xedea da Lodosako Arga kalean dauden familia bakarreko etxebizitzetako beheko eta lehenbiziko solairuetan altuerak eta lerrokadurak determinatzea; horren bidez lortu nahi da kalearen ertzetako eraikinek diseinuko ezaugarri bateratuak izatea, etxesaila homogeneizatuz unitateari dagokion tipologiaren arabera. Ekimenak ukitzen ditu 1020. lurzatia (Raimundo Jiménez Jiménez jaunarena) eta 1031. lurzatia (María Carmen Morentin Bretón andrearena), biak 1. poligonoaren barrenean. Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 119. artikuluan ezarritakoari jarraituz, izan ere espedientea Foru Lege berriak indarra hartu baino lehen onetsi baitzen hasiera batez.

2. Behin betiko onespena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari jakinaraztea eta ukitutako jabe partikularrei erabaki honen berri ematea.

3. Erabaki hau irmoa da bide administratiboan eta horren kontra errekurtso hauetakoren bat jarri ahalko da aukeran:

1._Hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren udal organo egileari zuzendua (azaroaren 26ko 30/1992 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuena).

Berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, errekurtso hori ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da ez gora jotzekorik ez administrazioarekiko auzi-errekurtsorik paratu.

Berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren kontra ezin izanen da errekurtso hori bera berriz paratu.

2._Hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea).

Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik paratu.

3._Bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua (uztailaren 13ko 29/1998 Legea). "

Lodosan, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita batean. Alkatea, Jesús María García Antón.

Iragarkiaren kodea: C3154015